Trena

Train-TER-Nouvelle-Aquitaine-Txik-Txak

Trena: Eguneroko bidaientzat praktikoa da

Euskal Herrian zortedunak gira, trenak leku ainitzetan gelditzen baitira. Geltoki anitz daude: Hendaiatik Baionara, Donibane Lohizunetik, Getariatik eta Biarritzetik pasatuz. Kanbo et Donibane Garazi ere bai.

 

Akizera, Bordalera eta Parisera joateko idealak AHT lineei esker, baina ez bakarrik hori: trena ezin egokiagoa da, egunerokoan herriz herri dabiltzan TER 2 lineekin.

 

Orotara, 4 linea erabil ditzazkegu gure eguneroko joan-jinentzat:

 

Hendaia/Parise AHT linea, Donibane Lohizuneko, Biarritzeko eta Baionako geldialdiekin

 

Hendaia/Bordaele, Donibane Lohizune TER linea, Getariako eta Biarritzeko geldialdiekin

 

Baiona/ Paue/ Tarbes TER linea, Ahurtiko geldialdiarekin

 

Baiona/ Donibane Garazi TER linea, Kanboko geldialdiarekin.

 

Zure trenezko bidaiak antolatzeko, Akitania Berriko Modalisen bidaiarien informazio plataforma berria erabil dezakezu.

TXIK TXAK ek trenetik ateratzean goaitatzen zaitu

TXIK TXAKekin laster eta urrun goaz!

 

Tren geltokian, TXIK TXAK zerbitzuetara igotzen gara, gure helmugara iristeko. Baionako, Biarritzeko, Hendaiako edo Donibane Lohizuneko hiri-barneetara joan nahi duzu tren geltokitik zuzenean? Goazen, autobusera igo gaitezen!


Horrez gain: bizikleta trenean sartzea onartua da! Praktikoa da tren geltokiraino joateko eta gero helmugaraino bidaiatzeko.