Ibilbideak
BIDAIAK PARTEKA DITZAGUN, GUTIAGO KONTSUMITZEKO!
Autobus, Tram’bus, hiriarteko autokarrak edo doako joan-jinkariak: TXIK TXAK garraio publikoak hautatzean, elkarrekin eta molde praktikoagoan, merkeagoan eta batez ere ekologikoagoan mugitzen gara. Zure gogo eta behar ororentzat beti TXIK TXAK aterabide bat bada.
Gure ohiturak aldatzeko prest? Egunerokoan ohitura berriak har ditzagunTXIK TXAKekin.
- Merkeagoa
TXIK TXAKekin, garraio gastuen murrizteko aterabide bat badugu azkenean, denentzat eskuragarri diren prezio sorta bati esker. . Ibilbideen hautu zabalari esker, lurralde osoan gaindi mugi gaitezke, bidaia 1,30€-tik goiti izanki, edozein izan distantzia, loturazko bidaietan barne! - Ekologikoagoa
Gure lurraldea maite eta zaintzen dugu. Beraz bidaiak partekatzen bagenitu gu ororen ondasuna zaintzeko? TXIK TXAKekin lineak elkarrekin mugiarazi ditzagun! - Denbora gehiago irabazi
Autoan ez duzu gehiago denborarik galduko! TXIK TXAK garraio publikoetan, zure e-mezuak burura ditzakezu edo telesaila bururaino begira dezakezu , pausatu edo mintzatu zaitezke besterik gabe. Nahi duzun lekura eramanen zaitugu, nahi duzularik eta lasaitasun osoz - Hurbiltasun gehiago
TXIK TXAKen garraio-titulu bakar batek helmuga andana batera Ipar Euskal Herri osoan eta Hego Landesetan zehar bidaiatzeko aukera ematen dizu, garraio-titulu bakarrarekin. Abiatu nahi duzun lekutik eta heldu nahi duzun lekura, bortxaz TXIK TXAK geldileku bat baduzu zutarik hurbil!
Zauden edozein lekutik, TXIK TXAKekin garraiobideak zure beharrei egokituak dira.
Autobusa
TXIK TXAK autobusak, eguneroko ibilbide guzientzat, errazki mugitzea ahalbidetzen duten hogeita hamar bat hiriko lineak dira. TXIK TXAK autobusek lanera, kirolera, erosketetara edo zinemara joateko zure helmugatik hurbil eramanen zaituzte.
Abantaila: Ohiz kanpoko ordutegiak dituzu? Berant sartzeko gogoa duzu? Estresarik ez ! Linea batzuk 06:00etatik goiti ibiltzen dira, goizeko 02:00ak arte!
Tram’bus-a
TXIK TXAK Tram’bus-ak, lasterrago eta molde ekologikoagoan mugitzeko bi linea ultramoderno dira, %100 elektrikoak eta erosoak.
T1 lineak Biarritzeko eta Baionako hiri-barneak lotzen ditu 30 minutu baino gutiagotan.
T2 lineak Hego Landesetako eta Baionako hiri-barnea lotzen ditu. Autoa Tarnoseko P+R aparkalekuan utziz, hiri-barnera heltzen gara 20 minutuz eta aparkatzeko zailtasunak saihesten ditugu!
Abantaila: USB lokiak daude Tram’bus-aren aulki bakoitzaren azpian, zure tresna elektronikoak kargatzeko. Arras baliagarria da, bidaia denboran lan egiteko edo serie bat begiratzeko!
Doako joan-jinkariak
Baionan eta Biarritzen gaindi mugitzeko beharra ote duzu?
5 garraio-linea iragaten dira hiri-barneen labirintoetan neguan eta 10 garraio-linea udan.
Abantaila: Baiona eta Biarritzeko doako joan-jinkariak %100 elektrikoak dira. Orduan, molde ekologikoagoan mugitzen gara hiri barneetan!
Herriarteko lineak
Ipar Euskal Herrian bazterrak ederrak bezain askotarikoak dira!
Edozein lekutara heltzeko, linea egokiak ditugu: hiriarteko lineak, hiriarteko autokar erosoak zerbitzatzen dituztenak, eguneroko bidaietako edo leku berrien ezagutzeko.
Abantaila : linea batzuek wifi-a badute, USB lokiak eta prentsa numeriko eskaintza bat.


