Mugikortasun Urriko Pertsonendako Eskaera Bidezko Garraioa (MUPG)

TXIK TXAK sareko MUPG zerbitzuak Inklusiorako Mugikortasun Txartela (IMT) dutenei eragozpenik gabe mugitzeko aukera ematen die, atetik atera, itsasbazterreko 23 herritan.

MUPG zerbitzua eskuragarri ote da nire herrian?

  1. TXIK TXAK nire bila heldu da eta nire hautuzko helbidean uzten nau, ondoko herrietan:

MUPG zerbitzuak ondoko herriak zerbitzatzen ditu: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Miarritze, Bidarte, Biriatu, Bokale, Ziburu, Getaria, Hendaia, Mugerre, Ondres, Donibane Lohizune, Saint-Martin-de-Seignanx, Senpere, Hiriburu, Tarnose, Urruña, Milafranga.

Lurraldeko gainerateko herrietan TXIK TXAK Eskaera Bidezko Garraio (EBG) zerbitzua eskuragarria da mugikortasun urriko pertsonentzat. Helbide batetik uzte-gune (osasun-etxe, sare erregularreko autobus-geldilekua) batera bidaiatzeko aukera ematen du. Ibilgailu guziak errotadun aulkiak errezibitzeko egokituak dira.

Funtzionamendu-tenoreak

Zerbitzu hau aste osoan ibiltzen da, tenoreak luzatzen dituzte gauetan eta asteburuetan: igandetik ostegunera 07:30etik 19:30era, eta ostiraletik larunbatera eta besta egunetan ere (salbu maiatzaren 1a), 07:30etik 23:00etara

MUPG zerbitzuan izena eman

Hiru manera desberdin bada izena emateko, zure egoeraren eta zure hobespenen arabera.

Informazio garrantzitsua: Inklusiorako Mugikortasun Txartelaren (IMT) aitzin eta gibelaldeen fotokopia erantsi behar duzu derrigorrez. Frogagirik gabe, zure izen ematea ezingo da bururatu.  

Webgunean

“Mugikortasun Urriko Pertsonen Garraioa” ataleko harremanetarako inprimakia bete ezazu, « MUGP zerbitzuan izena eman » aukeratuz gai bezala. Zure frogagiriak erantsi itzazu webgunean.

Gutunez

Izena emateko fitxa (PDF, leiho berria) telekarga ezazu, bete ezazu eta zure frogagiriekin bidal ezazu ondoko helbidera: Marouette bidea, 10 – BP 30411 – 64104 BAIONA CEDEX

Telefonoz

Izena emateko zailtasunak badituzu? Gure lantaldea zure zerbitzuko da laguntzeko.
Ez ahantz zure frogagiriak bidaltzea ondoko helbidera:

Marouette bidea, 10 – BP 30411 – 64104 BAIONA CEDEX

Prezioak

Bidaia 1eko tiketa

1

,40

€
  • Baliozkotasun-epea: 1h30 lehen balioztatzetik

  • Nola? Autobusaren barnean gidariari eskatuz, eskudiruz bakarrik, 20 €-ko billetea gehienez

SMS tiketa bidaia 1

1

,40

€
  • Baliozkotasun-epea: 1h30 lehen balioztatzetik

  • Nola? « TAD » mezua igorriz 93 064 zenbakira

Erregularki bidaiatzen dut?

Abonamendu guziek, hilabetekoak edo urtekoak, eskaera bidezko garraioa erabiltzeko aukera ematen dute

Laguntzaileak Laguntzaile batekin bidaia dezakezu – erreserbatzerakoan seinala ezazu.  Laguntzaileak urririk bidaiatuko du.

Bidaia bat erreserbatu

Erreserbatu baino lehen, MUPG zerbitzuan izena eman duzula segurta ezazu

Erreserbatzeko hiru modu badira, zure hobespenen arabera

TXIK TXAK aplikazioaren bidez

Modurik bizkorrena erreserbatzeko, bidaia bat noiznahi aldatzeko edo ezeztatzeko.

  • Segurta ezazu ontsa konektatua zarela
Kasu: MUPG erreserbarako sarbidea posible da gure lantaldeak txostena eguneratu baldin badu bakarrik (IMT bali baldin bada)
  • MUPGari zuzenduriko ibilbide-bilaketa atalera joan
“Menua” ireki ezazu eta “MUPG EBG bat erreserbatu” gainean klik egizu. Aholkua: tenorez ttanko heldu behar baldin baduzu, 10 minutuko aitzina aitzinikus ezazu.  

