AUTO-PARTEKATZEA

TXIK TXAK eta AUPA Citiz-ei esker,  Ipar Euskal Herrian eta Hego Landetan autobusez eta noizbehinka autoz merke mugitzeko, eskaintza ezin hobea badut.

AUPA kooperatibak izari desberdineko ibilgailuak zure esku ezartzen ditu, gau eta egunez erreserba daitezkeenak, oren batendako, egun batendako edo beharrez gehiago! Autoak ireki ditzakezu zuzenean zure telefono mugikorrarekin, karrikan aparkatuak diren lekuan. Eta ezantzarendako? Dena aitzinetik pentsatua da. Ezantza-txartela autoan harrapatuko duzu, ezantza ezartzeko gastu gehigarririk gabe. Ezantzaren prezioa alokatze-prezioaren barne da.

Sorpresa txarrik ez: norberak bere autoa ukaitea baino sinpleago eta merkeagoa da.

Beraz? Animatzen zara? Aupa!

Non aurkitu daitezke AUPA autoak?

Miarritzen, Angelun eta Baionan kokatuak diren 5 geldilekuetan 6 auto daude:

– Miarritze – Louis Barthou etorbidea, 5

– Angelu – 1945ko maiatzaren 8ko karrika, 3 eta Baionako etorbidea, 56

– Baiona – Maréchal Leclerc etorbidea, 1 eta Santa Urtsula karrika, 7

Izena emateko eta nire autoa erreserbatzeko urratsak

  • Lehen urratsa: Izena ematen dut Citiz webgunearen edo mugikor aplikazioaren bidez
  • Bigarren urratsa: Auto bat erreserbatzen dut, behar dudan iraupena hautatuz  (oren bat, egun bat edo gehiago)
  • Hirugarren urratsa: Autoa irekitzen dut mugikor aplikazioaren bidez
  • Laugarren urratsa: autoaren egoera-akta egiten dut mugikor aplikazioarekin eta giltza eskuratzen dut
  • Bosgarren urratsa: AUPA autoa erabiltzen dut eta autoa aparkatzerakoan, aldi oro, giltza nirekin atxikitzen dut
  • Seigarren urratsa: erreserbaren iraupena bukatzerakoan, derrigorrez autoa eskuratu nuen lekura itzultzen dut
  • Zazpigarren urratsa: Autoko ateak hesten ditut, mugikor aplikazioaren bidez

Eskaintza esklusiboa TXIK TXAK abonamendua dutenentzat

TXIK TXAKen abonatua naizenez, eskaintza ezin hobea dut AUPA zerbitzua entseatzeko. Izen emate gastuak eta 20 €-ko kreditu bat eskainiak zaizkit! Eta horrez gain, abonamendua urririk da lehen 3 hilabeteetan!  Hiru hilabete hauen ondotik, abonamenduaren formulan segitzea hauta dezaket edo ere abonamendurik gabeko formulan pasatzea. Beharrez, AUPA taldea hor izanen da nire laguntzeko. Beraz, animatzen zara?

Eskaintza hau baliatzeko, nire TXIK TXAK abonamendu-txartelaren argazkia bidaltzen dut, CITIZ mugikor aplikaziora, izena ematen dudalarik. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, zoaza AUPA Citiz webgunera edo AUPA sare sozialetara.

AUPA Citiz-ekin harremanetan sartzeko

Telefono zenbakia: 09 83 61 91 44

Helbide elektronikoa: aupa@citiz.fr

Autopartekatzerako interesa banuke, baldin eta:

  • TXIK TXAK sarea maiz erabiltzen badut, bizikletez edo oinez ibiltzen banaiz, eta noiztenka auto baten beharra baldin badut.
  • 10 000 km baino gutiago egiten baditut urtean autoz, auto bat erabili nahi nuke behar dudalarik eta auto indibidualari loturiko  trabarik ez dut nahi eta dirua aurreztu nahi dut
  • Zinezko jestu konkretu bat egin nahi dut  ingurumena errespetatzen duen mugikortasun baten alde.