Lurrama azaroaren 6tik 8rat: autobusez banoa!

2025eko azaroaren 6tik 8rat, Lurrama, etxalde-laborantzaren azoka, Miarritzeko Iraty erakustazokarat itzultzenda bere 21. edizioarendako.

Ortzirale eta larunbat arratsetan, 5 eta 6 lineek autobus-eskaintza goizeko 03:00ak arte indartuko dute!

Lurramaz lasaitasun osoz gozatzeko, autobus gehiago abiatuko dira ortzirale eta larunbat arratsetan, Iraty erakustazoka abiapuntutik.

5 linea – Iraty erkustazoka geldilekua

Lineak Miarritzeko Iraty erakustazoka eta Baiona Sainsontan lotzen ditu, Miarritzeko hiribarnetik gaindi.

→ Ortziralean eta larunbatean, Halle Iraty ↔ Lorategi publikoa linea-zatia, tren geltokitik eta Kennedy etorbidetik gaindi goizeko 03:00ak arte luzatua da, eta abiatze bat izanez 30 minututarik.

6 linea – Iraty erakustazoka geldilekua

Lineak Miarritzeko geltokia eta Hiriburu Ametzondo Sainsontan lotzen ditu, Baionako hiribarnetik gaindi.

-> Ortziralean eta larunbatean, Iraty erakustazoka ↔ Euskaldunen plaza linea-zatia, Angelutik eta BABetik gaindi, goizeko 03:00ak arte luzatua da, abiatze bat izanez 45 minututarik.

Ortzirale eta larunbat arratsetan, 5 eta 6 lineak lehenets itzazue,

Iraty erakustazokatik abiatzeko goizeko 03:00ak arte.

3 linea – Mousse Iraty geldilekua

Lineak Baiona Euskaldunen plaza eta Donibane Lohizuneko autobus geltokia lotzen ditu, eta Iraty erakustazokako geldilekurat eramaten du Mousse Iraty geldilekutik.

 

 

3 lineako azken abiatzeak:

 

  • Donibane Lohizunerat: 00:00etan ortziralean, 23:58an larunbatean eta 00:00etan igandean.

Baionarat: 23:56an ortziralean, 23:31ean larunbatean eta 00h06an igandean.

 

 

 

Praktikoa

Ordutegi zehatzak kontsulta itzazu eta zure ibilbidea apaila ezazu ibilbide-kalkulagailuan edo mugikorreko aplikazioaren bidez.

Prezioa

 Ez da prezio berezirik: usaiako prezioak indarrean dira.

Bi aukera sinple bidaia baten pagatzeko:

  • Banku-txartelez : zure txartelarekin baliozko ezazu zuzenean, bidaia 1 tiketa baten prezioan. Bip 1 = pertsona 1 baliozkotua. 5 pertsona arte baliozko ditzakezu banku-txartel berarekin.
  • Tiketa SMS bidez: BUS + linea-zenbakia igor ezazu (adib.: BUS31) 93064 zenbakirat.

 

Bizikletaz banoa Pony-rekin

Norapait joateko eta ilea haizean itzultzeko eta nahi den tenorean, Pony aterabidea bada!  Bakarrik edo bien artean erabiltzekoak diren bizikletak!