EHZ 2026 TXIK TXAKekin

Aurten Euskal Herria Zuzenean festibalak bere 30. urtemuga ospatuko du! Iraganen da ekainaren 26tik 28rat Arberatze-Zilhekoan. Besta, kontzertuak, eztabaidak eta tailerrak, hiru egunez, giro goxoan, azken hiru hamarkadetan egin bezala euskal kultura ospatzeko aukera!

Festibalerat joateko linea bereziak

Festibalerat joateko linea bereziak ibiliko dira, Baionatik, Baigorritik, Kanbotik eta Atharratzetik. Festibalariak segurtasun osoz etxerat berriz eramateko, azken autobusak goizeko 4 orenetan abiatuko dira.

Ene bidaia nola erreserbatu?

Garraio-tituluen erosketa EHZ festibalaren internet sareko saltokitik bakarrik egin daiteke. EHZ linea berezietan egun osoan bidaiatzeko aukera ematen duen ekitaldiko garraio-titulua baizik ez da salgai, 3,30 €-ren truk. Erreserbatzea baitezpadakoa da (egin daitekeena autokarra abiatu arte).