TXIK TXAK SAREAREN SALMENTA ETA ERABILERA BALDINTZA OROKORRAK

Aurkibidea

  1. TXIK TXAK sarea
    2. TXIK TXAK prezioak
    2.1. Noizbehinkako garraio-tituluak
    2.2. Libre txartela
    23. Abonamenduak
    2.4. Garraio-titulu espezifikoak
    3. TXIK TXAK euskarriak
    3.1. Kontakturik gabeko tiketak (BSC)
    3.2. Kontakturik gabeko txartela (CSC) nominatiboa
    3.3. Modalis kontakturik gabeko txartela (CSC)
    3.4. Paperezko txartela loturendako
    4. TXIK TXAK  garraio-tituluen erostea
    5. Diru-kentze automatikoak
    5.1. Libre txartelarekin lotutako xedapenak
    5.2. Urteko Abonamenduarekin lotutako xedapenak
    5.3. Diru-kentze eguna eta jakinarazpena
    5.4. Banku tituludunaz aldatzea eta kontuz aldatzea
    6. Manaketak TXIK TXAK online-dendan
    6.1. Online dendaren deskribapena
    6.2. Banaketa
    6.3. Erantzukizunak, itzultzeak eta diru-itzultzeak
    6.4. Ordaindugabeak
    7. Isunen ordainketak
    8. Ibilgailuan banku-txartelarekin baliozkotzea
    8.1. Zerbitzua eta prezioak
    8.2. Zerbitzuaren erabilera
    9. SMS tiketa
    9.1. Eskaera eta erosketa
    9.2. Ezeztatzeko epeak
    9.3. Prezioak, ordainketa eta fakturazioa
    9.4. Eskaeraren berrespena
    9.5. SMS tiketaren erabilera
    9.6. Ikuskatzea
    9.7. Erantzukizunak eta bermeak
    10. Baionako bestetarako garraio zerbitzu espezifikoei buruzko xedapenak
    11. Datu pertsonalak
    12. TXIK TXAK salmenta eta Erabilera Baldintza Orokorren aldaketa
    13. Salaketa

1. TXIK TXAK sarea

Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatua (SMPBA) Mugikortasunen Antolamendurako Agintaritza (AOM) da Euskal Hirigune Elkargoaren (CAPB), Ondres, Saint-Martin-de-Seignanx eta Tarnose herrietako lurraldeetan. Horrela, TXIK TXAK sarea antolatu eta kudeatzen du.
Sindikatuak ustiatzea honako garraiolari hauei uzten die:
– Keolis Basque Adour (KBA)
– Urban Transdev Basque Country (TUPB)
– Transdev Sud-Ouest (TSO)
– Le Basque Bondissant (BB)
– Hiruak Bat (HB)
– Autocars Souletins (AS)

Baldintza orokor hauen xedea TXIK TXAK sareko zerbitzuetan (tram’busa, autobusa, autokarra, itsasontzia, eskaera bidezko garraioa eta aldiriko aparkalekuak) garraio-txartelen eta euskarrien salmenta eta erabilera baldintzak arautzea da. Baldintza hauek, ustiatze-arauekin batera, bezeroaren eta TXIK TXAK sarearen arteko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen garraio-kontratua osatzen dute.

Baldintza orokor hauek partaide desberdinen eskubideak eta betebeharrak zehazten dituzte online salmentaren testuinguruan, https://www.txiktxak.fr/ gunean.
Online dendan eskaera egiteak baldintza orokor hauek baldintzarik gabe onartzea dakar. Bere eskaera baliozkotzeko, bezeroak salmenta eta erabilera baldintza orokorrak irakurri dituela eta onartzen dituela adierazten duen laukia markatu beharko du.

Baldintza orokorrak eta ustiatze-arauak eskuragarri eta kontsultagarriak dira https://www.txiktxak.fr/ webgunean edo, hala eskatuta, TXIK TXAK agentzia batean.
Kopia bat lortzeko edo zure eskaerarekin lotutako edozein zalantza argitzeko, bezeroa TXIK TXAK sarearekin txiktxak.fr webgunean dagoen harremanetarako inprimakiaren bitartez harremanetan sartzera gomitatzen da.

2. TXIK TXAK prezioak

TXIK TXAK garraio-tituluen prezioak Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak finkatzen ditu urtero. Besterik adierazi ezean, tarifa berriak urtero uztail hastapenean ezarriko dira indarrean. TXIK TXAK sareak bezeroei https://www.txiktxak.fr gunean eta TXIK TXAK agentzian jakinaraziko die.
Kontuan izan prezio aldaketak ez direla lehenago saldu diren garraio-tituluei aplikatuko.

Prezioak https://www.txiktxak.fr webgunean, TXIK TXAK bulegoetan, geldilekuetan eta ibilgailuetan ikusgai dira. Prezioak eurotan dira, gastu guztiak barne, euskarriaren baldintzazko gastuaz kanpo.

TXIK TXAK sareak beretzat gordetzen du aintzineko erosketa baten ordainketarekin lotutako auzia konpontzeko duen zordun bati erosketa berri baten ukatzeko eskubidea. Ordaindugabeko kontu bat baldin bada, litekeena da pertsona hori ordaindugabeen zerrendan sartzea. Holakoetan garraio-titulua zerrenda beltzean sartuko da eta bezeroak ez du erabiltzen ahalko, ordaindu gabeko zenbateko guztiak, legezko tasaren interesak eta sortutako gastuak ordainduz bere egoera erregularizatuko duen arte.

 

TXIK TXAK sareak ez du garraio-tituluen salmentan dirurik itzultzea aurreikusten, nahiz eta:
–      Antolakuntzako Agintaritzak doako egunak erabaki edo sarean nahasmenduak gertatu            (eguraldi txarra, iskanbilak, manifestazioak, grebak, etab). Salbu legeak gizarte-elkarrizketa,   bidaiarien lurreko garraio arruntaren zerbitzu publikoaren jarraipena eta Agintaritzak        zehaztutako haien baldintza praktikoei buruz aurreikusitako kasuetan.
–      TXIK TXAK garraio-titulua galdu edo lapurtua izan den egunetik baliozkotasun epean den abonatuentzat kargatutako txartel berri bat ezartzen den artean sarean bidaiatzeko txartela erosi.

 

Bestalde, TXIK TXAK sareak ez du onartzen abonamenduak edozein arrazoirengatik aldi baterako moztea.

TXIK TXAK sarean behar bezala bidaiatzeko, bidaiariek kontakturik gabeko txartela edo tiketa, paperezko tiketa, telefono mugikorra (SMS txartelarentzat) edo banku-txartela (banku-transferentzia bidez ordaintzeko) euskarria behar dute. Bidaiaren iraupen osorako balio duen garraio-titulu batekin kargatu eta baliozkotu ibilgailura igotzen zaren bakoitzean, loturetan barne eta garraio-titulua gidariari ibilgailuan erositakoan baita ere.

6 urtetik beherakoek eta Mugikortasuna Inklusiborako Txarteladun (CMI), edozein ohar dakarrela ere, Mugikortasun Urriko Pertsonen laguntzaile direnek, doakotasuna onartua duten momentutik, ez dute garraio-titulurik behar. Pertsona hauek txartelik gabe bidaiatzen dute. Ikuskatze baten kasuan, frogagiriak aurkeztu beharko lituzkete, nortasun agiria eta CMI delakoa.

Prezio-tarte zehatza txosten honen eranskinean da.

