Ekainaren 29tik agorrilaren 31ra, TXIK TXAK sarea udako moldera pasatzen da.
Autobus-maiztasun gehiago, lineak 24/24 oren, aldiriko aparkalekuak, hondartzetarat joateko aparkatu behar izan gabe. Udaz balia zaitez, auto-ilarak jasan gabe.

Udako berritasunak
Autobus gehiago, tenore hedatuak, gaueko lineak 24/24 orenez, hondartzetarat eta mendi-kaskoetarat errazki joateko: uda hontako sarearen aldaketa guziak aurki itzazu.

Ipar Euskal Herria zutarik hurbil
Hondartzak, ibilbideak, gailur ospetsuak…
Ipar Euskal Herriko bazterrak miatzeko aterabide guziak deskubri itzazu.

Ekainaren 29an, prezioak aldatzen dira
2026ko ekainaren 29tik goiti, zenbait prezio aldatuko dira.