Noiztenkako garraio-tituluen baliozkotzea

Kontakturik gabeko tiketa edo txartel batean 2022ko uztailaren 4a aitzin kargatuak izan ziren noiztenkako garraio-tituluak bali dira 2023ko abenduaren 31 arte.

2023ko abenduaren 31 aitzin erabili beharreko garraio-tituluak

TXIK TXAKek gonbidatzen gaitu ondoko garraio-tituluak erabiltzea, abenduaren 31 aitzin, ez galtzeko:

  • Oren 1eko tiketa
  • Oren 1eko tiketa murriztua
  • 10 x oren 1eko tiketa
  • Bidaia-ainitzekoak
  • 24 oreneko tiketa
  • 7 eguneko tiketa
  • 7 eguneko tiket murriztua
  • 10 x oren1eko elkartasun-txartela
  • Taldeño tiketa

Epe honen ondotik, garraio-tituluak ez dira erabilgarriak izanen eta ezingo dira aldatu.

Les autres actualités