2.1. Noizbehinkako tituluak

Bidaia 1eko tiketa pertsona bakar batek erabil dezake.
Bidaia bakoitzak oren bat eta erdiz balio du lehen baliozkotzearen ondotik. Epe horretan egin daitezkeen loturen kopurua mugagabea da. Joateko bidaiaren linea berean egindako itzulera bidaia berri bat da (joan 1 = bidaia 1; joan-jin 1 = 2 bidaia).

10 bidaiako tiketa hainbat pertsonek erabil dezakete. Kasu honetan, bidaiari bakoitzak segidan baliozkotu beharko du.
Bidaia bakoitzak oren bat eta erdiz balio du lehen baliozkotzearen ondotik. Epe horretan egin daitezkeen loturen kopurua mugagabea da. Joateko bidaiaren linea berean egindako itzulera bidaia berri bat da (joan 1 = bidaia 1; joan-jin 1 = 2 bidaia).

Egun 1eko txartela pertsona batek erabil dezake.
Lehen baliozkotzearen egunean balio du, sarea hesteko ordura arte (biharamunean, goizeko 04:59ean). Epe horretan egin daitekeen bidaia kopurua mugagabea da.

7 eguneko txartela pertsona batek erabil dezake.
7 egunez segidan balio du lehen baliozkotzearen egunetik 7. egunera arte, sarea hesten den arte (hurrengo goizean, 04:59ean). Epe horretan egin daitekeen bidaia kopurua mugagabea da.

Joan-jin 1eko taldeño txartela elkarrekin bidaiatzen duten 1 eta 5 lagunen arteko taldeek erabil dezakete. Bidaia bakoitzeko, baliozkotze bakarra behar da talde osoarentzat.
Lehen baliozkotzearen egunean egindako joan-etorri baterako balio du, sarea hesteko ordura arte (biharamunean, goizeko 04:59ean), bidaia bakoitzak 1. baliozkotzetik ordu bat eta erdiz balio du. Epe horretan egin daitezkeen loturen kopurua mugagabea da. Joateko bidaiaren linea berean egindako itzulera bidaia berri bat da (joan 1 = bidaia 1; joan-jin 1 = 2 bidaia).

7 eguneko taldeño txartela elkarrekin bidaiatzen duten 1 eta 5 lagunen arteko taldeek erabil dezakete. Bidaia bakoitzeko, baliozkotze bakarra behar da talde osoarentzat.
7 egun segidan balio du lehen baliozkotzearen egunetik 7. egunera arte, sarea hesten den arte (biharamun goizean, 04:59ean).

 

Euskopass-a pertsona bakar batek erabil dezake.
Erosketa egunaren biharamuneko 23:59ak arte balio du, TXIK TXAK sarean eta Euskotren sareko E2 linean egindako joan-jin batetarako.
TXIK TXAK saretik Euskotren sarera egindako bidaiaren kasuan, TXIK TXAKek emandako Euskopass-a Euskotrenek emandako Eukopass batekin ordezkatuko da.

Erabiltzailea TXIK TXAK sarera itzuliko delarik, TXIK TXAK sareak Euskotrenek emandako euskopass txartelaren baliozkotasuna egiaztatuko du eta euskopass kontramarka emanen du doan.

 

Euskotren saretik TXIK TXAK sarera egindako bidaiaren kasuan, TXIK TXAK sareak Euskotrenek emandako euskopass txartelaren baliozkotasuna egiaztatuko du eta euskopass kontramarka emanen du doan.

2.2. Libre txartela

Libre txartela pertsona batek erabil dezake.
Bidaia kopuru mugagabe baterako balio du. Bezeroak ordaintzen duen prezioa erabileraren arabera zehazten da eta adinaren edo baliabideen arabera egokitua den hilabeteko abonamenduaren prezio mailara mugatzen da. Bidaia bakoitzak oren t’erdiz balio du lehen baliozkotzearen ondotik. Epe horretan egin daitezkeen loturen kopurua mugagabea da. Joateko bidaiaren linea berean egindako itzulera bidaia berri bat da (joan 1 = bidaia 1; 1 joan-jin 1 = 2 bidaia).
Erabiltzailearen adinaren arabera mugatuak diren prezioak (28 urtez pekoak, 28 – 65 urte artekoak eta 65 urtez goitikoak) erabiltzaileak nortasun agiria aurkeztu ondoren esleitzen dira.
Prezio mugatuak erabiltzailearen baliabideen arabera esleitzen dira:
–         “Elkartasun+” profilerako, CAF ordainketa-ziurtagiria edo Familia koziente (QF) MSA ziurtagiria edo 430 € baino ttipiagoa edo berdina adierazten duen Familia Koziente ziurtagiri pertsonalizatua aurkeztean.
–      “Elkartasun” profilerako, CAF ordainketa-ziurtagiria edo Familia koziente (QF) MSA ziurtagiria edo 431 eta 620 euro arteko Familia Koefizientea (QF) adierazten duen Familia koziente ziurtagiri pertsonalizatua aurkeztean.
Kasu guztietan, agiriak uneko hilabeteko data izan beharko dute edo, beranduenez, eskaera egin aitzineko hilabetekoa.

2.3. Abonamenduak

Hilabete-txartela pertsona batek erabil dezake.
Lehen baliozkotze-egunetik 30 egunez balio du. Epe horretan egin daitekeen bidaia kopurua mugagabea da.
Hilabete-txartelaren prezioak bidaiariaren adinaren eta etxeko diru-sarreren arabera aldatzen dira. Erabiltzailearen adinaren arabera ezarritako prezioak ( 28 urtez pekoak, 28 – 65 urte artekoak eta 65 urtez goitikoak) erabiltzaileak nortasun agiria aurkeztean esleitzen dira. Erabiltzailearen baliabideen arabera ezarritako prezioak egozten dira:
–      “Elkartasun+” profilerako, CAF ordainketa-ziurtagiria edo Familia koziente (QF) MSA ziurtagiria edo 430 € baino ttipiagoa edo berdina adierazten duen Familia Koziente ziurtagiri pertsonalizatua aurkeztean.

 

–          “Elkartasun” profilerako, CAF ordainketa-ziurtagiria edo Familia koziente (QF) MSA ziurtagiria edo 431 eta 620 euro arteko Familia Koefizientea (QF) adierazten duen Familia koziente ziurtagiri pertsonalizatua aurkeztean.
Kasu guztietan, agiriak uneko hilabeteko data izan beharko dute edo, beranduenez, eskaera egin aitzineko hilabetekoa.

Urteko-txartela pertsona batek erabil dezake.
365 egunetarako balio du lehen baliozkotze-egunetik aitzina. Epe horretan egin daitekeen bidaia kopurua mugagabea da. Eskola-garraioan izena eman duten erabiltzaileentzat, urteko abonamenduak aurtengo urtea hasi eta hurrengo urtea hasi aurreko egunera arte balio du.
Urteko abonamenduen prezioak desberdinak dira bidaiarien adinaren eta etxeko diru-sarreren arabera. Erabiltzailearen adinaren arabera ezarritako prezioak (28 urtez pekoak, 28 – 65 urte artekoak eta 65 urtez goitikoak) erabiltzaileak nortasun agiria aurkeztean esleitzen dira. Erabiltzailearen baliabideen arabera ezarritako prezioak egozten dira:
–         “Elkartasun+” profilerako,CAF ordainketa-ziurtagiria edo Familia koziente (QF)             MSA ziurtagiria edo 430 € baino ttipiagoa edo berdina adierazten duen Familia                                Koziente ziurtagiri pertsonalizatua aurkeztean.
–         “Elkartasun” profilerako,CAF ordainketa-ziurtagiria edo Familia koziente (QF)                         MSA ziurtagiria edo 431 eta 620 euro arteko Familia Kozienta (QF) adierazten duen                     Familia koziente ziurtagiri pertsonalizatua aurkeztean.