Webgunearen bidez

Lehen aldia da? Harremanetarako inprimakia bidez gurekin harremanetan jar zaitez, izen ematea egiteko. Jadanik izena eman duzu? Zure erreserba espaziora sar zaitez zuzenean
Zure lehen konexiorako:
  • EBG/MUGP bat jadanik erreserbatu dut webgunearen bidez: nire usaiako erabiltzaile datuekin konektatzen naiz
  • Telefono bidezko erreserba zerbitzua erabiltzen dut: kontu bat sortzen dut, nire erreserba-baieztapenendako erabiltzen dudan helbide elektroniko bera erabiliz.
  • Zerbitzu honetan berria naiz: zure izen-ematea egiteko, gurekin harremanetan jar zaitez harremanetarako inprimakiaren bidez.
Garrantzitsua: helbide elektroniko bat bezero kontu bakar bati lotua da. Ezin da  hainbat pertsonen artean partekatu.

Telefonoz

Laguntza nahi duzu? Gure lan-taldea zure zerbitzuko da, erreserba egiten laguntzeko.

Eragozpen bat?

Ezin badut bidaiatu, ene bidaia ezeztatzen dut « ene bidaia » ataletik lehenbailehen, besteei lekua uzteko. Berant ezeztatuz, zigortua izan zaitezke.

Bidaiaren egunean

1. baieztatze bat ukaiten dut

Bidaiaren bezperan, ene erreserbatzea e-mezuz konfirmatua da. Ene garraioaren pasatze-tenorea SMS bidez konfirmatua da bidaia baino oren bat lehenago.

2. Abiapuntura noa

Tenorea baino 10 minutu lehenago heltzen naiz, nire garraio-titulua prestatzen dut.

Kasu: beranta baldin baduzu gidaria ezingo da zure beha egon.

3. Ibilgailura igotzen naiz

Ene garraio-titulua balioztatzen dut, instalatzen naiz eta bidaiaz baliatzen naiz helmugaraino.

Jakitekoa Tenoreak eta ibilbideak, erresebatzeen arabera egokituak dira, bidaiak bateratzeko. Erreserbatzerakoan, segurtasun-tarte bat aurreikus ezazu.

Helgarritasun arazo bat seinalatu

TXIK TXAK garraio-sarean edo MUPG zerbitzuan helgarritasun arazoak dituzu? Zure behatzeko prest gaude. Gure inprimakiaren bidez seinala ezazu, segipen pertsonalizatu bat ukaiteko.

Maiz egiten diren galderak

EBG: TXIK TXAK nire bila etortzen da eskaera bidezko garraio zerbitzua ibiltzen den lurraldeko 148 herrien artean hautatu dudan helbidera, eta hurbileko geldileku batzuetara eramaten nau erosketak egiteko, osasun hitzordu baterako edo nire bidaia autobusez segitzeko. Etxera itzultzeko bidaia ere erreserbatzen dut.

Itzulera modu berean erreserbatzen dut: TXIK TXAK nire bila etortzen da utzi ninduen tokian, eta etxera edo hautatutako helbidera eramaten nau, finkaturiko eremuan.

MUPG: TXIK TXAK nire bila etortzen da hautatu dudan helbidera, eta mugikortasun urriko pertsonen garraioa ibiltzen den lurraldeko 23 herrien artean hautatu dudan helbidean uzten nau..

Abiatu baino ordu bat edo hilabete bat lehenago erreserba dezaket (erabilgarritasunaren arabera):

  • Sakelako aplikazioa
  • Linean: nire bidaia erreserbatzen dut
  • Telefonoz: 05 47 75 76 64 (astelehenetik larunbatera, 7:00-20:00, eta igandetan eta besta egunetan, 9:00-12:30 eta 14:00-17:30)

EBG: Denek, lurraldeko biztanlea izanik ala ez. MUPG: Zerbitzua helgarria da izena emanez Mugikortasuna Inklusioa Txartela duten pertsonentzat - lurraldeko biztanleak izanik ala ez.

EBG: Bidaia bat taldean egin nahi baduzu, erreserba bakarrarekin nahikoa da. Kasu horretan, zehaztu beharko duzu erreserbatzean.

MUPG: Bidaia zuretzat eta laguntzaile batentzat erreserba dezakezu. Erabiltzailearen Mugikortasuna Inklusioa Txartela laguntzaile baten presentzia argiki zehazten duelarik, azken horrek urririk bidaia dezake.

