Tarnose, Ondres eta Saint-Martin-de-Seignanx hirietako ikasleen eskola-garraioa
Tarnos, Ondres eta Saint-Martin-de-Seignanx hirietan bizi diren ikasleek, TXIK TXAK sarearen iparraldean eskolatuak direlarik, urririkako abonamendua balia dezakete, beren hiriak eta/edo Landetako Departamenduak haien gain harturik.
Bigarren mailako eta lizeoko ikasleak
Abonamendua
Urririkako
Non eskuratu nire abonamendua?
Urririkakotasuna eskatzeko dosierra onartua izan behar da TXIK TXAK bulego batean (Baiona, Biarritz edo Donibane Lohizune), honako ziurtagiriak aurkeztuz:
- TXIK TXAK txartela edo nortasun agiria;
- Argazkia (TXIK TXAK txartelik ukan ezean);
- Eskola-ziurtagiri zigilatua edo hastear den ikasturtearen eskolatze agiria;
- 3 hilabete baino gutiagoko bizilekuaren frogagiria.
Garrantzitsua! Osatugabea den dosierra ezin izanen da aztertu.
Si j'utilise une ligne scolaire (100 à 156 assurées en car)
Ziurtagiriak egiazkotu ondotik, mezu bat bidalia zait 24 ordu barne lineako izen ematea bukatzeko.
Horretarako, argazki bat eta nire zerga-zenbakia beharko ditut (zerga agirian ageri), urririkakotasuna eskatzeko dosierra bururaino eramateko ezinbestekoa.
Linea erregularrak erabiltzen ditut (T1, T2, 3, 4, etab.)
Abonamendua urririk kargatua izanen da TXIK TXAK bulego batean, dosierra onartua izan ondotik.
Hitzordua linean hartzea gogoan hartzen dut ez igurikatzeko, eta uda bukaera baino lehen etortzen naiz!
Je pense à prendre rendez-vous en ligne pour éviter l’attente et anticiper ma venue avant la fin de l’été !
Ordutegiak, bideak eta mapak
Linea erregularren ordutegiak eta mapak eskuragarri dira linean 2025eko agorril erditik goiti.
Pour planifier facilement votre trajet : utilisez le calculateur d’itinéraire.
L’inscription n’est pas nécessaire pour voyager sur les lignes régulières urbaines, à condition de posséder un abonnement -28 ans valide.
Linea erregularren ordutegiak eta mapak eskuragarri dira linean 2025eko agorril erditik goiti.
Zure bidaia erraz antolatzeko: bide-kalkulagailua erabili.
Hiriko linea erregularretan bidaiatzeko, ez da izena eman behar, 28 urtez pekoendako abonamendu baliodun bat ukanez gero.
Aldiz, horretarako diren eskola-lineak erabiltzeko (100 eta 156 arteko zenbakiak daramatzaten autokarrak) izena eman behar da, bulego batean egina abonamendua eskuratzean.
Bornuan hartu beharreko ohitura onak
Igotzen naizen aldi oro txartela balioztatzen dut, errespetutsua eta lasaia naiz, beste bidaiariei adi nago… eta gidaria beti agurtzen dut: keinu ttipi bat beti atsegina da!
Ohiko galderak
Harremanetarako inprimakia
Edozein argibide eskaerarako edo eskabiderako, eskola-garraioko zerbitzuarekin harremanetan jartzen naiz mezu elektronikoz harremanetarako inprimakia erabiliz
Téléphone
Eskola-garraioko zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke telefonoz astelehenetik ostiralera 8:30etik 12:00etara eta 13:30etik 17:00etara.
*Tokiko dei baten kostua
Hitzordu bat hartu
Hitzordua hartzen dut langile baten laguntza ukaiteko