Autoa aldiriko aparkalekuan uzten dut eta TXIK TXAK Tram'bus-ak eta autobusak segida hartuko dute !
TXIK TXAKen 3 aldiriko aparkalekurekin, Baionako, Tarnoseko eta Donibane Lohizuneko sartzeetan kokatutak direnak eta 691 leku baino gehiago eskuragarri izanez, ez da inoiz hain sinple izan hiri-barneetara sartzea. Gure garraio-tituluari esker, aparkaleku horietan autoa urririk aparka dezakegu, egunero, gau eta egunez.
P+R Garròs
Tarnose
400 places
-
T2 garraio-linearen azken geldilekuan kokatua, 245 lekuko aldiriko aparkaleku bat dauka eta 155 lekuko autokidetza gune bat
P+R Baionako Gainak
Baiona
95 places
-
T1 eta 32 garraio-lineen azken geldilekuan eta 54 garraio-linearen ibilbidean kokatua, 95 lekuko aparkaleku bat dauka eta bizikleta-aparkaleku batzuk
P+R Ilargia
Donibane Lohizune
196 places
-
3, 43, 51 eta udako joan-jinkariaren garraio-lineen ibilbidean kokatua, 196 lekuko aparkaleku bat dauka eta bizikleta-aparkaleku batzuk.
Nola martxan da ?
- Aldiriko aparkeleku segurtatura noa eta autoa bertan uzten dut.
- Ondoko Tram’bus edo autobusera igotzen naiz. Ez badut garraio-titulurik banagailu automatiko batzuk eskuragarriak dira tokian bertan, gau eta egunez.
- Nire garraio-titulua baliozkotzen dut igotzen naizen bakoitzean, baita loturetan ere.
- Aldiriko aparkalekutik ateratzeko, nire garraio-titulua edo bidaiatzeko erabili dudan banku-txartela ateratze-terminalean pausatzen dut.
Autokidetzari pentsa dezagun
Aparkalekuak A63 autobidearen sarreretan ezin hobeki kokatuak dira. Autoa segurtasun osoz utz dezaket egun osoan eta Biarritzerantz, Baionarantz edo Hendaiarantz joan naiteke, nire erregai-gastuak murriztuz.
Beraz urratsa emateko prest ote zara ? TXIK TXAK sarean elkar ikusiko dugu !