Bizikleta

Bizikletaz planetaren alde gabiltza! Erabaki dut: lanera edo promenatzera joateko autoa baztertu eta eraginkortasun gehiago lortzeko TXIK TXAK sareko beste garraiobideekin lotura eginen dut.  Gida segi ezazu!

TXIK TXAK bizikleta zerbitzuak

Iraupen luzeko alokatzeak

Bizikleta elektrikoa, praktikoa, ekologikoa eta osasunerako on da, baina ez da erraza abiatzea eta engaiatzea ez dugularik inoiz entseatu. Horretarako TXIK TXAKek bizikleta elektriko bat, kargaontzi-, bizikleta plegagarri edo luze bat alokatzea proposatzen dit 3 hilabetez. Horrla bizikleta nire etxean atxik eta egunerokoan entsea dezaket.

Pony zerbitzu librea

Ibilbide labur baterako bizikleta baten beharra duzu? Pony-ri esker, Angelu, Baiona, Biarritz, Bidarte, Bokale, Ziburu, Getaria, Hendaia, Donibane Lohizune, Hiriburu, Tarnose eta Urruñako hirietan libre zerbitzuan dauden binakako 800 bizikleta elektrikoetatik bat azkar aloka dezaket.

Bizikleta-aterpe seguruak

Bizikleta segurtasunez aparkatzea, ordubetez, egun batez edo gehiagoz, beharrezkoa da. Bizikleta garestia da eta zaindu egin nahi dugu! Horregatik, TXIK TXAK-ek bizikletentzat soilik diren aparkaleku seguruak eskaintzen ditu. Egunero eta 24 orduz eskuragarri daude P+R guneetan edo tren geltokien ondoan.

TXIK TXAKen abilezia: Aplikazioa telekargatzen dut

TXIK TXAK aplikazioa telekargatuz denbora, desnibela eta segurtasuna bermatzen didan ibilbide hoberena ukanen dut.

Nire ibilbidea eskupean atxikitzeko, aplikazioak GPS funtzioa betetzen du ere.

Horrela, bidean lasaiki abia eta ibil naiteke!