2023ko Baionako Xingar-feria: goazen autobusez!

Apirilaren 6tik 9ra, ostegunetik igandera, Baionako Xingar-feriaren 560. edizioa ospatuko dugu!

Hemen doazkizu, bestaren kari lasai mugitzeko behar dituzun informazio guziak 👇

Egunean zehar nola hurbildu bestara?

Feriara joateko, linea hauek erabil ditzakezu:

  •  txik-txak-logo-ligne-T1txik-txak-logo-ligne-T2txik-txak-logo-ligne-3txik-txak-logo-ligne-4txik-txak-logo-ligne-6txik-txak-logo-ligne-11txik-txak-logo-ligne-12txik-txak-logo-ligne-13txik-txak-logo-ligne-14txik-txak-logo-ligne-32txik-txak-logo-ligne-38txik-txak-logo-ligne-48txik-txak-logo-ligne-50txik-txak-logo-ligne-52Txik Txak ligne 54 eta txik-txak-logo-ligne-56 linea arruntak!
  •  txik-txak-logo-ligne-N2 Baiona erdigunera doazen doako joan-jinkarian.

⚠️ Kasu! txik-txak-logo-ligne-11txik-txak-logo-ligne-12txik-txak-logo-ligne-13txik-txak-logo-ligne-48txik-txak-logo-ligne-50 eta txik-txak-logo-ligne-52 lineak ez dira igandeetan ibiltzen.

Gaueko 02:30a arte autobus gehiago!

T1 eta T2 lineekin, ostegunetik igandera, goizeko 02:30a arte, Angelu, Baiona, Biarritz, Bokale eta Tarnose herrietaraino joan zaitezke lasaitasun osoz.

Ostegunetik larunbatera:

  • T1 : gaueko 23:00etatik 02:30era, autobusak 15 minuturo.
  • T2 : arratseko 19:00etatik 02:30era (gauerditan izateko ordez), autobusak 15 minuturo.

Igandean :

  • T1goizeko 11:00etatik 20:30era, autobusak 15 minuturo
  • T2 goizeko 11:00etatik 20:30era, autobusak 22 minuturo.

Ordutegi-fitxak telekargatzeko :

Zerbitzu hau nahi bezain bat erabil ezazu!

Gaueko 23:00etatik landa erdigunera joateko aukera

Gaueko 23:00etatik landa, «Euskaldunen Plaza» (Paulmy etorbidea), «Baionako Herriko Etxea», «Echauguette – Museoak» eta «Baionako Geltokia» (Maubec karrika) geldilekuetan ez da autobusik geldituko.

Behin-behineko geldileku hauetara joan zaitez:

Euskaldunen Plaza (atarian) 👇

Baionako Geltokia (Santa Urtsula karrika) 👇

Autoa aldiriko aparkalekuan utzi ondoren, bidaia Tram’busez eta autobusez segi ezazu!

2 TXIK TXAK aldiriko aparkaleku izanki, Baionako eta Tarnoseko sarreretan. Baionako Xingar-feriraino joatea arras sinple da. Donibane Lohizunetik jinez, zure autoa Ilargia aldiriko aparalekuan utzi eta ligne 3 linea har ezazu Baionaraino.

TXIK TXAK garraio-tituluarekin, autoa dohainik aparkatuko duzu egunero, gau eta egunez!

P+R Baionako Gainak

Baiona

95 places

  • T1 eta 32 lineen bukaeran eta 54 linearen ibilbidean kokatua. 95 aparkaleku eta bizikleta-uztaiak ditu.

P+R Garròs

Tarnose

315 places

  • T2 linearen bukaeran kokatua, 215 leku dituen aldiriko aparkalekua eta 90 lekuko autokidetza gunea ditu.

P+R Ilargia

Donibane Lohizune

196 places

  • 3, 43, 51 eta udako joan-jinkariaren garraio-lineen ibilbidean kokatua, 196 lekuko aparkaleku bat dauka eta bizikleta-aparkaleku batzuk.

Garraio-titulua non erosi dezakezu?

Aukera desberdin hauek dituzu:

1️ Ferian bertan, bertan dauden TXIK TXAK agenteen eskutik

2️ Tituluen banagailu automatikoetan

3️Astelehenetik larunbatera, 08:00etatik 19:00etara TXIK TXAK bulegoetan

4️⃣Salmenta agente guneetan

5️⃣ Zure banku-txartelarekin zuzenean baliozkotuz

6️⃣ SMS txartela erabiliz 🡪 «BUS» hitza + «linearen zenbakia» bidali 93 064 telefono zenbakira

Xingar-feria on deneri! 🎉🐽

Les autres actualités