–         « 28 urtez pekoen urteko elkartasun txartela » profilarentzat, CAF ordainketa-                             ziurtagiria edo Familia koziente (QF) MSA ziurtagiria edo 620 euroko edo                           guttiagoko Familia Koefizientea (QF) adierazten duen Familia koziente ziurtagiri                   pertsonalizatua aurkeztean. 6 – 18 urteko gazteentzat, biak barne, errenta zergaren                  azken oharra aurkeztean, zergapekoa ez den etxebizitza bada.
Kasu guztietan, agiriak uneko hilabeteko data izan beharko dute edo, beranduenez,              eskaera egin aitzineko hilabetekoa.

2.4. titulu zehatzak

Egun 1eko ekitaldiko abonamenduak egun 1eko abonamenduaren erabilera-baldintza berberak ditu (ikus 2.1. atalean ), salmenta-baldintzak desberdinak dira. Pertsona juridikoek bakarrik eskuratu dezakete, ekitaldi zehatz baten antolaketaren kari, 50 garraio-tituluetatik goiti.

P+R aparkalekuko garraio-tituluari esker, egunean zehar TXIK TXAK sarean garraio-titulua baliozkotu ez duten  (P+R) erabiltzaileek ibilgailua P+R aparkalekutik kentzeko aukera dute.

Hego Lapurdiko aldi baterako txartela pertsona batek erabil dezake.
30 egun balio du lehen baliozkotze-egunetik aitzina, astelehenetik ostiralera, TXIK TXAK sareko 31, 33, 35, 37, 39, 41, 43, 45, 47, 49 eta 51 lineetan.

Enpresaren urteko abonamendua pertsona juridikoei zuzendua da. Erakunde bereko langileen artean eskualdagarria da.
365 egunetarako balio du lehen baliozkotze-egunetik aitzina. Epe horretan egin daitekeen bidaia kopurua mugagabea da.

3. TXIK TXAK euskarriak

Garraio-titululuen euskarriak ez dira berez garraio-tituluak. Bezeroak bere euskarrian kargatu behar ditu bere bidaia gauzatzeko egokiak diren garraio-titulu edo tituluak.

3.1. Kontakturik gabeko tiketak (BSC)

Kontakturik gabeko bi motatako tiketa daude:
– Noizbehinkako abonamendu guztiak kargatu eta berriz kargatu ahal izateko kontakturik     gabeko bisual-txartel generikoa (Euskopass salbu).
– Kontakturik gabeko tiketa bisual espezifikoa, zeinetan jatorrizko garraio-titulua bakarrik           kargatu daitekeen. Kontakturik gabeko tiketa desberdinak 10 bidaiako tiketa, egun 1eko     txartela, 7 eguneko txartela eta 7 eguneko taldeño txartela dira.

Kontakturik gabeko tiketa mugagabe kargagarria da, bezeroaren euskarriaren kontserbazio-egoera onaren arabera, bere ardurapean baita. Bestalde, euskarriaren arazoa frogatuta denean, TXIK TXAK agentzian ordezkatu eta aldatzen da, bezeroak euskarri akastuna itzuli beharko du.

Berrerabilpena eta birkarga sustatzeko, 0,20 euroko kuota aplikatzen da kontakturik gabeko tiketaren lehen erosketan.
Nahi diren garraio-tituluen arabera, geldilekuetan diren banagailu automatikoetan, TXIK TXAK agentzian, aldiriko saltegietan eta autobus barneetan kargatu daiteke kontakturik gabeko tiketa. Informazio zehatza https://www.txiktxak.fr webgunean aurki daiteke.

 

Kontakturik gabeko tiketa ez da pertsonala.

3.2. Nominative Contactless Card (CSC)

Kontakturik gabeko txartela pertsonala da, euskarri bati lotuta. Hori dela eta, ez da transferigarria eta erabilera pertsonalerako erreserbatua da.

Kontakturik gabeko txartela sortzea doakoa da. TXIK TXAK agentzia batean edo https://www.txiktxak.fr webgunean egin daiteke. Horretarako Nortasun Agiria eta argazki bat aurkeztu behar dira, txartelak bere jabea identifikatzeko ezinbesteko informazioa gordetzen du: abizenak, izena, sorteguna, argazkia eta erabiltzailearen profila.

TXIK TXAK garraio-txartel guztiak kontakturik gabeko txartelean kargatu eta birkargatu daitezke,  joan-jineko 1eko taldeño txartela, 7 eguneko taldeño txartela, ekitaldietarako egun 1eko txartela eta Euskopass-a salbu.

Txartelaren kopia egiteko gastuak kasu hauetan galdeginen dira:
–      txartela galdu edo lapurtua delarik,
–      txartela hondatua delarik,
–      bezeroak bere txartelan dagoen elementu bat aldatu nahi duelarik (argazkia, abizena, izena, etab.),
Kopiaren gastua 8 €takoa da, txartela garraio-titulu batekin kargatua izan ala ez.
Txartelaren kopia TXIK TXAK bulegoan egiten da.

 

Aldiz txartela TXIK TXAK sareari egotziko zaion arazo baten ondorioz akastuna bada txartelaren kopia doakoa da.
Kasu horretan, bezeroak txartela berritu bitartean, TXIK TXAK sarean bidaiatzeko ibilgailuetara igotzen den bakoitzean baliozkotu beharreko garraio-titulua erosi beharko du. Bezeroak epe horretan erosiko dituen tituluengatik  kalte-ordainak edo diru-itzulketak galdegitea ezinezkoa da.

3.3. Modalis kontakturik gabeko txartela (CSC)

Akitania-Berria Eskualdeak emandako Modalis kontakturik gabeko txartelean TXIK TXAK garraio-titulu hauek karga daitezke:  Bidaia 1eko tiketa, 10 bidaiako tiketa, Egun 1eko txartela, 7 eguneko txartela eta P+R aparkalekua.

Txartel horrekin ezin da garraio-titulu baten berrosatze prozedurarik edo TXIK TXAK sarearen salmenta-ondoko zerbitzuarekin lotutako desmartxarik egin.

3.4. Korrespondentzia paperezko tiketa

Korrespondentzia-paperezko tiketa paperezko tiketa formakoa da. Baliozkotua saltzen da eta bezeroak bidaia berri bakoitzean baliozkotzeko tresnari QR kodea aurkeztuz baliozkotu behar du.

Paperezko korrespondentzia-tiketa TXIK TXAK garraio-titulu bakarreko euskarria da: euskopass-a (eta ibilgailuan emanen den bere kontramarka).

4. TXIK TXAK garraio-tituluen erosketa

TXIK TXAK garraio-tituluak leku hauetan saltzen dira:
– Sarean, https://www.txiktxak.fr webgunean.
– Banagailu automatikoetan
– TXIK TXAK bulegoetan:
• Lormand kalea 7, 64100 BAIONA
• Louis Barthou etorbidea, 64200 MIARRITZE
• Commandant Passicot bulebarra, 64500 DONIBANE LOHITZUNE
• Nafarroa Etorbidea, 26.  64 120 DONAPALEU
– Aldiriko-saltegietan
– Ibilgailuetan
– Telefono mugikorrean (SMS tiketaren kasuan)
– Bankuko- txartelarekin (bankuko-txartelarekin ordaintzeko)

Salmenta kanalaren arabera, TXIK TXAK garraio-tituluen salmentarako ordainketa moduak hauek dira:
– Online: Bankuko-txartelarekin edo diru-kentze automatikoaren bidez (Libre txartela eta Urteko Abonamenduarentzat)

– Banagailu automatikoetan: bankuko-txartelarekin eta eskudirutan. Kontuan izan banagailu automatiko batzuek ez dutela diru xehezko ordainketarik onartzen.
-TXIK TXAKen bulegoetan: diru xehez, txekez, bankuko-txartelarekin eta diru-kentze automatikoarekin.
– Aldiriko salguneetan:
– Ibilgailuetan: diru xehez baizik ez edo bankuko-txartelarekin “ordainketa-irekiaren” (open-payment) kasuan.
– Mugikorrean: telefono-operadorearen fakturan zuzenaren diru-kentze automatikoaren bidez.

