Aupa autopartekatze zerbitzua garatzen ari da, bere panoplian geltoki berri bat txertatuz eta autobus + auto intermodalitatearen garapena ahalbidetuz.
AUPA, kokatzen da Landetan
AUPA autopartekatze zerbitzua, Landetako hegoaldean garatzen ari da eta berriki geltoki berri bat ireki du Tarnosen. Hiri-barnean dagoen Grandola egoitzaren aitzinean kokatzen da. 8. geltokia da, Baiona, Angelu eta Miarritzekoen ondotik.
AUPA kooperatibak ibilgailu horiek esku ematen ditu, oren bat, egun bat eta gehiagorendako edo gehiago, menturaz kidetasun zerbait baldin bada. 24h/24 erreserba daitezke. Bakoitzak bere autoa ukaitea baino sinpleagoa eta merkeagoa.

Eskaintza bat TXIK TXAKen abonatuendako
TXIK TXAK urteko abonatua naizenez, eskaintza ezin hobea baten abantaila dut AUPA zerbitzua entseatzeko. Izena emateko gastuak eta 20 €-ko kreditu bat eskainiak dira. Eta horrez gain, harpidetza urririk da lehenbiziko 3 hilabeteetan. 3 hilabete horien ondotik, hautua izanen dut harpidetza-formulan segitzeko edo harpidetzarik gabeko formulara pasatzeko. Orduan, TXIK TXAK eta AUPA Citiz autopartekatzea erabiltzen duguia?