Ordutegi berria: ekainean, gehiago mugitu!

2026ko maiatzaren 30etik ekainaren 28ra, 12, 15 eta 18 lineak udako ordutegira pasako dira uda iritsi baino lehen!

Hona aldatuko dena:

  • 12 linea (Biarrizko geltokia – Baionako Euskaldunen plaza): azken abiatzeak 23:00etara gibelatuak.
  • 15 linea (Hendaiako zahar etxea – Irungo San Juan plaza): azken abiatzeak 23:00etara gibelatuak.
  • 18 linea (Donibane Lohizuneko autobus geltokia – Biarrizko herriko etxea, L. Barthou): autobus kopurua bikoiztua 11:00etatik goiti, hots autobus bat 30 minutu guziez, eta azken abiatzeak 23:30era gibelatuak.

3 eta 6 lineen ordutegiak ere egokituak dira. Orain, 6 linean, bidaia denborek BAB bulebarrean aribidean diren obrak kontuan hartzen dituzte. [Proiektuari buruzko argibide gehiagorako (Angeluko Herriko Etxeko webgunerako esteka)]> Angeluko Herriko Etxea, webgune ofiziala – 2,5 km-ko bizikleta bide bat laster sortua BAB bulebarrean).

Ekainaren 29tik agorrilaren 31ra, udako ordutegia osoak izanen dira martxan. Zuen ordutegiak eta bidaiak eskuragarri izanen dira webgunean ekainaren 15etik goiti.