5. Diru-kentze automatikoak

Urteko-txartelak diru-kentze automatikoaren bidez ordaindu daitezke. Libre txartela diru-kentze automatiko zuzenaren bidez ordaintzen da.

TXIK TXAK sarearen ekimenez SEPA diru-kentze zordunaren aldez aurretiko baimenarekin egina den ordainketa da, mandata batekin gauzatuko da. Mandata bezeroak sinatuko du eta bere bankuan TXIK TXAK sareari SEPA diru-kentze aginduak burutzeko baimena emanen dio. Dokumentua “Agintaritzaren Erreferentzia Bakarra” (RUM)-rekin ezaugarritua da. Baimen hau ordainketa bakar batentzat edo errepikakorren egiteko erabil daiteke.

Garraio-tituluak diru-kentze automatikoaren bidez erosteko, bezeroak RIB bat eman behar du (eta bertan IBAN eta BIC zenbakiak agertzea) eta TXIK TXAK sarearen diru-kentze -baimena sinatu.

diru-kentze automatikoaren abonamendu kontratua sinatu eta hurrengo hilabetearen 10etik goiti egiten da, aitzinako hilabetearen 23a baino lehen egina izan bada. Kontratua sinatzen den egunean hasten da.
Abonamendua egitean eta mandata sinatzerakoan informazio zehatz eta osoa jakinaraztea bezeroaren erantzukizuna da. TXIK TXAK sareari, kontratuak irauten duen epean, gertatu diren informazio aldaketen berri ahalik eta lasterren ematea baita ere. Gutunez KCBA – Pôle Relation Client, Marouette bidea, 10, BP30411. 64 104 Baiona Cedex helbidera idatziz edo harremanetarako inprimakiaren bidez txiktxak.fr helbidean. Betebehar hori hausten bada, eta auzi baten kasuan, bezeroa ez da TXIK TXAK sareak bidaltzen dituen informazioa eta/edo jakinarazpenak ez eskuratzeaz kexatzen ahalko.

5.1. Libre txartelari loturiko xedapenak

Bezeroak bere Libre txartela eskaera sinple batekin baliogabetu dezake. Baliogabetzea 7 laneguneko epean egina izanen da.

Baliogabetzea TXIK TXAK agentzia batean edo txiktxak.fr webgunean harremanetarako inprimakiaren bidez egin behar da.

5.2. Urteko-abonamenduarekin lotutako xedapenak

Urteko-abonamendua ordain daiteke:
–         Diru-xehez
–         Diru-kentze automatikoaren bidez (lehen hilabeteko ordainketa eskudirutan ordainduko                     da)
–         Adierazi gabeko berriztapenadun diru-kentze automatikoaren bidez (lehen hilabeteko                   ordainketa eskudirutan ordaintuko da) 28 eta 65 urte arteko pertsonentzat eta 65 urtez                   goitikoentzat Elkartasunezko prezioaren onuradunak ez baldin badira.

Bezeroak edota bere eskubidedunek diru-kentze automatikoaren bidez ordainduak diren Urteko abonamenduak baliogabetu ditzazkete:

–          TXIK TXAK saretik kanpora etxebizitzaz aldatzean (erran nahi baitu Euskal                                    Hirigune Elkargoko herrietatik, Ondres, Saint-Martin-de-Seignanx eta Tarnose                                herrietatik kanpora).

–          Lana galtzean.
–          Urteko abonamenduaren titularra hiltzean.

 

Adierazigabeko berriztapenadun diru-kentze automatikoaren bidez ordaintzen diren urteko- abonamenduak goian aipatutako baldintza berberetan baliogabetu daitezke (diru-kentze automatiko sinpleen kasuan bakarrik) 12 hilabetez segidan abonatua izanez gero. 12 hilabetez segidan abonatua izan eta bezeroak bere abonamendua bertan behera utzi dezake galdera sinple batekin eta baldintza berezirik gabe.

Baliogabetze galdera abonatuak edo bere eskubidedunek egin beharko dute, ziurtagiriak aurkeztuz gutunez KCBA – Pôle Relation Client, Marouette bidea, 10, BP30411 64 104 Bayonne Cedex helbidera edo Harremanetarako inprimakiarekin txiktxak.fr helbidean.

Diru-kentze automatikoaren bidez ordaindutako abonamenduei dagokienez bertan behera uzteko galdera, baliogabetzea gertatu aitzineko hilabetearen 23a baino lehen, TXIK TXAK sarera iritsi beharko da. Eskaera onartzen bada, kontratu ohia betetzeko falta diren hilabeteak ez dira automatikoki atxikiak izanen. Ordaintzaileak ordaindu gabeko zorrengatik gehi kostuen erantzule izaten jarraitzen du.

TXIK TXAK sareak eskubidez kontratu hau bertan behera utzi dezake, zordunari zuzendutako jakinarazpen baten bidez:
–      Abonamenduaren txostena osatzean iruzurra egin baldin bada (adierazpen faltsua,            ziurtagiri faltsua )
–      Txartelaren iruzurrezko erabilera, kontrola eta arau-haustea egin baldin badira.
–      Bankuko diru-kentzeak baztertuak izan baldin badira.

Azkenik, eskudirutan ordaindutako urteko-abonamenduak ezin ditu abonatuak baliogabetu.

5.3. Diru-kentze automatikoen data eta jakinarazpena

Urteko-abonamenduaren eta Libre txartelaren hilabeteko ordainketak hilabetearen 10ean kentzen dira, kontratuak dirauen bitartean.

Diru-kentzeak SEPA formatuan eginen dira. Diru-kentze automatikoaren bidez ordaintzeko, bezeroak mandata bat bete eta sinatu behar du eta banku-datuak (IBAN) erakusten dituen RIB delakoa eman.

Bezeroak baimendutako edo baimendu gabeko diru-kentze automatiko bat eztabaidan jar dezake bere bankuarekin. Justifikatu gabeko gatazkaren bat gertatuz gero, TXIK TXAK sareak beretzat gordetzen du bezeroari lotutako kudeaketa-gastuak fakturatzeko eskubidea.

5.4. Bankuaren tituluduna aldaketa eta kontu aldaketa

Kontua edo banku-tituluduna aldatuz gero, banku-tituludunak bere kontratu bakoitzeko mandata berri bat bete eta sinatu beharko du. Banku-datu berriak biltzen dituen RIB bat eman beharko du. Banku- tituludunak desmartxa hau TXIK TXAK bulego batean egin dezake.

Banku-kontuaren tituluduna aldatuz gero, banku-kontuaren tituludun berriari dagokio aurreko banku-kontuaren tituludunak ordaindu ez dituen edo geroratutako diru-kentze automatikoen ordaintzea.

6. Eskaerak TXIK TXAK online dendan

6.1. Online dendaren deskribapena

Online dendara lehen konexioan, bezeroak TXIK TXAK online dendan bere espazio pertsonala sortu beharko du. Bertan bere kontuari atxikitako txartelak eta bezeroak, egindako eskaeren historia,  bere ziurtagiriak, fakturak, abian dauden eskaerak, bere datu pertsonalak, profila eta banku datuak aurkituko ditu. TXIK TXAK sareak datu hauek 2 urtez gordetuko ditu.

