BOPB-ren eta Aviron Bayonnais-ren errugbi partidak: denak TXIK TXAK taldean!

Denboraldiaren sartzea da, errugbiaren munduan! Dardarazi gaituen Munduko Koparen ondotik, Ipar Euskal Herriko Biarritz Olympique eta Aviron Bayonnais-ren  ikustera joateko garaia da, Aguilera eta Jean Dauger zelaietara! Beraz, bide horietara goaz TXIK TXAKekin!

Goazen Aguilerara, Biarritz Olympique-ren partiden ikustera!

Denboraldi berri bat BOPB-arendako, Pro D2 mailako talde hoberenen aurka aritzeko prest baita bere 110 urteen ospatzeko. Agen, Béziers, Akize, Aurillac… Txuri Gorriek hainbat talde garaitu beharko dituzte, sailkapen burura igotzeko eta zergatik ez Top 14raino heltzeko!

BOPB-ren alde egiten dugu TXIK TXAKekin!

Aguilera estadioa? 6. Autobus-linearekin goaz, ahantzi gabe T1 linea, goizeko 03:00ak arte eraman gaitzakeelako! Eta bixtan da, bizikleta Pony-rekin!

 

Jo aitzina Jean Dauger-era, Aviron Bayonnais taldea sustengatzeko!

Txuri-urdinak Top 14an mantentzen dira 2023-2024ko denboraldi honetan, eta aurten ere prest dira frantses talde hoberenen aurka aritzeko, haien lekua atxiki nahi badute!

Clermont, La Rochelle edo Paueren aurka ber leloa da: lur-arrasean arizan, pasa egin eta entsegua markatua da! Haien lorpenak txalotzen ditugu, garaipena da!

Aupa, aupa TXIK TXAKekin Aviron Bayonnais txuri-urdinak sustengatzen ditugu

Jean Dauger-era joateko, Pottoka segitzen dugu, T2., 3., 4.,  14. eta 52. autobus-lineetan! Eta larunbatetan, T2 lineak, goizeko 02:30a arte eramaten gaitu! Eta ez dugu ahanzten bizikleta aterabidea, Pony-rekin!

Les autres actualités