
Egunerokoan bizikleta elektrikoa hautatzen dut!
Praktikoagoa eta ekologikoagoa da… eta osasunarentzat on da! Zirkulazioaren urduritasuna ahanzten dugu eta ez gira erliebe patartsuetaz kezkatzen: elektrikaren laguntzarekin indarrik egin gabe pedalatzen dugu, batez ere patarretan!
Diruz hustu gabe entseatu nahi al duzu?
Ez duzu berehala bizikleta elektriko baten erosketan inbertitu beharko. TXIK TXAK hor da eta lehen pausoetan lagunduko gaitu.
Epe ertaineko alokatze zerbitzuarekin hasten gara, bizikleta elektrikoa hilabete batez edo bi hilabetez erabiltzen dugu, bizikleta erostea erabaki aitzin.
TXIK TXAKekin bizikleta baten epe luzeko alokatzea: nola pasatzen da?
1. pausoa: IZENA EMATEN DUT alokatze-eskaeraren egiteko, gehienez hilabete bateko edo biko alokatze-epearentzat
2. pausoa: ENE BIZIKLETA BILA NOA, 14 hartze-lekuetariko batean. Bizikletaren egoera-akta eginen dugu eta nola dabilen azalduko.
3. pausoa: MUGITZEN NAIZ, nahi dudalarik nahi dutan lekura. Kalkulatzaileak ibilbideak eta TXIK TXAKeko beste garraiobideekin bateratzeko aukerak proposatzen dizkit.
4. pausoa: APARKATZEN NAIZ, segurtasun osoz tren geltokietako Bizikleta-guneetan eta aldiriko aparkalekuetan.
Bosgarren pausoa: ENE BIZIKLETA ZAINTZEN DUT… baina arazo bat gertatzen bada, laguntza teknikoa hor da konpontzeko!
Zenbat balio du?
45 € hilabetean besterik ez eta nahi bezainbat ibiltzeko!
Bizikleta elektrikoen alokatzea aldi batetarako gelditua da, ezin duzu alokatze eskaera berririk egin.
Jadanik bailozkotuak diren eskaerentzat, zure txostenaren egoera ezagutzeko, zoaz zure eremu pertsonalera (https://www.velo-paysbasque.fr/ helbidean).