2026ko maiatzaren 30etik ekainaren 28ra, 12., 15. eta 18. lineak udako ordutegira pasako dira uda iritsi baino lehen!
Hona aldatuko dena:
- 12. linea (Biarrizko geltokia – Baionako Euskaldunen plaza): azken abiatzeak 23:00etara gibelatuak.
- 15. linea (Hendaiako zahar etxea – Irungo San Juan plaza): azken abiatzeak 23:00etara gibelatuak.
- 18. linea (Donibane Lohizuneko autobus geltokia – Biarrizko herriko etxea, L. Barthou): autobus kopurua bikoiztua 11:00etatik goiti, hots autobus bat 30 minutu guziez, eta azken abiatzeak 23:30era gibelatuak.
- eta 6. lineen ordutegiak ere egokituak dira. Orain, 6. linean, bidaia denborek BAB bulebarrean aribidean diren obrak kontuan hartzen dituzte. [Proiektuari buruzko argibide gehiagorako (Angeluko Herriko Etxeko webgunerako esteka)]> Angeluko Herriko Etxea, webgune ofiziala – 2,5 km-ko bizikleta bide bat laster sortua BAB bulebarrean).
Ekainaren 29tik agorrilaren 31ra, udako ordutegia osoak izanen dira martxan. Zuen ordutegiak eta bidaiak eskuragarri izanen dira webgunean ekainaren 19etik goiti.
