Eskola-garraio lineak behar baditut, behereko modulutik izena ematen segitzen dut. Nire bizilekuko herria eta nire haurraren ikastetxeko herria komunikatzen ditut.
"( champ obligatoire)" indicates required fields
2 opzio eskolara joateko
Hiri-lineak
Hiri-linea erregularretan ez da izena eman behar, T1 lineatik 99 lineara, TXIK TXAK sarean bidaiatzeko. 28 urtez pekoen abonamendua hartzea edo berritzea aski da.
Eskola-lineak
Eskola-lineendako aitzinetik izena ematea beharrezkoa da. Bidaiak autokarrak segurtatzen ditu, jarlekuetan segurtasun uhalarekin bakarrik. Eskola-garraio abonamendua eskuragarri da agentzietan edo webgunean. Irailaren 1etik agorrilaren 31ra bali da eta sareko linea erregularrak erabil daitezke ere.
Zergatik webgunetik izena emateko hautua egin?
Bizkortasuna
Igurikatze lerroak saihesten ditut eta paperik ez dut bete behar.
Erosotasuna
Webgunean izena emateko atala, egunero eskuragarri da, gau eta egunez, agentzietako irekitze tenoreetatik kanpo ere.
Sinpletasuna eta laguntza
Jarraibide guziak segitzen ditut, urratsez urrats, eta eskola-garraioen lantaldearekin harremanetan sartzen naiz laguntza behar izanez gero, webguneko inprimakia betez edo 05 47 75 76 64 zenbakira deituz.
Desgaitasun egoeran diren ikasleak
Desgaitasun egoeran diren ikasleek garraio egokitu bat ukan dezakete. Eskaera Pirinio Atlantikoetako Departamenduari egin behar zaio. Nabigazioa laguntzak erabiltzen badituzu, linean izena emateko ibilbideak zailtasun batzuk ukan ditzake. Laguntza behar izanez gero, 05 47 75 76 64 zenbakira dei gaitzazu edo harremanetarako inprimakia bete ezazu
Maiz egiten diren galderak
Harremanetarako inprimakia
Edozein eskaera edo erreklamazioen egiteko, eskola-garraioko lantaldearekin harremanetan jartzen naiz e-mezuz, harremanetarako inprimakia betez.
Telefonoa
Ekola-garraio lantaldea zure esku da telefonoz, astelehenetik ostiralera 08:30etik 12:00etara eta 13:30etik 17:00etara.
*Tokiko dei baten prezioa
Hitzordu bat hartu
Hitzordu bat hartzen dut, agente baten laguntza ukaiteko
TXIK TXAK merkataritza agentzia batean
Euskal Elkargoko Etxeetan*
*Euskal Elkargoko Etxe batean izena emateko laguntza nahi baduzu, hitzordua baitezpada hartu behar duzu telefonoz.