Igotzen naiz, baliozkotzen dut, zinez irabazle naiz!

Zergatik baliozkotu?!

Baliozkotua den garraio-titulu bat, TXIK TXAK sare osoan ibiltzeko baimena da. Zure bidaiaren frogagiri bat da sare osoan. Baliozkotzea baitezpadakoa da xuxen izateko eta lasaitasun osoz bidaiatzeko.Igotzen naizen bakoitzean, nire tiketa edo abonamendua baliozkotzen dut, loturetan ere.

 

Datu anonimo horiei esker, TXIK TXAKek ezinbesteko informazio horiek jasotzen eta aztertzen ditu ondoko helburuarekin: 

  • Autobus-lineen maiztasunak segitu,
  • Gehien galdetuak diren geldilekuak identifikatu,
  • Maiztasun handiko tenoreak aurreikusi, maiztasunak indartzeko ahal delarik.

Igotzen naiz, baliozkotzen dut, zinez irabazle naiz :

  • Lasaiki bidaiatzen dut,
  • Baliozkotzen dut eta nire kontsumoa menperatzen dut
  • Sarearen, bere garapenaren eta optimizazioaren alde ekiten dut,

Laster arte sareko autobus lineetan!

Les autres actualités