Trena

Trenez bidaiatzen dugu gogotik, lanera joateko edo Ipar Euskal Herria bisitatzeko. Autoa uzten dugu eta trena eta TXIK TXAK autobus eta autokarrak konbinatzen ditugu.

Trenez bidaiatzen dut

Ipar Euskal Herrian, laster mugi gaitezke Hegoalde, Iparralde edo Ekialderantz, lurraldea zerbitzatzen duten lineei esker. Eguneroko bidaien egiteko trena zinez praktikoa da, TEReko 3 lineei esker, hiriak lotzen dituztenak egunero.

Orotara, 4 lineak gure eguneroko helmugetara eramaten gaituzte:

  • Hendaia/Paris TGV linea, Donibane Lohizune, Biarritz eta Baionan geldialdiak eginez
  •  Hendaia/Bordele TER 51 TER linea, geldialdiekin ondoko herrietan Donibane Lohizune, Getaria, Biarritz, Bokale eta Ondres.
  •  Baiona/Paue/Tarbe TER 53 TER linea, Ahurtin geldialdi bat eginez.
  • Baiona/Donibane Garazi  TER 54 TER linea , geldialdi ainitzekin, haietariko bat Kanbon

TXIK TXAKek trenetik ateratzean goaitatzen zaitu

Tren geltokitik, TXIK TXAK autobusetara igotzen gara helmugara heltzeko. Baionako, Biarritzeko, Hendaiako eta Donibane Lohizuneko hiri-barneetara joateko gogoa tren geltokietatik? Goazen, autobusera igo gaitezen!

Abantaila: TXIK TXAK + TER partaidetzari esker, trena eta TXIK TXAK sareko autobusak eta autokarrak konbinatzen ditut, mugarik gabe, ondoko herrietatik abiatuz / herrietara helduz: Kanbo, Hendaia, Ondres, Ahurti eta beste anitz tren geltoki.