Maiz egiten diren galderak
Horra hemen TXIK TXAKi buruz maiz agertzen diren galderen erantzunak.
Helgarrritasun arazo bat seinalatu
Helgarritasun arazoak ukan dituzu, TXIK TXAK garraio-sarean edo Itsasbazterreko sektoreko Mugikortasun Urriko Pertsonen Garraioan:
Zure erreklamazioen helarazteko eta hauen jarraipenaren segurtatzeko, Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak bi inprimaki jartzen ditu zure esku:
- Mugikortasun Urriko Pertsonen Garraiorako inprimakia
- TXIK TXAK sareko lineen helgarritasunari eskainitako inprimakia
Harreman-inprimakia
Edozein informazio eta erreklamaziorako, TXIK TXAK lantaldearekin harremanetan jar zaitez e-mezuz, harremanetarako inprimakia betez.
Inprimaki hau ez da helgarria, nabigaziorako laguntza teknologiekin ez baita bateragarria. Beraz, helgarritasun arazo bat baldin baduzu, harreman-inprimakia osatzeko, gurekin harremanetan jar zaitez 05 47 75 76 64 zenbakira deituz (astelehenetik larunbatera 07:00etatik 20:00etara, igandeetan eta besta egunetan salbu maitzaren 1ean)
Galdutako objektuen inprimakia
Objektu bat galdu duzu TXIK TXAK sarean (linea erregularrak, eskola-garraioko lineak, Eskaera Bidezko Garraioa, Mugikortasun Urriko Pertsonen Garraioa)? Inprimakia bete ezazu gure plataforman. Horrela, objektua aurkitua izan den egiaztatzen ahalko dugu, eta berreskuratzen ahalko duzun lekura bideratuko zaitugu.
Telefonoz
TXIK TXAK agenteek ihardetsiko dizute, astelehenetik larunbatera, 07:00etatik 20:00etara, igandeetan eta besta egunetan (salbu maiatzaren 1ean), 09:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 17:30era.
Tel.: +33 (0) 5 47 75 76 64*
*Tokiko dei baten prezioan
Zure deiei lasterrago erantzuteko, ordutegi tarte berdeetan deitzea gomendatzen dizugu:
Elkor edo entzumen urrikoa zara?
Gurekin idatziz harremanetan jartzeko, hemen klik egizu. Hauek dira eskuragarri dituzun deitzeko moldeak: azpitituluak, frantses zeinu hizkuntza edo frantses mintzatua eta keinuz osatua.