Bizikleta elektriko baten epe luzerako alokatzea

TXIK TXAKekin bizikleta bat alokatzen dut hiru hilabeterendako

TXIK TXAKekin, bizikleta elektrikoa 3 hilabetez entsea dezaket, erosi aitzin. Zerbitzu honen helburua sinplea da: bizikleta elektrikoa egunerokoan entseatzea, jakiteko ea mugitzeko modu hau komeni zaidan bizikleta erosi aitzin.

3 bizikleta mota aloka daitezke:

  •  elektrikoa
  • karga-bizikleta elektrikoa
  • plegagarria.

TXIK TXAKekin iraupen luzeko bizikleta alokatzea: nola ibiltzen da?

Zerbitzu hau, Euskal Hirigune Elkargoko,  Ondreseko, Tarnoseko eta Saint-Martin de Seignanx-eko biztanleei bakarrik zuzendua zaie. Alokatze bakar bat egin daiteke. 3 hilabetez bizikleta bat alokatzen badugu, nik edo etxeko beste norbaitek ezingo dugu zerbitzua berriz baliatu ondoko urteetan.

Bizikleta mota desberdinak aloka daitezke:
  •  elektrikoa
  • baina ere karga-bizikleta elektrikoa
  • eta azkenik plegagarria (laguntza eletrikorik gabe)

Laguntza elektrikoa

Karga-bizikleta elektrikoa

Plegagarria

Longtail bizikleta elektrikoa

Bizikleta elektrikoa,  motor elektrikoa duen bizikleta bat da, txirrindularia pedalatzen laguntzen duena.  Motorra, zeinak bateria kargagarri batek ibilarazten baitu, pedalatzean aktibatzen da eta horrek aiseago pedalatzeko eta distantzia luzeagoak kurritzeko aukera ematen dit, edozein izanik ere desnibela.

Karga-bizikleta, bizikleta elektriko bat da, berezitasun bat duena: karga astunagoak garraiatzeko aukera ematen duen kutxa bat badu. Biziki praktikoa haurren bila joateko eskolara edo erosketen egiteko.

Bizikleta plegagarria di-da batean plega daitekeen bizikleta bat da. Nonahi eraman dezaket…eta autobusean ere bai!

Nork aloka dezake bizikleta bat?

Zerbitzu hau,  bizitegi nagusia Euskal Hirigune Elkargoko,  Ondreseko, Tarnoseko eta Saint-Martin de Seignanx-eko lurraldean duten biztanleei bakarrik zuzendua zaie. Bizikleta elektrikoa jadanik entseatu badut, bizikleta plegagarria edo karga-bizikleta entsea ditzaket!

TXIK TXAK bizikletak 18 harlekutan bantuak dira. Beraz bizikleta har dezaket ondoko herritean: Angelu, Baiona, Biarritz, Hiriburu, Arbona, Hendaia, Bidaxune, Hasparne, Iholdi, Itsasu, Lehuntze, Maule, Mugerre, Donibane Lohizune, Donibane Garazi, Donapaleu, Senpere eta Tarnose.

plan point de retrait

Bizikleta bat nola alokatu?

  1. Lehenik, izena ematen dut 3 hilabeteko alokatze eskaera bat egiteko.
  2. Gero, bizikleta hartzen dut harleku batean. Bizikletaren egoera aztertzen dugu eta azaltzen didate nola ibiltzen den. Itxarote zerrendan banaiz, guti gorabeherako epe bat ematen didate eta e-mezu bat eskuratzen dut bizikleta bat libratzen delarik.
  3. Mugitzen naiz edonon, edonoiz ibilbide-kalkulagailuari esker, zeinak bizikleta ibilbide eta beste TXIK TXAK garraiobideekin konbinaturiko ibilbide batzuk eskaintzen dizkidan.
  4. Sustut, bizikleta zaintzen dut… baina arazo bat izanez geroz, laguntza tekniko bat bada bizikleta konpontzeko.
  5. Bizikleta itzuli behar dut hartu dudan harlekuan, eta bizikletaren egoera aztertzen dugu, bizikleta egoera onean dela egiaztatzeko
  6. Bukatzeko, konbentzitua naiz, bizikleta elektriko bat erosteko prest naiz!

Zenbat balio du?

Soilik 45€ hilabeteka nahi bezainbat ibiltzeko bizikleta elektrikoarekin!

Horrez gain, TXIK TXAK abonamendu bat baldin baduzu edo familia-koziente apala baduzu gutiago pagatuko duzu.

Beherago prezioen xehetasunak aurkituko dituzu (3 hilabeteko alokatze-gastu guziak prezioaren barne dira).

Argibide gehiagorako:

Helbide elektronikoa: locationvelo@txiktxak.fr Telefonoa: 0547757664 (astelehenetik ostiralera 09:00etatik 18:00etara)

Bizikleta elektrikoen erabilera-liburuxka telekargatu HEMEN