Haur edo hurbileko baten bidaiak kudea ditzaket, haren izenean erreserbatuz:

  • TXIK TXAK aplikazioan eta linean, haren erabiltzaile izen edo identifikazio-kodeekin konektatuz (oroitaraztea: helbide elektroniko bat = erabiltzaile kontu bat).
  • Telefonoz, bidaiariaren deitura zehaztuz

Kasu: 12 eta 18 urte arteko adingabeek bakarrik bidaia dezakete, baldin eta adingabea garraiatzeko legezko arduradunek sinaturiko baimen idatzia badute.

Trabarik gertatzen balitz, bidaia ezezta zenezake abiatzea baino bi ordu lehenago berantenez, eta bidaia alda zenezake abiatzea baino ordu bat lehenago berantenez:

  • Linean: zure espaziora konektatuz, "kontsultatu" menuko "hurrengo bidaiak" aukeran klik eginez;
  • TXIK TXAK aplikazioan: saioa hasi ondoan, menuan “Nire bidaiak” klik eginez, lehenagoko edo berantagoko bidaiak kontsultatzeko. Eta gero, ezeztatu beharreko bidaia hautatuz, lehenik "Beste ekintza batzuk" aukeran klik eginez, eta azkenik "Ezeztatu" aukeran klik eginez.
  • 05 47 75 76 64 telefonora deituz (astelehenetik larunbatera, 7:00etatik 20:00etara; eta igande eta besta egunetan, 9:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 17:30era);

Kasu, erreserba egitean abisatu gabe agertzen ez bazara, zigorrak izanen dituzu.

 

Abiatzea baino ordu bat lehenago arte erreserba dezakezu zure bidaia. Zure bidaiak aitzinetik pentsatu eta hilabete bat lehenago erreserba ditzakezu.

Zerbitzuak aplikatzen dituen prezioak TXIK TXAK garraio erregularreko zerbitzuan aplikatzen diren berberak dira.

Eskaera bidezko garraio zerbitzua erabil dezakezu TXIK TXAKen abonamenduarekin!

Garraio-titulurik ez baduzu, bidaiaren hasieran eskudirutan ordain diezaiokezu zuzenean gidariari. Hala ere, 20 euroko edo gutiagoko billeteak bakarrik onartzen dira.

TXIK TXAK sareko linea erregularrekiko loturak urririkakoak dira 90 minutuetan (eskaera bidezko garraioa erabili aitzin edo gero). Lotura guzietan tiketak baliozkotu behar dira.

Adin guzietako pertsonek erabil dezakete zerbitzua.

12 eta 18 urte arteko adingabeek bakarrik bidaia dezakete, baldin eta adingabea garraiatzeko legezko arduradunek sinaturiko baimen idatzia badute. 12 urtetik beherakoek ezin dute bakarrik bidaiatu, eta juridikoki gai den eta adinetan den pertsona batek lagundurik joan behar dute bidaia osoan.

10 urte bete arte, haurrek auto-aulki homologatu batean bidaiatu behar dute, beren adinari eta morfologiari (tamainari eta pisuari) egokitua. Auto-aulki hori zuk ekarri behar duzu.

Ibilgailu guziak mugikortasun urriko pertsonendako egokituak dira, eta bereziki honakoak dituzte:

  • Gurpil-aulkiak lotzeko uhalak;
  • Uhalak lurrean lotzeko errailak edo zutoinak;
  • Hiru puntuko segurtasun-uhala (sabelekoa eta sorbaldakoa);
  • Sartzeko bide bat: eskuzko baranda bat, baranda automatiko bat edo gibeleko ate altxagailu bat;
  • 135 cm-ko barne-goratasuna gurpil-aulkian doazen bidaiarientzat, eta 125 cm-koa atea pasatzean.

Ibilgailua beste erabiltzaile batzuekin partekatuko duzu. Mutualizazioa, ibilgailuen optimizazioa, lotura soziala eta abar… hori ere bada eskaera bidezko garraioa. Ibilbidea garraiatutako pertsonen helmugetara egokituko da.

Gurekin harremanetan sartu harremanetarako inprimakiaren bitartez, txiktxak.fr webguneko “Gurekin harremanetan sartu” atalean.

  • Segurtasun arrazoiengatik, gurpil-aulki mota batzuk ezin dira ibilgailuan hartu. Horien artean, bereziki: propultsio elektrikoko trizikloak eta kuadrizikloak, mugikortasun urriko pertsonendako scooterrak, kiroleko gurpil-aulkiak eta, oro har, barneko gurpil-aulkiak, horien koadroak ez daitezkeelarik estekatzeko egiturari lot.
  • Erabiltzailearen ardura da aitzinetik egiaztatzea bere gurpil-aulkia ibilgailuaren ekipamenduekin bateragarria denetz eta segurtasun osoz ibiltzeko zerbitzuaren eskakizunen araberakoa denetz.
  • • Gurpil-aulki transferigarria erabiltzen duten pertsonak har daitezke baldin eta gidariaren esku hartzerik gabe igo badaitezke ibilgailura.

