Agorrilaren 8ko ikuskizun piromelodikoaren karietara Angelun, TXIK TXAKek baliabide berezi bat hedatzen du LA BARRE geldilekutik, gaualdiaz osoki baliatzeko!
Su artifizialerat joateko
eta
autobus-lineetan:
– Angelu Barra <> Miarritze Cité Scolaire: autobus bat 30 minuturo egun osoan (oren guziz arratsean)
– Baiona Euskaldunen plaza <> Miarritzeko Tren-geltokia: autobus bat 20 minuturo (oren guziz arratsean)
Angelu Base Navale aldiriko aparkalekuan, aparkatzeko 200 leku, aldiriko aparkatzean:
- Montbrun geldilekua (
linea) - Angelu Base Navale Aldiriko aparkalekua (
linea)
Gibelerako errextua, su artifizialaren ondotik
eta
lineak indartuak izanen dira 10 ibilgailu gehiagorekin, ikuzkizuna bururatu ondoan, zure gibelerako bidaia segurtatzeko La Barre geldilekutik.
Egun on erratea bezain sinple: kontakturik gabeko pagamendua autobus-barnean
Ez dut gehiago tiketik behar: ene ibilbidea zuzenean baliozkotzen dut ene kontakturik gabeko banku-txartelarekin
Baliozkotze 1 = bidaia 1 pertsona batentzat, 1h30 bali, autobus-loturak barne
Txartel berarekin, gehienik 5 pertsonentzat baliozko dezaket, lagun-taldeendako edo familian ibiltzeko gaitzekoa!
Bizikletaz goaz Pony-rekin
Pony, zerbitzu librean den bizikleta da, pertsona batentzeat edo bientzat. Applikazioa telekargatzen dut, hurbilenik den bizikleta hartzen dut eta ene helmugaraino joaten nauz. Berri ona: Pony bizikleta-aterpe andana bat bada ikuskizunetik hurbil.