Hondartzetara eta mendira joan

Zer nahiago duzu, surfean ala mendian ibili? Uda honetan, TXIK TXAKen autobus-lineekin, hautatzea izanen da zailena. Hemen aurkituko dituzu hondartzetarako eta mendietarako joan-etorriak prestatzeko argibide guziak.

Hondartzetara joan

Joan zaitez Hendaiatik Ondresera, Angelu, Miarritze, Bidarte, Getaria eta Donibane Lohizunetik pasatuz. Kostalde osoan, autobus gehiago ibiliko dira egunaz eta ordutegi zabalagoa eskainiko da arratsez.

Urririkako 20 aldiriko aparkalekuk, gainera, hondartzetara eta hiri barneetara autobusez errazago joateko ahala emanen dute.

Angelu

Lineak: 10, 11, 12, 13

  • 20-30 minutu guziez, bana beste, astelehenetik igandera
  • Hondartzetako geldilekuak: Amodio Ganbera, Kortsarioak, Zaldunak, Barra
  • 10 aldiriko aparkaleku, lotura egiten dutenak 11, 12 eta 13 lineekin: Orok Bat estadioa, Blancpignoneko hilerria, Jean Jaurès eskola, Itsasontzi Baseko aparkalekuak, Stella Maris, Cinq Cantons, Quintaouko zabaldegia, Sutarreko eskola, Arkinova, UFR Montori.

Biarritz

Lineak: T1, 5, 11, 12, 18

  • 12-30 minutu guziez, astelehenetik igandera
  • Hondartzetako geldilekuak: Biarritzeko Herriko Etxea Hondartza Handirako, Lassalle plazabaratzea Euskaldunen Kostarako, Thermes Marins Marbella eta Miladyrako
  • Urririkako N4 eta N5 joan-jinkariek ere hiri barnean ibiltzeko ahala ematen dute.

Bidarte

Lineak: 3, 18, 21,

  • 15-30 minutu guziez, bana beste, astelehenetik igandera
  • Hondartzetako geldilekuak: Uhabia, Erdiko hondartza, Galiako Printzea Erregeen Pabiloiko hondartzarako, Ilbarritz
  • Urririkako  joan-jinkariak elkarri lotzen ditu Bidarteko auzoak eta kanpalekuak eta hondartzak eta herri barnea.

Hendaia

Lineak: 4, 14, 15, 26

  • 30 minutu guziez, bana beste, astelehenetik igandera
  • Hondartzetako geldilekuak: Hondarraitz, Dunbarriak

Ondres

Lineak: 23, 29

  • 30 minutu guziez, bana beste, astelehenetik igandera
  • Geldileku nagusia: Ondres-Océan
  • Le Quillet aldiriko aparkalekuak urririk aparkatzeko ahala ematen du, eta gero 23 edo  29 lineekin hondartzara joateko.

Tarnose

Lineak: 19, 20

  • Ordu guziez, astelehenetik igandera
  • Hondartzetako geldilekuak: Metro hondartza, Diga hondartza

Donibane Lohizune eta Ziburu

Lineak: 3, 4, 16, 17, 18, 26, 30, 45, 46

  • 15-30 minutu guziez, bana beste, astelehenetik igandera
  • Hondartzetako geldilekuak: Autobus-geltokia eta Zaldien Diga Hondartza Handirako, Ilargia Erromardiko hondartzarako (edo oinez 10 minutuz, edo bizikletaz Pony-rekin), Lafitenea eta Zokoako Portua Ziburu aldean.
  • 5 aldiriko aparkaleku, lotura egiten dutena 3, 16, 17, 18, 30, 45 eta 46 lineekin: Baldareta, Mendi Alde, Ilargia, Akotz eta Xantako

Mendira joan

Larhungo trena

44 eta 45 . lineak ordutegiak egokituko dituzte, Larhungo trenaren abiatzeen eta heltzeen arabera. Loturen ordutegiak ordutegien fitxetan agertzen dira, eguna aiseago eta hobeki antolatzeko.

Iratiko oihana

Oinez edo mendiko bizikletaz ibiltzea gustuko dutenentzako leku egokia da. Uztailaren 15etik abuztuaren 23ra, bi linea berezik Iratiko gune ikusgarrira joateko ahala emanen dute Donibane Garazitik edo Maule eta Atharratzetik.

  • 65 linea: Donibane Garazi ↔ Iratiko etxolak (Larraine)
  • linea: Maule ↔ Atharratze ↔ Iratiko etxolak (Larraine)

Ordutegiak egokituko dira 41 linearen Atharratzeko abiatzeen eta heltzeen arabera.