Eskaera bidezko garraioa Amikuzen, Iholdi-Oztibarren eta Xiberoan

Zerbitzuaren aurkezpena

Ene abiapuntua edo helmuga ez dira ohiko autobus-lineak joaten diren zonaldean, edo, EBG zerbitzua ez zait eskuragarri eta ez dut autoa erabili nahi?

Arazorik ez! Txik Txak sareak eskaera bidezko garraio zerbitzu bat zure esku ezartzen du. Erreserbatu eta zure etxetik interesa duzun lekura eramanen zaitu: hurbileko saltegietara, Herriko Etxera, osagarri-etxera, ospitalera…

Aipagaiak

Nori zuzendua zaio zerbitzua?

– Hots, XIBEROAN, IHOLDI- OZTIBARRE edo AMIKUZEN bizitzea (AMIKUZE, ERANGO eta BURGUE-ERREITI eremuetako herriak barne)

 

 

– edo, Mugikortasun urriko pertsona estatutua izatea eta lurraldean ez bizitzea

Kontutan hartzekoa: 15 urtez pekoa banaiz, heldu batek lagundu beharko nau edo ene arduradun legal baten idatzizko ziurtagiria beharko dut (12 eta 15 urte arteko haurrentzat). 3 eta 10 urte arteko haurren bidaientzat, altxatzeko aulkia ekarri beharko duzue.

 

Noiz erabil daiteke eskaera bidezko zerbitzua?

Txik Txak eskaera bidezko garraio zerbitzua, urte osoan astelehenetik ostiralera, besta-egunetan ez ezik, 08:30etik 12:30era eta 14:00etatik 18:00etara erabil daiteke.

07:30etik 08:30era tenore-tartea eskolakoentzat atxikia da 2023ko uztaila arte (lekuak eskuragarriak diren balditzarekin

Larunbatetan 09:30etik 13:00etara erabil daiteke eta « egun erdia = zonalde bat » arauaren arabera.

Zerbitzuaz nola baliatu?

1.TELEFONOZ DEITU: bidaiaren bezperan, 16:00etan berantenez (erreserbatzerakoan libre dauden leku eta orduen arabera) 05 58 35 28 00 zenbakira deitu. Deiaren ondotik ene eskaera baiesten eta laburbiltzen duen SMSa edo e-mezua eskuratuko dut. Honek, hartua izanen naizen data, ordua eta lekua zehaztuko ditu.

  1. NIRE ETXERA NIRE BILA ETORTZEA: hitzartutako ordua hurbiltzen delarik, nire etxe-aitzinera ateratzen naiz gidariak hartuko nauen tenorea baino 10 minutu lehenago eta honek, adostutako geldilekuan utziko nau.
  1. ETXERA ITZULTZEA: itzultzeko bidaia erreserbatu baldin banuen, hitzartutako tenorea baino 10 minutu lehenago ezartzen naiz adostutako geldilekuan. Garraiolariak hartu eta etxeraino eramanen nau.

 

Prezioak

Ene ibilbideetan zehar, gidariari ibilgailuan bertan tiketak eros diezaioket bakarka edo 10 bidaiako txartel multzoan ondoko prezioetan:
Garraio-titulu bat, 1,2€tan

10 bidaiako txartel multzoa 9,60€tan

Banakako tiektak eta 10 bidaiako tiketak salgai dira ibilgailuetan bakarrik.

Garraio-titula guziak Eskaera Bidezko Garraio zerbitzuan baliozkotu daitezke, salbu banku-txartela.