Trenez bidaiatzen dugu, lanera joateko edo Ipar Euskal Herria bisitatzeko. Autoa uzten dugu hurbil eta trena eta TXIK TXAK autobus eta autokarrak konbinatzen ditugu.
Trenez bidaiatzen dut
Euskal Herrian zortedunak gira, trenak leku ainitzetan gelditzen baitira. Geltoki anitz daude: Hendaiatik Baionara, Donibane Lohizunetik, Getariatik eta Biarritzetik pasatuz. Kanbo et Donibane Garazi ere bai.
Akizera, Bordalera eta Parisera joateko idealak AHT lineei esker, baina ez bakarrik hori: trena ezin egokiagoa da, egunerokoan herriz herri dabiltzan TER 2 lineekin.
Orotara, 4 linea erabil ditzazkegu gure eguneroko joan-jinentzat:
Hendaia/Parise AHT linea, Donibane Lohizuneko, Biarritzeko eta Baionako geldialdiekin
Hendaia/Bordaele, Donibane Lohizune TER linea, Getariako eta Biarritzeko geldialdiekin
Baiona/ Paue/ Tarbes TER linea, Ahurtiko geldialdiarekin
Baiona/ Donibane Garazi TER linea, Kanboko geldialdiarekin.
Ipar Euskal Herrian, hegoalderantz, ekialderantz edo iparralderantz bidaia dezakegu bizkor, garraio-lineek lurraldea zerbitzatzen baitute. EgunerOko bidaientzat, trena biziki praktikoa da, herriz herri egunero ibiltzen diren TER-eko 3 lineei esker.
Zure trenezko bidaiak antolatzeko, Akitania Berriko Modalisen bidaiarien informazio plataforma berria erabil dezakezu.
Orotara, 4 lineak gure eguneroko helmugetara eramaten zaituzte:
- TGV linea Hendaia/Parise, Donibane Lohizune, Biarritz eta Baionako geldilekuekin
TER linea Hendaia/Bordale, geldialdiekin ondoko herrietan Donibane Lohizune, Getaria, Biarritze, Bokale eta Ondrese.
TER linea Baiona/Paue/Tarbese, geldialdi batekin Ahurtin.-
TER linea Baiona/Donibane Garazi, galdialdi ainitzekin, haietariko bat Kanbon
TXIK TXAK ek trenetik ateratzean goaitatzen zaitu
Tren geltokitik, TXIK TXAK autobusetara igotzen gara helmugara heltzeko. Baionako, Biarritzeko, Hendaiako eta Donibane Lohizuneko herri-barneetara joateko gogoa tren geltokietatik? Goazen, igo gaitezen autobesera!
Abantaila: TXIK TXAK + TER partaidetzari esker, trena eta TXIK TXAK sareko autobusak eta autokarrak konbinatzen ditut mugagabean Kanboko, Hendaiako, Ondreseko, Ahurtiko eta beste geltokietako norabideetara.



