4 eta 140 lineak Hendaia eta Urruñatik Donibane Lohizunera

Hendaia eta Urruñatik Donibane Lohizunera: 4 eta 140 lineek Donibane Lohizuneko ikastetxeetara joatea ahalbidetzen dute (Maurice Ravel eta St Thomas d’Aquin kolegio-lizeoak eta Chantacoko ikastetxeak).

  • 4. linea ohiko linea bat da, ez duena eskola-garraiorako izen-ematearen beharrik, erabilgarri da 28 urte harpidetza batekin (harpidetza TXIK TXAK bulego batean edota sarean eros daiteke)
  • 140 linea erabiltzeko, eskola-garraiorako aitzinetikako izen ematea egin behar da

 

Ikasle bakoitzak tenorez den ibilbide seguru bat izan dezan, ondoko neurriak ezarri dira:

 

  • 4. linearen azken geldilekua Chantakoraino luzatu da eskola ordutegietan, goizean eta arratsetan, baita asteazken goizetan ere, Chantakoko ikastetxeetara joan behar duten ikasleentzat. 4. linea hartuz Donibane Lohizuneko autobus geltokian lotura egin dezakete.
  • Goizetan, bi autobus ezarri dira 4. linean, Hendaiatik 7:25etan abiatzen direnak (Donibane Lohizunera 8:01etan iristen dira eta Chantakora 8:11etan) linea hori hartzen duten haur eta gazteen garraio baldintzak egokiak izan daitezen.

    • Hirugarren autobus bat gehituko da goizero 7:25 eta 7:30 artean Hendaiako Hondartza Handitik abiatuko dena eta ibilbide bera segituko duena. Badaezpada gehitu dugun autobus honek ahalbidetuko du ohiko autobusak hartu ahal ezin dituzten ikasleek garraioa izatea, dispositiboa egokitu artean. Beharra den bitartean mantenduko da.

    • 140 eta 4 lineen geldileku nagusietan langileak ezarriko ditugu iraileko hilabete osoan haurrak beren autobusetara laguntzeko.