2024ko Biarritzeko maratoia: goazen denak abiapuntura TXIK TXAKekin!

Biarritzeko Nazioarteko Maratoia berriz heldu da: 3. edizioa heldu den maiatzaren 5ean iraganen da!

Ohiz kanpoko lasterketa honek, ezohiko paisaiak eskaintzen ditu parte hartzaileei, zeinek Biarritzeko, Bidarteko, Arrangoitzeko, Arbonako eta Basusarriko herriak zeharkatuko baitituzte. Ekitaldiko garraiolari ofizial gisa, TXIK TXAKek, eskaintza berezi bat eskainiko du, ekitaldian aiseago parte hartzeko edo korrikalariak errazkiago sustengatzeko aukera ukan dezagun.

Autobusez goaz!

TXIK TXAKek autobus eskaintza berezi bat eskainiko du Irati erakusketa gunetik abiatuko dena, ondoko lekuetara joateko:

Nola martxan da?

Autoa, Irati erakusketa gunean uzten dugu eta SP1, SP2, SP3 eta SP4 linea bereziak hartzen ditugu!

/!\ SP1 garraio-linea berezia, EGUN 1 EKITALDI TXARTELA dutenentzat eta TXIK TXAK abonatuentzat bakarrik izanen da

Hitzordua ematen dizuegu TXIK TXAK erakusmahaian

Maiatzaren 4an, larunbatean, Irati erakusketa gunean, 09:00etatik 19:00etara TXIK TXAK erakusmahaia (bizkarrekoak berreskuratzeko erakusmahaiaren ondoan) hor izanen da korrilarientzat (Aldizkako lasterketak salbu) eta laguntzaileentzat EGUN 1 EKITALDI TXARTELA eros dezaten, salgai izanen da 3 €-tan eta txartel honi esker, egun osoan bidaiatzen ahalko da SP1 autobus-linea berezian eta TXIK TXAK garraio-sareetako beste garraio-linea guzietan.

Praktikoa: maiatzaren 5ean, igandean, korrilari eta laguntzaileek haien garraio-titulua eros dezakete SP1 autobus-linea berezia hartzeko SMS bat « BUSEVEN » bidaliz 93064 zenbakira – igandean soilik bali izanen da.

Jarraitzaileak: denak PONY bizikletaz

Maratoiko gune desberdinetara joateko eta korrikalariak ahal bezain ongi sustengatzeko, pedalatzea baino hoberik ba ote da?

Pony, 800 bizikleta baino gehiago dira 150 aparkaguneetan banatuak, ibilbide osoan zehar ibiltzeko aterabide ezin hobea! Eta binaka hobeki baita, Pony batzuk bi lekukoak dira!