Eskaera bidezko garraioa

Nire bila datoz!

2025eko urtarrilaren 6tik aitzina, TXIK TXAKek eskaera bidezko garraio zerbitzu berria eskainiko du Ipar Euskal Herriko 148 herritan. Denon eskura izanen da eta autobus linea guztiak osatuko ditu nire eguneroko bidaiak erraztuz.

Zerbitzu malgu eta praktikoa egunerokoan

Erraz erreserbatu eta eraman nazaten utzi:

Malgutasuna abiapuntuaren adostean: TXIK TXAK nire hautuzko helbidera datorkit bila, zerbitzudun herrietan.

Helmuga praktikoak: TXIK TXAK-ek nire herritik proposatuak diren geldilekuetako batetara narama. Erosketak egitera, medikuarengana edo nire bidea autobusez segitzeko.

Askatasun gehiago: Abiatzea baino oren bat lehenago erreserbatu edo nire bidaia hilabete bat lehenagotik antola dezaket (eskuragarritasunaren arabera).

Denentzat helgarria:  Ibilgailu erosoak mugikortasun urriko pertsonentzat egokituak dira.

–  Itzulbidea erraza da: joateko egin dudan bezala itzultzeko bidaia erreserbatu eta TXIK TXAK-ek nire helmugara eramanen nau.

Ordutegi zabala: Astelehenetik larunbatera (besta egunak kanpo) 07:30etik 19:00etara*

* Zerbitzua 19:30ak arte Basusarri, Arrangoitze, Ahetze, Arbona, Milafranga, Mugerre, Biriatu eta Urruña.

Eskaera Bidezko Garraioa autobusaren prezioan!

Eskaera bidezko garraioa nire abonamenduan sartzen da.

« Bidaia 1 » tiketa ibilgailuan salgai da, 1,30 €-tan (eskudirutan soilik, billeteak 20 € gehienez)

SMS tiketa 1,30 €-tan eros dezakegu “TAD” mezua 93 064 zenbakira bidaliz.

Ohiko bidaiaria naiz?

Nola erreserbatu?

Abiatzea baino oren bat lehenago erreserbatu edo nire bidaia hilabete bat lehenagotik antola dezaket (eskuragarritasunaren arabera).

– Telefonoz deituz: 05 47 75 76 64

Astelehenetik larunbatera: 07:00etatik 20:00etara

Igande eta besta egunetan (Maiatzaren 1a salbu): 09:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 17:30era

– Online (aplikazioaren edo txiktxak.fr webgunearen bitartez) 2025 urtean zehar erabilgarria izanen da