TXIK TXAKekin, goazen Reale Arenarat, Aviron Bayonnais errugbi taldea sustengatzeko

Heldu den igandean, martxoaren 31n, 21:05ean, Aviron Bayonnais errugbi taldea RC Toulon-en kontra ariko da, Donostiako Reale Arenan. Euskotren-eko E2 trenarekin (Topoa) eta   linearekin, harat joatea aise da.

Autobus gehiago partidara joateko

Baionako Euskaldunen Plazatik, linearen  abiatze gehiago izanen dira 07:30etik 18:00etarat eta autobus guziak Hendaiaraino joanen dira, han Euskotren-en E2 trena hartzeko gisan, Anoetaraino (Reale Arena).

Itzultzeko, abiatze batzuk gehituak izanen dira, Hendaiatik Baionarat buruz, 21:00etatik 01:30erat, 30 min guziz.

Anoetatik abiatuko den azken E2 trena 00:06an.

3 linearen ordutegi-fitxa telekargatu*

Euskopass-az baliatzen naiz

Euskopass-a, TXIK TXAK autobusa + Euskotren trena uztartzen dituen garraio-titulu konbinatua da, Donostiarat joateko. Lotura Hendaiako Euskotren geltokian (SNCF geltokiaren ondoan dagoena) egiten da.

Euskopass-a pertsonako 5,50 € kostatzen da eta gidariari erosi beharko zaio edo garraio-tituluen banagailu automatikoetan. Euskopass-a kitorik da 6 urtez azpikoentzat.

Euskopass-ak berehala bidaiatzeko balio du, ez da lehenago erosten ahalko.

Garraio-titulu hau bali da joan-jin bat egiteko, biharamuneko 23:59 arte.

Nola ibiltzen da?

1-Diru xehea prestatuko dut (5,50€/perstsonako), Euskopass-a gidariari erosteko.

2 – Ene Euskopass-arekin bidaiatzen dut TXIK TXAK lineetan Hendaiako Hiri- barneko Geltokiko geldilekua ( eta  lineak geldileku horretan gelditzen dira).

3- Hendaiako Euskotren Geltokian (SNCF geltokiaren ondoan dagoena), ene Euskopass-a harrera-lekuan aurkeztuko dut eta han garraio-titulu bat emanen didate, E2 trena hartzeko Donostiako Anoeta geldilekuraino.

4- Ene garraio-titulua ongi atxiki beharko dut, bali delako itzultzeko. Itzultzeko erabiltzen ahalko dut, lehen baliozkotzearen biharamuneko 23:59 arte.

5- Partidatik landa edo biharamunean, alderantzizko bidea egin beharko dut: E2 trena Hendaiaraino eta TXIK TXAK autobusa ene helmugaraino, igotze bakoitzean baliozkotuz.

Partida on denei!

Les autres actualités