Pony zerbitzu libreko bizikletak alokatzeko

TXIK TXAK + PONY partaidetza esklusiboari esker, bizikleta elektriko bat aloka ezazu, zuzenean nire mugikorrarekin.

Eta binaka hobeki baita,  PONY bizikleta bikoitza da. Gibeleko ointoki eta eskutoki gehigarriei esker, binaka ibil daiteke, bi heldu edo heldu bat eta haur bat!

Bizikleta non atzeman?

800 bizikleta banatuak dira ondoko hirietako 150 aparkalekuetan: Angelu, Baiona, Miarritze, Bidarte, Bokale, Ziburu, Getaria, Hendaia, Donibane Lohizune, Hiriburu, Tarnose eta Urruña. Beraz, bortxaz, PONY aparkaleku bat bada nire etxetik hurbil!

Bizikleta bat begiztatu heldu baino lehen

Pony aplikazioak zure inguruan, baita 50 kilometrotarainoko inguruan eskuragarriak dauden bizikletak erakusten ditu. Baionatik, eskuragarriak diren Ponyak Hendaiaraino begizta ditzakezu.

Zure joan-etorri multimodalak antolatzeko praktikoa: Pony bat begiztatu edo erreserbatu zure trenetik edo autobusetik, helmugara heldu baino lehen. Mapan, bizikleta bakoitzarekilako distantzia metrotan eta minututan (oinez ibiliz) agertzen da.

Pony bat nola alokatu?

  • PONY aplikazioa telekargatzen dut
  • nire PONY-a hautatzen dut, hautatu dudan aparkalekuan
  • PONY-an den QR kodea eskaneatzen dut, bizikleta desblokatzeko eta goazen!
  • ¨PONY-rekin bidaiatzen dut, baimenduak diren guneetan, errepide kodea errespetatuz
  • behin nire ibilbidea bukatu eta, nire ibilbidea gelditzen dut aplikazioan, nire PONY-a uzten dut aparkalekuan eta argazki bat hartzen dut frogatzeko dena ongi dagoela.

Beherapen batzuk TXIK TXAK abonatuentzat

TXIK TXAK abonatua naizelako, “ahal bezainbat ibilbide” abonamenduan abantailazko prezioak baditut, hilabetean 29 € kosta zait, 39 € ordez.

Informazio gehiago Pony aplikazioan edo www.getapony.fr webgunean

PONY-rekin harremanetan jarri

Telefonoa: 02 52 33 18 95.

Helbide elektronikoa: aide@getapony.com.

Mugikor aplikazioa: “laguntza” atala.