Mugikortasunaren Europako astea

TXIK TXAK-ekin, komeni zaidan mugikortasun-zerbitzu bat bada beti! Garraio publikoa, bizikleta, autokidetza… Jakina denez, ohiturak aldatzea zaila izan daiteke, eta TXIK TXAKek gure beharretara egokitzen diren zerbitzu ugari eskaintzen ditu, autoa egunero ez erabiltzeko!

TXIK TXAK garraio publikoekin, bidaiak partekatzen ditugu gutiago kontsumitzeko!

Autobusa, Tram’bus-a, autokarra edo doako joan-jinkariak: TXIK TXAK garraio publikoak hautatuz, elkarrekin mugitzen gara, molde praktikoan, ekonomikoan eta ekologikoagoan! Edozein izan gure gogoak eta beharrak, komeni zaigun TXIK TXAK aterabide bat bada nahitaez, ohitura berriak egunerokoan hartzeko.

Autobusa eta autokarra

TXIK TXAK autobusa, ibilgailu elektrikoen %40 da, 30 hiri-linea ingurutan eguneroko bidaietan errazki mugitzeko aukera ematen dutenak.

Tram’bus-a

TXIK TXAK trambusa, bi linea ultra-moderno dira, %100 elektrikoak eta erosoak, lasterrago eta ekologikoagoki mugitzeko.
T1 lineak, Biarritzeko eta Baionako hiri-barneak 30 minututan baino gutiagotan lotzen ditu.
T2 lineak, Landetako hegoaldea Baionako erdigunearekin lotzen du.

Doako joan-jinkariak

Baionan edo Biarritzen barna mugitzeko beharra ote duzu?

% 100 elektrikoak diren joan-jinkariz osatutako 7 linea dabiltza neguan hiri-barneetako labirintoetan eta 11 linea udan.

Bizikletaz, planetaren alde gabiltza!

Praktikoa da, ekologikoa… eta osasunarendako on! Zirkulazioaren estresa ahanzten dugu: laguntza elektrikoari esker akitu gabe ibiltzen gara, eta TXIK TXAK sareko bese garraio-moduekin bateratzen dugu bidaia luzeagoen egiteko.

Pony-ri esker, bizikleta elektriko bat aloka dezaket errazki eta zuzenean nire smartphone telefonoaren bidez

Eta bien artean hobeki gabiltzalako, beste pertsona batekin bidaia dezaket nire Pony bikoitzean, bizikleta gibelean ezarritako bigarren zelari, ointokiei eta eskulekuei esker.

150 aparkalekutan 600 bizikleta banatuak izanki, bortxaz bada Pony bat nitarik hurbil! Bizikleta-gune baten edo bizikleta eskuragarrien ikusteko, Pony aplikazioa telekargatzen dut.

Epe luzeko alokatzearekin, egunero bizikleta elektrikoz ibiltzea hautatzen dut!

Badakigu, engaiatu aitzin beti hobe dela probatzea … Beraz, ez da berehala bizikleta baten erostearen beharrik! TXIK TXAKek gure lehen urratsetan laguntzen gaitu, iraupen luzeko alokatzearekin. Nik hautaturiko bizikleta elektrikoa probatzen dut hiru hilabetez, erabaki eta erosi aitzin! Gustu guziendako bada:

  • Bizikleta elektrikoz, akitu gabe gabiltza, patarretan ere… eta harritzekoa da 2 hilabetez nola gusta gaitezkeen!
  • Plegagarria, bizikleta, garraio publikoarekin konbinatzeko egokiena da. TXIK TXAK sareko autobusetan eta trambusean onartzen den bizikleta batekin, ez da mila galderetan aritzerik, berehala plegatua da!
  • Eta bizikleta-kargarekin, familia osoa daramagu barnean! Haurrek kausituko dute 3 hilabete moooooootzegia dela! Eta zuk ere…

Mugikortasun Urriko Pertsonen Garraioa

TXIK TXAK-ek garraio zerbitzu bat proposatzen die Mugikortasun Urriko Pertsonei. Etxetik eta bere hautuzko geltoki batera joateko aukera ematen du, bereziki ekipatua izan den ibilgailuan igotzetik helmugara iritsi arte.

Jakiteko on: tarifikatze arrunta aplikatzen da MUP bidaiariarentzat. Laguntzaile batek dohainik bidaia dezake Mugikortasun Txartel Inklusiboa daukan orduko, edozein izan aipamena.

TXIK TXAK autokidetzarekin: gastuak murritz ditzagun, gure bidaiak partekatuz

TXIK TXAKek autokidetza errazten du Ipar Euskal Herrian eta Hego Landetan, BlaBlaCar Daily , Karos, Klaxit eta Mobicoop plataformen partaidetzarekin. Lau eragileen autokidetzarako eskaintzak TXIK TXAK ibilbide kalkulagailuan bilduak dira: ez dut gehiago webgune batetik bestera ibili beharko, komeni zaidan iragarkia aurkitzeko!

Gidariaren bide-gastuak arintzeko, TXIK TXAK-ek 150€ har ditzake bere gain. Gastuak zuzenean itzuliak izanen zaizkio hautatu duen autokidetza plataformeraren bidez. Eta bidaiarientzat urririk da! Edozein izan ibilbidea eta distantzia.

Komeni zaidan iragarkia aurkitzeko, TXIK TXAK aplikazioa telekargatzen dut,  Appstore edo  Google Play-en. Nire abiatze eta iriste tenoreak osatzen ditut TXIK TXAK ibilbide bilaketa tresnan, eta hop, klik batez, Blablacar Daily, Karos, Klaxit eta Mobicoop plataformen iragarki guziak agertuko zaizkit.

Les autres actualités