Jondoni Joaneko bestendako, denak gorri eta beltzez, ekainaren 18tik 22rat, 5 besta-egun, donibandar-musika eta -kultura, inarrosteko eta udako sasoia abiatzeko!
Nola joan?
,
,
,
,
,
,
,
autobus- eta autokar-lineek Donibane Lohizuneko autobus-geltokia zerbitzatzen dute egun osoan. Hiri-erdirat eta besta-gunerat errazki eta laster joateko ideala.
Erabil dezakegu ere:
TER
(Donibane Lohizuneko geldilekua). Tren hau, Baionako, Miarritzeko, Getariako eta Hendaiako Tren-geltokietatik pasatzen da ere.
Ilargia eta Akotz auzoetako aldiriko aparkalekuek urririk aparkatzeko eta 3. linearekin hiri-erdirat joateko aukera ematen digute. Xantakoko aldiriko aparkalekutik, 45. eta 46. lineek zuzenean eramanen zaituztete bestarat.
Autobusak goizeko 03:00ak arte, ekainaren 19an (ortziralea) eta 20an (larunbata)
,
,
,
lineak, goizeko 03:00ak arte luzatuak dira!- 23:00etatik 03:00etara, abiatze bereziak izanen dira oren guziz, Azkaine eta Senperera buruz.
Egun on erratea bezain sinplea: Kontakturik gabeko pagatzea, autobus-barnean
Ez da gehiago tiketik behar: nire ibilbidea zuzenean baliozkotzen dut kontakturik gabeko banku-txartelarekin.
Baliozkotze 1= pertsona batendako ibilbide 1, oren bat eta erdiz erabil daitekeena, beste lineekilako loturak barne.
Gehienez 5 pertsona arte baliozko ditzaket txartel bakar batekin, lagun-taldeentzat edo familientzat ezin hobea!
Autozerbitzuan dauden Pony bizikleta elektrikoez baliatzen gara
Pony-rekin dugun partaidetzari esker, hauek guziez balia gaitezke:
- 800 bizikleta elektriko autozerbitzuan Ipar Euskal kostaldean
- Paregabeko aterabide bat ibilbide laburrentzat
Jondoni Joaneko besta onak pasa
