Garraio-titulu eta abonamenduak

Nahi bezainbat eta merke mugitzen gara!

TXIK TXAKekin dirua aurrezten dugu eta bizia errazagoa da.

 

Elkartasunezko prezio eta prezio apaleko politika bati esker prezioak denen esku daude.

 

Horrez gain praktikoa da: garraio-titulu bakarrarekin Ipar Euskal herriko eta Hego Landetako garraiobide guziak erabil ditzakegu.

Aipagaiak

Noizbehinka bidaiatzen dut, erraztasun osoz!

Eskualde hau bisitatzeko edo autoa pixka bat bazterrean uzteko gogoa al duzu?

 

Zinez sinplea da: noizbehinkako garraio-tituluekin edonora joan gaitezke, ibilbidea 0,96 €-etatik goiti, nahi duzun distantziarako, baita loturetan ere.

 

Bakarka edo taldean, egun batentzat edo aste batentzat: prezioak ene beharretara egokitzen dira.

 

Horrez gain: Euskopass-arekin Donostiara joan-jina, autobusez edo trenez, 5,50 €tan bakarrik.

Prezio bakarra

tiketa

Bidaia 1eko
1
20
  •  

tiketa

10 bidaiako
9
60
  •  

txartela

Egun 1eko
3
50
  •  

txartela

7 eguneko
13
  •  

tiketa

taldeñoa
6
  •  
JOAN-JINA

taldeñoa txartela

7 eguneko
40
  •  

Euskopass

JOAN-JINA
5
50
  •  

Tiketak kontakturik gabekoak

+0
20
  •  

Dudan ote zara, hobekienik doakizun garraio-tituluaren hautatzeko?

Ene garraio-titulua azken momentuan erosten dut

Banku-txartela

1
20€
  • Ordainketa garraiobide barneko balioztagailuan

SMS tiketa

1
20€
  • Bus + linearen zenbakia 93 064 zenbakira bidali ezazu

Askatasun osoz bidaiatzen dut

Libre txartela

Engaiamendurik gabe
0
96
  •  

LIBRE TXARTELArekin engaiamendurik gabe. Etengabe berekin ukaitea komeni den txartel berria da. Garraio publikoak nahitara erabiltzen ditugu, bidaia 0,96 €-ren truke, egindako kontsumoa hilabete bukaeran kendua izanen da zure kontutik.

 

 

Horrez gain: txaretela dohainik da, eta prezioa hilabeteko abonamenduaren tarifara mugatua da. Eta ez baldin baduzu autobusa hartzen? Arazorik ez, hilabete bukaeran ez duzu ezer ordainduko! Laburbilduz, LIBRE TXARTELA hilabete bukaeran sorpresa txarrik ukan gabe, prezio hoberenean bidaiatzeko segurtamena da!

Abonamenduak

Ohiko bidaiaria al zira? Abona zaitez, mugarik gabe baliatzeko!

Autorik gabe egon al zaitezke? Ongi-etorri bidaiari erregularren taldera. Lanera, eskolara eta ateraldi guzietara joateko, gure garraiobide guziak erabil itzazu mugarik gabe. Zure abonamenduari esker, dena barne, edozein lekura joan zaiteke erraztasun osoan.

Horrez gain: soldataduna al zira? Abonamendu guziek zure enplegatzailearen %50aren parte hartzea onartzen dute.

28 urtez pekoa naiz

Klasera, lanera edo ateraldi guzietara abian! 28 urtez peko txartela, nahi duzularik nahi duzun lekura joateko askatasuna da. Hilabetean gehienez 8 €tan, egun osoan zehar mugitzeko sakelean behar den txartela. Eta urteko abonamenduarekin, hilabetean 4€-tik goiti hasten den elkartasun prezioa.

Hilabete-txartela

20€
hilabetean
  •  

Urteko-txartela

8€
hilabetean
  •  
HAUTU HOBERENA

28 eta 65 urte artekoa naiz

Eguneroko bizia sinpleagoa da garraio publikoekin. Zirkulazioaren eta aparkatzearen arazoak bukatzen dira: TXIK TXAK erabiltzen dugu gure bidaientzat eta on egiten du. Gure E-mezuak, serie edo liburua bururatzen ditugu. Laburbilduz, abonamendua hartuz, denbora eta dirua irabaziko ditugu.

Hilabete-txartela

36€
hilabetean
  •  

Urteko-txartela

29€
hilabetean
  •  
HAUTU HOBERENA

65 urtez gorakoa naiz

Gure eskualdearen goxotasunaz gozatu nahi duzula? Ongi etorri gure garraiobideetara! TXIK TXAKek ibiltzera, lagunen ikustera edo merkatura eramanen zaitu. Webgunera edo bulegora etor zaitez, ibilbideen planoen, ordutegien eta geldilekuen ikustera. Jo aitzina, bidaia presta dezagun!

Hilabete-txartela

25€
hilabetean
  •  

Urteko-txartela

20€
hilabetean
  •  
HAUTU HOBERENA

Zure TXIK TXAK txartela oraintxe berean mana ezazu online-dendan :

Buxeta ttipientzat

Buxeta ttipientzat:
Zure irabazien eta familiaren osaketaren arabera, %50 eta %70aren arteko beherapenak lortu ditzakezu.
Zure nortasun agiria eta bidean den hilabeteko edo aitzineko hilabeteko CAFaren ordainketa agiriarekin zoaz bulego komertzialera edo online dendara urteko eta hilabeteko abonamenduen elkartasun-prezioak ezagutzera.