Udako berritasunak

Ekainaren 29tik agorrilaren 31ra, TXIK TXAK sarea udako moldera pasatzen da.

Autobus-maiztasun gehiago, lineak 24/24 oren, aldiriko aparkalekuak, hondartzetarat joateko aparkatu behar izan gabe.  Udaz balia zaitez, auto-ilarak jasan gabe.

Uda honetan aldatuko dena:

  • 8 linearen ordez, 21 linea ibiliko da, eta bere ibilbidea aldatuko da, Izarbel-Estia, aireportua eta Miarritzeko geltokira joateko. Ordutegia 21:00ak arte luzatuko da.
  • 14 linearen ordutegiak indartuko dira, Hondartza Handiko azken geldileku berrira arte. 26 lineak Hendaiako portura joaten segituko du.
  • 15 linea azken geldileku berri batera joanen da: Irunera, Ospitalea geldilekura. Gainera, autobus gehiago ibiliko dira, autobus bat pasatuko baita 25 minutu guziez, eta ordutegiak luzatuko dira arratsez.
  • 26 lineak azken geldileku berria izanen du, Laranjondoak, lehengo Water Sports Center-en ordez.
  • 29  lineak Saint-Martin-de-Seignanx zuzenean lotuko du Ondreseko hondartzarekin, 30-60 minutu guziez.
  • 30  linea berriak Donibane Lohizuneko eta Getariako herri barneak lotuko ditu kostaldetik, aldiriko aparkalekutik eta Akotzeko kanpalekuetatik eta hondartzetatik pasatuz.
  • 44  lineak (Baionako Euskaldunen plazatik) eta 45 lineak (Donibane Lohizunetik) Santinazioko lepora joanen dira uda osoan, Larhungo trenarekin lotura egiteko ahala emanez.
  • Kanbon, 27 linea (Kanbo) eta 28 linea  Kanbo <-> Itsasu) ibiliko dira, 30 minutu guziez, herri barnetik bainuetxeetara. Bi geldileku berri sortuko dira: Espainiako etorbidea eta Igerilekua 60 lineak bere ibilbidea aldatuko du; ez da gehiago Sorhainde plazako geldilekutik pasatuko, baizik eta Igerilekua edo Espainiako etorbidea geldilekuetatik.
  • 65 eta  lineak Iratiko etxolen eta oihanaren naturagunera joanen dira uztailaren 15etik abuztuaren 23ra, Donibane Garazitik edo Maule eta Atharratzetik abiatuz, eta Eskualdeko Garraio Espresarekin (TER delakoarekin) edo 41 linearekin itsasbazterrera loturak egiteko ahala emanez.

Gaur arratsean atera nahi duzu? Ederki, guk ere bai!

24 orduko eta 7 eguneko lineak

Goza ezazu zure gaualdiez, gaueko ordu ttipiak arte. Uda osoan, bi linea ibiliko dira gauaz, zu etxera lasai itzultzeko.

  • T1 : Miarritze – Angelu – Baiona
  • 18 : Miarritze – Bidarte – Getaria – Donibane Lohizune

Gaueko autobus gehiago, 23:00etatik goiti

  • Azken abiatzeak, 23:00etatik 00:00etara:  4, 6, 7, 10, 11, 14, 15, 16, 17 lineak
  • Azken abiatzeak, 00:00etatik 01:00etara: T2, 3, 5, 12, 13, 29, 30 lineak

Ordutegien fitxak

Lineen ordutegiak kontsultatzen ditut.

Planoak

Sarearen planoak kontsultatzen ditut.

800 bizikleta elektriko, zerbitzu librekoak, Ponyrekin

Ponyrekin egindako lankidetzari esker, honako abantaila hauek izanen dituzu:
  • Zerbitzu libreko 800 bizikleta elektriko uda osoan itsasbazterrean
  • Pony bizikleta bi jarlekukoa da: bi heldu edo heldu bat eta haur bat. Ibilbide bera egiten da, baina kostua lagun artean edo familian partekatzen da.