Online eskaeren erregistroa eta baliozkotzea:
Saskiaren baliozkotzeak eta ordainketa moduarenak TXIK TXAK sarearekin sinatutako salmenta-kontratua formalizatzen dute.
Edozein manatzeak baldintza orokor hauek onartzea dakar, bezeroak saltzeko eta erabiltzeko baldintza orokorrak onartzen dituela adierazten duen laukia markatu beharko du.

TXIK TXAK sareak eskaera kontutan hartu duela laburpen-mezu elektroniko bat bidaliz abistuko du bezeroa.

Online manatzeak moztea eta bertan behera uztea:
Eskaerarekin lotutako edozein arazorentzat, TXIK TXAK sareak eskaera moztu edo bertan behera uzten ahalko du arazoa konpondu arte. Horretarako, bezeroak eskaera egin beharko dio TXIK TXAK sareari gutunez KCBA – Pôle Relation Client, Marouette bidea,10,  BP30411 64 104 Baiona Cedex helbidera edo Harremanetarako inprimakiaren bidez txiktxak.fr helbidean.
Eskaera bat baliogabetzen bada, online dendaren bidez ordaindutako edozein zenbatekoa baliogabetzetik 30 eguneko epean bezeroaren kontura itzuliko da.

6.2. banaketa

Kontakturik gabeko txartelen eskaerak postaz bidaltzen dira txartelaren jabearen etxeko helbidera. Gutxi gorabeherako banaketa-epea 7 egunekoa da bataz beste.
Bidaiariak bere kontakturik gabeko txartela ibilgailuetan dauden baliozkotze-tresnetan kargatu eta aktibatuko ditu , banagailu automatiko batean edo TXIK TXAK bulego batean.

Eskaera egiterakoan adierazitako banaketa-egunetik 7 lan egun gorako beranta izanez gero, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, bezeroak eskaera bertan behera uzten ahalko du TXIK TXAK bezeroarentzako arreta-zerbitzuarekin harremanetan jarriz. Kasu horretan, bezeroari gehienez 60 eguneko epean dirua itzuliko zaio.

6.3. Erantzukizunak, Itzultzeak eta diru-itzultzeak

TXIK TXAK sarearena da urrutiko salmenta-kontratuko betebeharrak zuzen betetzearen ardura, salbu kontratuaren gauzatze txarra bezeroari egozten ahal zaiola frogatzen badu , edo ezinbesteko kasu batean, edo kasualitatezko eta gaindiezin den beste baten ardura den gertakari baten kasuan.

TXIK TXAK sarearen erantzukizuna ez da Interneten erabilerari dagozkion kalteen erantzule, bereziki birus informatikoen presentzia edo ezinbesteko kasuetan.

Bezeroa behartuta dago jasotako edo eskuratutako bitarteko edo garraio txartelak bere manatzearekin bat datozela egiaztatzea.

TXIK TXAK sarean datu bilketaren akats batengatik txartela akastuna edo arauen araberakoa ez bada (akatsa argazkian edo kontakturik gabeko txartelaren tituludunaren identitatean), bezeroa TXIK TXAK bulego batetara joan beharko da. Txartel akastuna aurkeztean, txartel berri bat emanen zaio. Garraio-tituluak ikuskatuz gero, litekeena da arauaren araberakoa ez den euskarri batekin bidaiatzen duen bezeroari isuna ezartzea.

Kontakturik gabeko tiketan edo txartelan kargatua den garraio-titulua ez bada bezeroak erositakoa, TXIK TXAK bulego batetara joan beharko du.
Kontsumo Kodearen L221-2 artikuluaren arabera, bezeroak internet bidez erostean egiten duen kontratua ez dago urrutitik egindako kontratuei aplikatzekoa den atzera egite-eskubidearen menpe: garraio-tituluak eta kontakturik gabeko txartela dira bidaiarien garraio zerbitzua baten gauzatzeko bitartekoak.

6.4. Ordaindugabeak

Ordainketarik egin ezean, bezeroari TXIK TXAK sarearen bidez gutunez KCBA – Pôle Relation Client, Marouette bidea, 10, BP30411 64 104 Bayonne Cedex helbidera jakinaraziko zaio edo Harremanetarako inprimakiaren bidez txiktxak.fr helbidean. Bezeroari TXIK TXAK agentzian ordaindugabea ordaintzeko gomita eginen zaio.

Ordainketa gatazka bat gertatuz gero, abisatu arren bezeroak zor dituen diru-kopurua ez badu ordaintzen, TXIK TXAK sareak kontakturik gabeko txartelak zerrenda beltzean sartzeko eskubidea du eta dagokien pertsonak eta kontu horretan atxikiak diren pertsonak oposizioko zerrenda batean sartzeko baita ere.

7. Isunen ordainketa

Arau-hauste baten kasuan (hausteen zerrenda baldintza orokor hauei erantsia da) eta berehala ez badu pagatzen erran nahi baita, ibilgailuan kontrolatua izaterakoan, bezeroa TXIK TXAK bulego batera joan eta bere egoera erregularizatzera behartua da.
Kasu honetan,doziera-gastuak bezeroak arau-haustea ordaintzeko epearen arabera aplikatzen dira (gastu hauek baldintza orokor hauei erantsitako arau-hausteen zerrendan agertzen dira).

8. Ibilgailuan bertan banku-txartelarekin baliozkotzea

8.1. Zerbitzua eta prezioak

Zerbitzu honi esker, TXIK TXAK sareko ibilgailuetan, kontakturik gabeko bankuko-txartela duten bezeroek bidaia 1eko tiketa balioztatu eta 1,20 €tan ordaindu dezakete. Prezioa eguneko 3,50 eurotan mugatua da, hau da, egun 1eko txartelaren prezioan. Horrela, egunean zehar egindako lehen bidaia 1,20 € fakturatzen da, bigarren bidaia 1,20 € eta hirugarrena 1,10 €. Egun berean egindako hirugaren bidaiatik goiti, bidairiak egunean zehar ez du ordainduko.

Zerbitzua erabiltzeko, bezeroak baldintza hauek betetzen dituela ziurtatu behar du lehenik:
–      bankuko-txartela baliozkoa eta baimendua da,
–      bankuko-txartela MASTERCARD edo VISA sareekin afiliatua da,
–      “kontakturik gabeko ordainketa” funtzioa aktibatua da,
–      bankuko-txartelak ongi funtzionatzen du,

 

–          kontakturik gabeko ordainketa-muga nahikoa da transakzio berriak baimentzeko,
–         banku-kontua nahikoa hornitua da.

Kontakturik gabeko ordainketa-zerbitzua ez bada erabilgarria, arrazoia edozein dela ere (sistemaren hardware edo softwarearen erabilgarritasunik eza edo transakzioa baztertzea), bezeroak beste edozein molderen bidez ordaindu beharko du bidaia. Adibidez, eskudiruz gidariak ibilgailuan saltzen dituen garraio-tituluak erosiz edo geldilekuan dauden banagailu automatikoetan edo telefonoan, SMS txartelarekin.

Garraio-titulua ordaintzea ukatzen bada, ukoagatik ordaindu beharreko zenbatekoaren erantzule izanen da bezeroa. Bankuaren baztertze gastuak, ordaintzaileari egotzi ezin zaizkion gorabehera teknikoak izan ezik, bezeroaren ardura dira. Litekeena da, gatazkak erabat konpondu arte, bezeroa ordaindugabeen tramitazioan erregistratzea.

