TXIK TXAK sareko MUPG zerbitzuak Inklusiorako Mugikortasun Txartela (IMT) dutenei eragozpenik gabe mugitzeko aukera ematen die, atetik atera, itsasbazterreko 23 herritan.
MUPG zerbitzua eskuragarri ote da nire herrian?
- TXIK TXAK nire bila heldu da eta nire hautuzko helbidean uzten nau, ondoko herrietan:
MUPG zerbitzuak ondoko herriak zerbitzatzen ditu: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Miarritze, Bidarte, Biriatu, Bokale, Ziburu, Getaria, Hendaia, Mugerre, Ondres, Donibane Lohizune, Saint-Martin-de-Seignanx, Senpere, Hiriburu, Tarnose, Urruña, Milafranga.
Lurraldeko gainerateko herrietan TXIK TXAK Eskaera Bidezko Garraio (EBG) zerbitzua eskuragarria da mugikortasun urriko pertsonentzat. Helbide batetik uzte-gune (osasun-etxe, sare erregularreko autobus-geldilekua) batera bidaiatzeko aukera ematen du. Ibilgailu guziak errotadun aulkiak errezibitzeko egokituak dira.
Funtzionamendu-tenoreak
Zerbitzu hau aste osoan ibiltzen da, tenoreak luzatzen dituzte gauetan eta asteburuetan: igandetik ostegunera 07:30etik 19:30era, eta ostiraletik larunbatera eta besta egunetan ere (salbu maiatzaren 1a), 07:30etik 23:00etara
MUPG zerbitzuan izena eman
3 manera desberdin bada izena emateko, zure egoeraren eta zure hobespenen arabera.
Webgunean
“Mugikortasun Urriko Pertsonen Garraioa” ataleko harremanetarako inprimakia bete ezazu, « MUGP zerbitzuan izena eman » aukeratuz gai bezala. Zure frogagiriak erantsi itzazu webgunean.
Gutunez
Telefonoz
Izena emateko zailtasunak badituzu? Gure lantaldea zure zerbitzuko da laguntzeko.
Ez ahantz zure frogagiriak bidaltzea ondoko helbidera:
Marouette bidea, 10 – BP 30411 – 64104 BAIONA CEDEX
Prezioak
Bidaia 1eko tiketa
1
,40
-
Baliozkotasun-epea: 1h30 lehen balioztatzetik
-
Nola? Autobusaren barnean gidariari eskatuz, eskudiruz bakarrik, 20 €-ko billetea gehienez
SMS tiketa bidaia 1
1
,40
-
Baliozkotasun-epea: 1h30 lehen balioztatzetik
-
Nola? « TAD » mezua igorriz 93 064 zenbakira
Erregularki bidaiatzen dut?
Abonamendu guziek, hilabetekoak edo urtekoak, eskaera bidezko garraioa erabiltzeko aukera ematen dute
Bidaia bat erreserbatu
Erreserbatu baino lehen, MUPG zerbitzuan izena eman duzula segurta ezazu
Erreserbatzeko hiru modu badira, zure hobespenen arabera
TXIK TXAK aplikazioaren bidez
Modurik bizkorrena erreserbatzeko, bidaia bat noiznahi aldatzeko edo ezeztatzeko.
- Segurta ezazu ontsa konektatua zarela
- MUPGari zuzenduriko ibilbide-bilaketa atalera joan
Webgunearen bidez
- EBG/MUGP bat jadanik erreserbatu dut webgunearen bidez: nire usaiako erabiltzaile datuekin konektatzen naiz
- Telefono bidezko erreserba zerbitzua erabiltzen dut: kontu bat sortzen dut, nire erreserba-baieztapenendako erabiltzen dudan helbide elektroniko bera erabiliz.
- Zerbitzu honetan berria naiz: zure izen-ematea egiteko, gurekin harremanetan jar zaitez harremanetarako inprimakiaren bidez.
Telefonoz
Laguntza nahi duzu? Gure lan-taldea zure zerbitzuko da, erreserba egiten laguntzeko.
Ezin badut bidaiatu, ene bidaia ezeztatzen dut « ene bidaia » ataletik lehenbailehen, besteei lekua uzteko. Berant ezeztatuz, zigortua izan zaitezke.
Bidaiaren egunean
1. baieztatze bat ukaiten dut
Bidaiaren bezperan, ene erreserbatzea e-mezuz konfirmatua da. Ene garraioaren pasatze-tenorea SMS bidez konfirmatua da bidaia baino 2 oren lehenago.
2. Abiapuntura noa
Tenorea baino 10 minutu lehenago heltzen naiz, nire garraio-titulua prestatzen dut.
Kasu: beranta baldin baduzu gidaria ezingo da zure beha egon.
3. Ibilgailura igotzen naiz
Ene garraio-titulua balioztatzen dut, instalatzen naiz eta bidaiaz baliatzen naiz helmugaraino.
Helgarritasun arazo bat seinalatu
TXIK TXAK garraio-sarean edo MUPG zerbitzuan helgarritasun arazoak dituzu? Zure behatzeko prest gaude. Gure inprimakiaren bidez seinala ezazu, segipen pertsonalizatu bat ukaiteko.