Garraioa espaloitik espaloira egiten da, erreserba egitean adierazitako helbidean. Gidaria ezin da ibilgailutik urrundu.

Ez. Erreserba bidezko garraio kolektiboko zerbitzua baizik ez da. Gidaria segurtatzen da pertsonak ibilgailura igotzen, bertan instalatzen eta bertatik jaisten direla, baina haiei laguntza pertsonalik, medikorik edo administratiborik eman gabe.

Ez. Gidariak ez du baimenik erabiltzaileak laguntzeko beren desmartxa, hitzordu edo erosketetan.

Autonomoak ez diren edo laguntza espezifikoa behar duten erabiltzaileek adinetan den eta laguntzeko gai den pertsona batek lagundurik joan behar dute. Erreserbak erabiltzailea eta laguntzailea barne hartu behar ditu.

Mugikortasun urriko pertsonen (MUP) laguntzaileek urririkakotasunaren eta garraio-titulua ez aurkeztearen abantailak dituzte, baina baldintza honetan: lagundua den MUP bidaiariak edukitzea bali den garraio-titulua, nortasun-agiria eta Mugikortasun Inklusio Txartela (edozein izan dadin aipamena).

Aukera gehiago izateko eta azken momentu arte erreserba egin ahal izateko, ibilbidea aldatu daiteke bidaian zehar beste erreserba batzuk betetzeko.

Ordutegia guti gorabehera 10 minutuz alda daiteke, hasieran erreserbatutako abiatze-ordutegiaren aldean.

Bidaiaren azken ordutegia jakin baino ordu bat lehenago, SMS bidez baieztatzen da garraio-zerbitzua zer ordutan pasatuko den. Ordutegi hori jakinarazten zaio gidariari. Hala ere, litekeena da oraindik minutu batzuez aldatzea, baldin eta anartean beste erreserba bat egiten bada edo zirkulazio-arazoak badaude.

Gidariari jakinarazten zaion ordutegia ez da hasieran agertzen dena, baizik eta ordu bat lehenago SMS bidez adierazten zaizuna. Azken hori da ona.

Gidariak bere bide orria jarraikitzen du. Gertatzen da, haatik, gure ibilgailuek gibelamendua izatea, askotariko arrazoiengatik (zirkulazio zaila, obrak, istripuak, falta diren bezeroak, etab.).

Gomendatzen dizugu SMSean adierazitako tenorea baino 10 minutu lehenago joatea beti zehaztutako helbidera. Gidariak ezin du zehaztutako tenorea baino 5 minutu gehiago beha egon, horrek hurrengo erabiltzaileak gibelaraziko bailituzke.

Hala ere, zu ibilgailuan ez bazaude gidariak ezin duenez SMSeko tenorea baino lehen geldilekua utzi, hori gertatuz gero, gidariaren akats bat da, eta erreklamazio-formularioaren bidez horren berri eman diezagukezu.

Eskaera bidezko garraioaren bidaiak lurralde osoan ibiltzen diren ibilgailu-flota batek egiten ditu. Beste erabiltzaile batzuek jadaneko egin badituzte zure abiatze- edo helmuga-geldilekutik hurbil pasatzen ez diren erreserbak, ezin izanen duzu garraiorik erreserbatu.

Abiatze- edo helmuga-geldilekua aldatzen edo zure bidaia beste ordutegi batera gibelatzen saia zaitezke.

Bidaia hilabete bat lehenago erreserba dezakezu. Beraz, aitzinetik ikusiz gero, bidaia libre gehiago ikusiko duzu.

Eskaera bidezko garraioa garraio publikoko zerbitzu bat da, autobusa eta tram’busa bezala. Ibilbidea kalkulatzen da ahal bezainbat bezero hartzeko, gehienez 10 minutuko aldaketekin, zuk hasieran erreserbatutako abiatze-ordutegiaren aldean. Beraz, normala da ibilgailuak itzulinguruak egitea beste erabiltzaile batzuk hartzeko.

Gidaria ez da ibilgailuko igotzeen eta jausteen ordena hautatzeko ahalean, hori erreserba-programak kudeatzen baitu.