8.2. Zerbitzuaren erabilpena

Ibilgailuetan zure bankuko-txartelarekin kontakturik gabeko baliozkotzea erabiltzeko, bezeroak banku-txartel bat aurkeztu beharko du balioztagailuaren aitzinean. Balioztagailuaren aitzinean ordainketa egiteko txartela bakarrik jarri behar da, kontakturik gabeko beste edozein ordainketa modu bazterturik.

Kontakturik gabeko ordainketa-txartela aurkeztuz, bezeroak TXIK TXAK sareari bere banku-kontuan zorduntzeko baimena ematen dio, bidaia 1eko tiketaren prezioari dagokion gutxieneko zenbatekoaz eta egun 1eko txartelaren prezioari dagokion gehienezko zenbatekoaz.

Ordainketa agindua ezeztaezina da. Ordainketak transakzio bakar batean batera daitezke.

Balioztagailuak transakzioa onartzeak banku-kontuaren zordunketa-eskaera dakar eta txartelaren baliozkotasunaren abiarazten du.

Bidaia bat kontakturik gabeko bankuko-txartelaren bidez baliozkotzeak txartelaren tituludunari bidaiatzeko baimena ematen dio.

TXIK TXAK sarean bidaia erosteak banku-txartelaren lehen baliozkotzetik oren t’erdiko epean loturak egiteko aukera ematen du. Bezeroa TXIK TXAK ibilgailu batera igotzen den bakoitzean, balioztagailuaren aitzinean banku-txartel bera aurkeztu beharko du. Loturaren iraupena gainditzen bada, balioztagailuak bidaia berri bat zorduntzen du. Bestalde, joateko bidaiaren linea berean itzultzean bigarren bidaia bat zenbatzen da, baita lotura-denboraren epean ere (joateko bidaia = bidaia 1; joan-jin 1 = 2 bidaia).

Kontrola izanez gero, kontakturik gabeko banku txartelak ordezkatzen du garraio txartela. Bidaiaren baliozkotasuna erakusteko bezeroa bere txartela kontrolatzaileari aurkeztera behartua da. Garraio-titulu baliozkorik ezean, bezeroa egoera irregularrean dago eta isuna ukanen du.

Bezeroak TXIK TXAK sarean egindako ordainketen historikoa kontakturik gabeko banku-txartelekin bere bankuko kontuaren laburpenean egiaztatzen ahalko du.

Kontakturik gabeko bere banku-txartelaren erabilera guztiz pertsonalaren eta gordetze seguru eta isilpekoaren ardura bezerorena da. Ondorioz, bezeroa da kontakturik gabeko banku-txartela galduz edo lapurtuz gero sor daitezkeen ondorio guztien erantzule osoa.

TXIK TXAK sarea ez da kontakturik gabeko banku-txartelaren akats teknikoen edo bezeroak bere kontakturik gabeko banku-txartelaren oker funtzionatzearen edo gaizki erabiltzearen ondorioz sortutako galera ekonomiko zuzenen erantzule egiten.

9. SMS tiketa

9.1. Manatu eta erosi

Bezeroak SMS tiketa telefono mugikor pertsonal edo profesional baten bidez erosi nahi badu, SMS+ aukera duen telefonoarekin egin beharko du nahitaez .
SMS tiketa lortzeko, bezeroak SMS bidez “BUS” hitza eta autobus-linearen zenbakiak osatzen duten manatze-kodigoa bidali beharko du 93064 manatze-zenbakira, (letrek maiuskula eta minuskulak ez dute txartelaren baliozkotasunean eragiten).
Adibidez T1 linea erabiltzeko manatzeko-kodea: “BUST1” izanen da.

Manatu eta gero, garraio-titulu gisa funtzionatzen duen eta SMS-tiketa osatzen duen manatze-zenbakia dakarren SMS bat errezibituko du bezeroak.

Bezeroak manatze-zenbakira mezua bidaltzean akats bat gertatuz gero (manatze-kodigoa baliogabea), erosketa ezin izan dela egin dioen mezua errezibituko du. Manatze-zenbakidun SMS bidez bidalitako hutsegite-mezu horrek ez du TXIK TXAK sarean garraio-txartel baten baliorik eta, beraz, ez da fakturatua. Manatzea zuzentzeko eta TXIK TXAK sarean behar bezala bidaiatzeko , SMS tiketa erosteko bezeroak kodea berriz SMS bidez bidali beharko du manatze-zenbakira.

Bezeroak SMS tiketa erosi duela baieztatzen duen SMS-ik ez badu errezibitzen manatze-zenbakitik , SMS tiketaren erosketa ez dela egin erran nahi du. SMS tiketaren prezioa ez zaio bezeroari kobratuko. Baliozko SMS tiketa lortzeko, bezeroak manatzea errepikatu edo TXIK TXAK sareko gidariari garraio-titulu fisikoa erosi beharko dio edo beste edozein salmenta-kanal ofizialetan (TXIK TXAK bulegoetan, txiktxak.fr webgunean, banagailu automatikoetan, aldiriko salguneetan).

Bezeroak bidalitako SMS bakoitzeko SMS tiketa bakarra erosi dezake. Bidaiariek SMS tiketak erosiz elkarrekin bidaiatu nahi badute, bakoitzak bere telefono mugikorretik SMS tiketa erosi beharko du edo telefono beretik hainbat SMS tiketa erosi beharko ditu. Kasu honetan, SMS tiketak erosteko erabiliko den telefonoa duen bezeroak manatze-kodea SMS bidez manatze-zenbakira bidali beharko du bidaiari kopurua bezainbat aldiz (adibidez, 3 bidaiarirentzat bezeroak manatze-zenbakira 3 SMS bidali beharko ditu). Erosketa egiteko erabilitako telefono mugikorrean izanen dira erositako SMS tiketa guztiak, bezeroak eta bere telefonoan SMS tiketa duten bidaiariek elkarrekin egon beharko dute TXIK TXAK sarean barna bidaia osoan zehar. Ikuskatze baten kasuan, bezeroak errezibitutako SMS-tiketa guztiak garraio-txartelen baliozkotasuna egiaztatzeaz arduratzen diren zinpeko agenteei aurkeztu beharko dizkie.

Bezeroak SMS tiketa TXIK TXAK sareko ibilgailuetara igo baino lehen erosi beharko du. Bezeroak SMS tiketa beranduenez ibilgailua bezeroa dagoen geldilekura hurbiltzen ari denean erosi beharko du. Ikuskatzea izanez gero, zinpeko agenteak SMS tiketa bezeroa ibilgailura igo aitzin erositakoa dela egiaztatuko du, eta ez ibilgailuaren barnean edo zinpeko agenteek egindako kontrolaren bitartean.

Garraio-titulua SMS bidez erosi ahal izateko, bezeroak:
–      Telefono mugikor bat behar du SMSak bidaltzeko. Telefono mugikorrak SMS tiketaren balio-aldirako nahikoa bateria izanen duela ziurtatu,
–      Fisikoki Frantzian izan beharko du, bere telefono-operadorearen sareak estaltzen duen eremu geografiko batean,
–      Telefono mugikorrak SMS baten bidaltzeko eta errezibitzeko aukera ematen dion sare-seinalea duela ziurtatu beharko du.
–      Orange, SFR, Bouygues Telecom eta Free telefono operadoreek aitortutako Frantziako SIM txartela ukan beharko du, telefono mugikorrentzako abonamendua edo aurrez ordaindutako txartel bat  SMS tiketa erosteko diru nahikoarekin telefono operadore hauetako batean: Orange, SFR, Bouygues Telecom eta Free.

