Eta zure ahotsa egunero milaka bidaiarik entzuten balute autobusetan? Casting handi bat antolatzen dugu, soinu-abisuetako ahots berriak aurkitzeko. Amatur ala profesional, edonor entsea daiteke!
Hemengo ahotsak, denendako abisuak
Autobuseko abisuak lurraldeko biztanleek grabatuko dituzte, frantsesez eta euskaraz edo gaskoi-okzitanieraz.
Bidaian zehar bidaiari bakoitzari bere bidea aurkitzen laguntzen diete. Egunerokoan sarea erabiltzen duten ikusmen urriko pertsonentzat, funtsezkoak dira.
Nork parte har dezake ahots-castingean?
Entseatu nahi? Horretarako, aski da bi baldintza betetzea:
- heldua izatea;
- frantsesa menperatzea, eta baita euskara edo gaskoi-okzitaniera
Nola aurkeztu?
Ez duzu profesional baten materialik behar. Zure telefonoa erabiltzea aski duzu!
- Hauta ezazu zure testua araudian proposatzen diren bien artean: bata frantsesez eta euskaraz, bestea frantsesez eta gaskoi-okzitanieraz.
- Irakur ezazu ozen, leku lasai batean, gibeleko azantzik gabe. Aholku ttipi bat: atxik ezazu tonu neutroa, eta egin ezazu segundo bateko edo biko geldialdia testu zati bakoitzaren artean.
- Igor ezazu zure grabaketa (MP3, MP4 edo AAC, 10 MB gehienez), hautagaitza-formularioa betez.
Hautagaitzak aurkezteko epea: 2026ko azaroaren 12a baino lehen.
Eta gero?
Aditu batzuek, Mugikortasunen Sindikatuko mahai exekutiboko kide batek eta gidarien ordezkari batek osatutako epaimahai batek aztertuko du zure hautagaitza.
Ondotik, hautatutako pertsonak mikrofonoaren aitzinean jarriko dira, ordaindutako grabaketa-saioak egiteko, araudi bidez zehaztutako baldintzetan. Egiazta ezazu ea estudioko grabaketa-plangintzan agertzen diren denbora tarteetan libro izan zaitezkeen.
Har mikrofonoak, eta laster arte autobusetan!