Eskaera bidezko geldialdia

Zure etxeraino eramanen zaitugu (edo etxera hurbilduko gutienez!)

Mugikortasunaren legearen baitan eta arratsetan segurtasunezko hurbileko zerbitzu baten eskaintzeko, TXIK TXAKek bi autobus-geldilekuren arteko eskaera bidezko geldialdia antolatu du. Honi esker, (zinez) edozein lekura eramanen zaitugu, gauaz ere.

Irailetik ekainera, zerbitzu honetaz baliatuko zara, 22:00etatik zerbitzu-bukaera arte,           lineetan eta

Uztailetik agorril bukaera arte, eskaera bidezko geldialdia hasiko, 23:00etatik zerbitzuaren bukaera arte,             lineetan eta

Helburua?
Zure helmugara ahal bezain hurbiltzeko, eta zure oinezko ibilbidea mozteko gauaz. Autobus gidariari galdegiozu eta berak erabakiko du zure galdera bete dezakeen.

Nola?
Gidariari zure etxetik ahal bezain hurbil uzteko galdegiozu, bi autobus-geldilekuen artean ere.

Eskaera ahoz egiozu zuzenean gidariari, gelditu nahi zenukeen tokia baino autobus-geldileku bat lehenago bederen.
Aitzineko atetik aterako zira.

Gidariak hautatuko du non geldi, zirkulazioaren eta segurtasunaren arabera.

Les autres actualités