9.2. Ezeztatzeko epeak

SMS Tiketa ezin da aldatu edo baliogabetu TXIK TXAK sareari egotzitako akats edo gertakari bat gertatuz gero izan ezik.

TXIK TXAK sareak manatze-zenbakiaren bidez saltzen dituen SMS tiketa guztiek balio dute haietako bakoitzean adierazitako datarako bakarrik. Kontsumo Kodearen L221-2-9° eta L221-18 eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren arabera, bezeroek ez dute ezeztatzeko inolako eperik.

9.3. Prezioa, ordainketa eta fakturazioa

SMS tiketaren prezioa 1,20 €takoa da.
Operadoreak kobratzen duen SMSaren gastua, halakorik balego ez du barne hartzen. Nolanahi ere, bezeroak SMS tiketa erosteko manatze-zenbakira bidalitako SMSa gainzergatutako SMStzat hartzen da, SMSa ez da operadorearen SMS paketaren barne.

SMS tiketaren prezioa :
–      Edo baldintza orokor hauetan aipatutako operadoreetako batekin telefono-kontratua duten          bezeroen hileroko telefono mugikorraren fakturari gehituko zaio,
–      Edo modalitate hau erabiltzen duten bidaiarientzako aurrez ordaindutako txartelaren      saldotik kenduta. Aurrez ordaindutako txartelan gelditzen den zenbatekoa bidaia 1eko          txartelaren prezioa baino ttipiagoa bada, SMS tiketa ez da erosten ahalko.
TXIK TXAKek beretzat gordetzen du aurreko erosketa ordaintzeari buruz gatazkaren bat            irekita dagoen zordunari edozein erosketa berri ukatzeko eskubidea. Zorra ordaintzen ez          bada, litekeena da ordaintzailea ordaindugabeen kudeaketa prozesuan sartzea.

9.4. Manatzearen berrespena

Bezeroari, manatu eta gero iristen zaion SMS tiketak informazio hau darama:
–      SMS tiketaren baliozko data,
–      SMS tiketaren baliozkotasunaren hastapeneko ordua, SMS tiketaren baliozkotasunaren      bukaerako ordua. TXIK TXAK sareko zinpeko agenteek SMS tiketaren baliozkotasuna        egiaztatzea ahalbidetzen duen kontrol-kodea.

 

Informazio hauek SMS tiketaren baliozkotasuna frogatzeko aukera ematen dute eta ikuskatzeetan  zinpeko agenteek egiaztatuko dituzte.

9.5. SMS tiketaren erabilera

SMS tiketa pertsona batek bakarrik erabil dezake.

Bidaia bakoitzak SMS tiketa erosi eta gero ordu t’erdiz balio du . Epe horretan egin daitezkeen loturen kopurua mugagabea da.  Joateko bidaiaren linea berean egindako itzulera bidaia berri bat da (joan 1 = bidaia 1; 1 joan-jin 1 = 2 bidaia).

Salbu legeak gizarte-elkarrizketa, bidaiarien lurreko garraio arruntaren zerbitzu publikoaren jarraipena eta Mugikortasunen Sindikatuak zehaztutako haien baldintza praktikoei buruz aurreikusitako kasuetan ez da SMS tiketentzat diru-itzultzerik aurreikusten, ezta partzialki ere Mugikortasunen Sindikatuak doako egunak erabaki edo sarean nahasmenduak gertatu (eguraldi txarra, iskanbilak, manifestazioak, grebak, etab)..

SMS tiketa erosketa egiaztatzen duen SMSa eskuratu eta berehala baliozkoa denez, ezin da aldez aurretik erosi geroago erabiltzeko. Bezeroak bere telefono mugikorretik SMS tiketa nahigabe ezabatzen badu, garraio-titulu faltagatik isuna ezarriko zaio funtzionamendu-araudian adierazitako tarifaren arabera. Ondoren, erreklamazioa aurkeztu beharko du txiktxak.fr webgunean isun-agiria baliogabetzea galdegiteko, Harremanetarako inprimakia erabiliz.

SMS tiketa bezeroaren telefono mugikorrean dagoen SMS bat da, beraz, ezin da TXIK TXAK sareko ibilgailuen barruan dauden balioztagailuetan baliozkotu. SMS tiketa, mugikorrean jaso bezain laster, berez baliozkotutako txarteltzat hartzen da loturetan ere.

Hala ere, TXIK TXAK sareko ibilgailu batera igotzen den bakoitzean eta SMS tiketan zehazten den moduan, bezeroak telefonoa aurkeztu beharko dio gidariari, SMS tiketak balio duela frogatzeko.

Bezeroak inola ere ezin dio bere SMS tiketa beste bati esleitu. Edozein SMS tiketaren transferentzia iruzurtzat hartuko da. SMS tiketa beste bati utziz gero, bezeroari isuna ezarriko zaio funtzionamendu araudian adierazitako prezioaren arabera.

9.6. Ikuskatzea

TXIK TXAK sareko agente zinpekoek ikuskatzen badute, bezeroak bere SMS tiketa aurkezten ahalko du. TXIK TXAK sareko agente zinpeko batek egindako egiaztapen batean, bezeroak bere sakelako telefonoaren pantaila aurkeztu beharko dio zinpeko agenteari, SMS tiketan dagoen informazioa irakurri eta egiaztapen-kodea bere ordenagailuan kopiatu dezan ordenagailu eramangarrian. Zinpeko agenteak hala galdegiten badu, bezeroak SMS Ticketaren testua ibilarazi beharko du, zinpeko agenteak SMS txartela osoki irakurri eta baliozkotzea ikus dezan. Telefono mugikorra bezeroak gorde behar du, zinpeko agenteak bere egiaztapena egin dezan. Zinpeko agenteak ez du bezeroaren mugikorra hartzeko beharrik.
Bezeroak ezin badio bere SMS tiketa zinpeko agenteari erakutsi, isuna ezarriko dio garraio-titulu faltagatik indarrean dagoen prezioaren zenbatekoa, txartela ez aurkeztearen arrazoia edozein dela ere, telefonoaren bateria hutsa, telefono-pantaila hautsita edo irakurgaitza, telefonoa galdu edo lapurtu izana tiketaren balio-aldian edo SMS tiketa hondatua irakurgaitz egiten duen beste edozein arrazoi.

Baliozkoa izateko, SMS tiketa erosi duen telefonoan aurkeztu behar da. Egiaztatzean, zinpeko agenteak egiaztapen-aplikazioaren bidez egiaztatu ahal izango du SMS tiketa erosteko erabilitako telefono mugikorrean benetan aurkezten dela. Bestela, bezeroari zenbateko bateko isuna ezarriko zaio txartel faltsuagatik.

Egiaztapen batean, bezeroak ezin izan badu SMS tiketa erosteko berrespen SMSa erakutsi SMS tiketa erosi zuenean eta horren ondorioz isuna-agiria egin bada, kexa bat aurkeztu beharko du bertan behera uzteko galdegiteko txiktxak.fr-en  harremanetarako inprimakiaren bidez.

Isuna-agiria baliogabetu daiteke, baldin eta bezeroak bere tiketaren erosketa SMS bidez frogatzen badu, errezibitutako berrespen SMSa aurkeztuta. Bilketa-zerbitzuko taldeek SMSan sartutako kodea egiaztatuko dute, baita SMS tiketaren baliozkotasun-data eta iraungitze-ordua ere.

Bezeroak ezin badu frogatu SMS tiketa erosi duela, bilaketa bat egin daiteke kontrol-aplikazioaren bidez, aurkeztutako telefono-zenbakia data eta ordurako erosketa egin duten zenbakien zerrendan agertzen den egiaztatzeko. Telefono-zenbakia zerrendan ez badago, bezeroak garraio-titulu faltagatik zigor osoa ordaindu beharko du indarrean dagoen tarifan.

