Ortzirale eta larunbat arratsetan, 5 eta 6 lineek autobus-eskaintza goizeko 03:00ak arte indartuko dute!
Lurramaz lasaitasun osoz gozatzeko, autobus gehiago abiatuko dira ortzirale eta larunbat arratsetan, Iraty erakustazoka abiapuntutik.
5 linea – Iraty erkustazoka geldilekua
Lineak Miarritzeko Iraty erakustazoka eta Baiona Sainsontan lotzen ditu, Miarritzeko hiribarnetik gaindi.
→ Ortziralean eta larunbatean, Halle Iraty ↔ Lorategi publikoa linea-zatia, tren geltokitik eta Kennedy etorbidetik gaindi goizeko 03:00ak arte luzatua da, eta abiatze bat izanez 30 minututarik.
6 linea – Iraty erakustazoka geldilekua
Lineak Miarritzeko geltokia eta Hiriburu Ametzondo Sainsontan lotzen ditu, Baionako hiribarnetik gaindi.
-> Ortziralean eta larunbatean, Iraty erakustazoka ↔ Euskaldunen plaza linea-zatia, Angelutik eta BABetik gaindi, goizeko 03:00ak arte luzatua da, abiatze bat izanez 45 minututarik.
Iraty erakustazokatik abiatzeko goizeko 03:00ak arte.
3 linea – Mousse Iraty geldilekua
Lineak Baiona Euskaldunen plaza eta Donibane Lohizuneko autobus geltokia lotzen ditu, eta Iraty erakustazokako geldilekurat eramaten du Mousse Iraty geldilekutik.
3 lineako azken abiatzeak:
- Donibane Lohizunerat: 00:00etan ortziralean, 23:58an larunbatean eta 00:00etan igandean.
Baionarat: 23:56an ortziralean, 23:31ean larunbatean eta 00h06an igandean.
Praktikoa
Prezioa
Ez da prezio berezirik: usaiako prezioak indarrean dira.
Bi aukera sinple bidaia baten pagatzeko:
- Banku-txartelez : zure txartelarekin baliozko ezazu zuzenean, bidaia 1 tiketa baten prezioan. Bip 1 = pertsona 1 baliozkotua. 5 pertsona arte baliozko ditzakezu banku-txartel berarekin.
- Tiketa SMS bidez: BUS + linea-zenbakia igor ezazu (adib.: BUS31) 93064 zenbakirat.