TXIK TXAK nor gara?

TXIK TXAK marka: zer da?

TXIK TXAK marka: sinpleago izan dadin, gaurdanik TXIK TXAKekin mugitzen gara Ipar Euskal Herri osoan eta Hego Landetan, mugarik gabe.

Autoa utzi nahi? Jo aitzina, gure ohiturak aldatzen ditugu eta TXIK TXAK hautatzen dugu gure egunerokoan!

Merkeagoa

Denen moltsetako egokiak diren elkartasunezko prezioei esker, TXIK TXAKekin garraio-gastuak apaltzeko aterabide bat badugu azkenean. Ibilbideen hautu zabalari esker, lurralde osoan gaindi mugi gaitezke, bidaia 1,30€-ren truke, edozein izan distantzia eta loturazko bidaietan ere bai!

 

Ekologikoagoa

Gure lurraldea maite eta zaintzen dugu.
Beraz, gure bidaiak TXIK TXAKekin partekatzen ditugularik, gu ororen ondasuna zaintzen dugu eta lineak elkarrekin mugiarazten ditugu!

 

Sinpleagoa

Garraio-titulu bakar batekin, TXIK TXAKek helmuga aukera andana eskaintzen dizu Ipar Euskal Herri osoan eta Hego Landetan gaindi. Zoazen edozein lekutik edozein lekura, bortxaz TXIK TXAK geldileku bat baduzu zugandik hurbil!

 

Denbora gehiago baliatzeko!

Autoan denbora galtzea bukatu da! TXIK TXAKekin zure e-mezuak irakur ditzakezu edo zure telesaila begira dezakezu bururaino, lasaitu edo mintzatu zaitezke besterik gabe. Nahi duzun lekura eramanen zaitugu, nahi duzularik eta lasaitasun osoz.

Eta bestenaz, zer erran nahi du “TXIK TXAK“ek?

“TXIK TXAK” pilotariek erabiltzen duten erran-moldea da.
Pilotak lurra jo, hormaren gainean punpa egin eta lurra berriz jotzean egiten duen soinua adierazteko onomatopeia da.

 

TXIK TXAK, Euskal Elkargoko Mugikortasunen Sindikatuaren nahiaz sortu zen, xede batekin: gure lurraldeko mugikortasun iraunkorrak eskuragarriago izan daitezen, denentzat. Horretarako, lurraldeko garraiobide sare guziak (Chronoplus, Hegobus, Car Express, Proxibus ohiak) sare bakarrean bateratuak izan ziren.