9.7. Erantzukizunak eta bermeak

Ezin da manatze-zenbakiak anomaliarik ez duenik bermatu, akatsik egongo ez denik, ezta horiek zuzendu daitezkeenik ere. Era berean, ez da bermatzen manatze-zenbakiak telefono-sarearen mozketa edo hutsegiterik gabe funtzionatuko duenik, ezta TXIK TXAK sareak espresuki baliozkotutakotzat duen ez beste ekipo edo konfigurazio jakin batekin bateragarria izango denik ere.

TXIK TXAK sareak ez da erantzule izanen manatze-zenbakia erabiltzeagatik edo manatze-zenbakia erabiltzeko ezintasun osoz edo partzialetik eratorritako aurreikus daitezkeen kalte-mota edo ezustekoengatik.

Bezeroak deklaratzen du telefono-sare baten ezaugarri eta mugak ezagutzen dituela, bereziki sarearen egoerarekin lotutako gorabehera eta arriskuak. Bezeroak adierazten du egiaztatu duela erabiltzen duen telefono mugikorraren konfigurazioak ez duela inolako anomaliarik edo kontraesanik sortzen eskaera egiterakoan eta funtzionamendu ezin hobean dagoela.

10. Baionako festetarako garraio zerbitzu espezifikoei buruzko xedapenak

Baionako festetan, TXIK TXAK sareak linea eta zerbitzu bereziak eskaintzen ditu gauez, dagozkien prezio bereziekin. Zerbitzu horietara sartzeko, bezeroak 8€ko prezioan erosi beharko du garraio-titulua, egun 1erako balio duena. garraio-titulu honek sare arruntean ere balio du.

Zerbitzu bereziak doakoak dira 12 urtez peko haurrentzat heldu batek lagunduta.

Garraio-tituluak festetako gau bakoitzean desberdinak dira eta adierazitako datarako soilik balio dute (asteazkeneko garraio-titulua, osteguneko garraio-titulua, etab.) Ez dira trukagarriak eta itzulgarriak.

Garraio-tituluak eros daitezke:
–         TXIK TXAK bulegoetan
–         Aldirikako salguneetan
–      Gidariekin (20:00etik aurrera)
–      Salmenta puntu zehatzetan (zerrenda txiktxak.fr webgunean eskuragarria da)

11. Datu pertsonalak

Biltzen diren datu pertsonalen tratamenduaren xedeak garraio-titulua kudeatzea, merkataritza-prospekzioa, ordainketa-ezak, garraio-tituluen lapurtze eta galtzea prebenitzea eta kudeatzea , analisi estatistikoak egitea, baita iruzurrari txartelaren balio-epe osoan aurre egitea dira.

TXIK TXAK sarearen (Keolis Basque Adour, Transdev Urbain Pays Basque, Transdev Sud Ouest, Basque Bondissant, Hiruak Bat eta Autocars Souletins) zerbitzuei zuzenduak dira, Ipar Euskal herri-Aturri Mugikortasunen Sindikatuaren izenean. Bera da horiek tratatzeko arduraduna. Baita, hala badagozkie, bere bazkideei, azpikontratistei edo zerbitzu-emaileei, eta datu horiek jasotzeko legez baimendutako pertsona eta erakundeei ere (zehaztuz EBtik kanpoko edozein transmisio araudiaren arabera egingo dela).

Bilketan eskatutako derrigorrezko informazioa izartxo batekin markatuko da. Beharrezko informazioa eman gabe, bezeroaren eskaera ezin da bete. Bezeroaren datu pertsonalak zerbitzuen administrazio eta kontabilitate kudeaketarako eta TXIK TXAK sareko zerbitzuak sustatzeko behar den denboran gordetuko dira.
Bezeroak eskubidea du berari dagozkion datu pertsonalak eskuratzeko, aldatzeko, zuzentzeko, mugatzeko, aurkakotzeko, ezabatzeko, eramangarritasunerako, post mortem erabilpenaren erabakitzeko, TXIK TXAK sareko usteatzaileekin harremetan sartuz. Bezeroak CNILen aurrean erreklamatzeko eskubidea du. Era berean, bezeroak bere datu pertsonalak merkataritza helburuetarako tratatzearen aurka egin dezake TXIK TXAK sarearekin.

Bezeroak bere eskubideak erabil ditzake, nortasuna frogatu ondoren, TXIK TXAK  Marouette bidea, 10. BP30411 64 104 Bayonne Cedex helbidera idatziz edo txiktxak.fr helbidera Harremanetarako inprimakiaren bidez edo elektronikoki, pribatutasun politikaren atalean aurreikusitako prozeduren arabera txiktxak.fr gunean. Bere datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako edozein zalantza argitzeko, bezeroa Datuak Babesteko arduradunarekin sar daiteke harremanetan: dpo.txiktxak@keolis.com.

Gailu elkarreragingarrien esparruan, datu pertsonalak TXIK TXAK sareko bazkideekin trukatzen ahalko dira bezeroak elkar eragingarritasunaren onura eta garraio-sareak erabiliko dituen bezain laster.

Edozein dei grabatu daiteke gure zerbitzuen eta langileen prestakuntza eta ebaluazioa egiteko, baita zerbitzuaren kalitatea hobetzeko ere. Ondorio horietarako, bezeroak aipatutako grabazioetan sartzeko, zuzentzeko, aurka egiteko eta ezabatzeko eskubidea du, goian erran bezala.

Bezeroak bere argazkia formatu digitalean kontserbatzearen aurka agertu bada, argazki berri bat galdeginen zaio TXIK TXAK txartela egiteko eskaera berri bakoitzeko.

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bezeroa gomitatzen dugu txiktxak.fr orrialdearen behealdean dagoen datu pertsonalen pribatutasun-politika kontsultatzera joan dadila.

12. TXIK TXAK Salmenta eta Erabilera Baldintza Orokorren aldaketa

TXIK TXAK sareak baldintza orokor hauek edozein momentutan eta aldez aurretik jakinarazi gabe aldatzeko eskubidea gordetzen du, aldaketa horiek lehenago egin diren salmentetan ez direla aplikatuko ulertuko da. Lehenago egin diren salmentetan, aplikagarriak diren xedapenak bezeroak eskaera egin duen egunean indarrean zirenak izanen dira. Aldaketa berriak webgunean argitaratu eta 15 eguneko epean aplikatuko dira.

13. Salaketa

Bere zerbitzu guztiei buruzko edozein erreklamazio TXIK TXAK sarera zuzendu daiteke txiktxak.fr helbidean, Harremanetarako inprimakiaren bidez.

TXIK TXAK sareak zuzendu zaion kexari emandako erantzunarekin konforme ez dauden bezeroek Turismo eta Bidaien Bitartekarira bideratu ahal izango dute beraien galdera. Ez da eskaerarik onartuko aldez aurretik TXIK TXAK sareko bezeroarentzako arreta-zerbitzura bideratu gabe.

Turismo eta Bidaien Bitartekariarekin harremanetan jar zaitezke zuzenean Internet bidez http://www.mtv.travel/je-saisis-le-mediateur/ gunean.

Salmenta Baldintza Orokorrak aplikatzearen ondoriozko edozein gatazka Frantziako auzitegien eskumena da.

TXIK TXAK SAREAREN SALMENTA ETA ERABILERA BALDINTZA OROKORRAK

Syndicat des Mobilités Pays Basque – Adour / Juillet 2022