TXIK TXAKekin, partidetara beste molde batez goaz!

Otsailean, Biarritz Olympique Euskal Herri eta Aviron Bayonnais taldeek haien aurkakoak berriz errezibitzen dituzte Aguilera eta Jean Dauger zelaietan! Eta, TXIK TXAKekin joaten bagina?

Goazen Aguilera estadiora buruz, BO sustengatzera!

Otsailaren 16an, gorri eta txuriek Rouen Normandie Rugbyren aurka ariko dira 19:30ean etxean, denboraldiko 20. partida izanen da.

Eta haien animatzera joateko, T1 -linea hartzen dugu Aguilera geldilekuraino!

Goazen Jean Dauger estadiora buruz, AB sustengatzera!

Otsailaren 17an, larunbatean, gailurreko partida, Aviron eta ASM Clermont Auvergne. Partida 21:05ean hasiko da Jean Dauger zelaian!

Eta haien animatzera joateko, TXIK TXAKek dispositibo berezi bat garatu du:

T1-linea: 20 eta 30 minuturo – Azken abiatzea 02:41 eta 02:54ak artean izanez

T2 -linea 30 minuturo – Azken abiatzeak 23:44 eta 00:22ak artean

4  linea: 20 eta 30 minutu guziz – Azken abiatzeak 22:21 eta 22:50ak artean + 2 autobus gehigarri 23:15ean Sainsontan eta Aireportura buruz

5  linea 20 minutu guziz – Azken abiatzeak 22:20 eta 23:24ak artean + autobus gehigarria 23:15ean Biarritzeko tren-geltokira buruz

6  linea: 30 eta 60 minutu guziz – Azken abiatzea 22:36an Hiriburura buruz + Autobus gehigari bat 23:25ean Hiriburura buruz

30 linea: 30 minutu guziz – Azken abiatzeak 20:45 eta 20:55 artean + Autobus gehigarria 23:15etan Tarnosera buruz

Eta noski Biarritz edo Baiona animatzen ditugula eta ez dugula Pony bizikleta aterabidea ahanzten!

Les autres actualités