Sartzean, berritasunak izanen dira! 2025eko irailaren 1etik 2026ko uztailaren 5era, TXIK TXAK neguko erritmora egokitzen da. Geldileku berriak, ibilbide optimizatuak, ordutegi egokituak: dena egina da zuen joan-jinak errazteko. Lanera, ikastetxera, kirola egitera edo hirian, mendian, hondartzan ibiltzera joateko, TXIK TXAK aterabide bat bada!
Sartzeko berritasun guziak
Irailaren 1etik 2026ko uztailaren 5erako ordutegi berriak eskuragarri dira gaurdanik linean.
Sartzean, sareak bi linea berri biltzen ditu
linea: urte osoan erabilgarri, Bidarteko Lore Landa auzotegia eta Biarritzeko geltokia lotzen ditu.
linea: linea berri honek Arrangoitze/Basusarri eta Biarritz – Mariano geltokia lotzen ditu. Biarritzeko geltokitik (Fal eta ostalaritza eskola) eta Baionako geltokitik (Marracq) hurbil diren ikastetxeetara joateko bidea eskaintzen du. Ikasturte osoan ibiltzen da puntako tenoreetan (goizetan, eguerditan eta arratsetan). Egunean zehar, eskaera bidezko garraioak (EBG) osatzen du.
Zuen lineak aldatzen dira: ordutegi eta ibilbide egokituak
linea: ordutegia bide galkaduren arazoari egokitua da: autobus bat 20 minutu guztiez puntako tenoreetan eta 40 minutu guztiez zirkulazio gutiko tenoreetan
•
linea: Donibane Lohizuneko San Josepe auzotegitik iragaten da orduan behin, eta ibilbidea egokitua izan da Urruñako Zokoko karrika norabide bakarrekoa bihurtu denetik.
•
linea: Autobus gehiago igandetan Ziburun eta Donibane Lohizunen
•
linea: Autobus gehiago eta Tarnoseko Langevin Wallon kolegiora heltzeko zerbitzu hobea
•
linea: Joan-jin bat gehiago astelehenetik larunbatera Baiona eta Bidarte artean
•
linea: Urketako Burgua geldilekua D257 errepidera lekuz aldatua
•
linea: ordutegia eta Lauak enpresari loturiko zerbitzua egokituak ostiral eguerditan
•
linea: linea Donapaleuko ospitaleraino luzatua da. Izturitzeko herriko etxea geldilekua Izturitzeko elizara lekuz aldatua izan da
•
linea: Bunuze herrian geldileku berria gehitua izan da (Anna Goyheneche geldilekua)
•
linea: Technoflex enpresaren beharrei egokituriko ordutegia
•
linea: goizeko eta arratseko ordutegia indartua izan da Mugerreko CEF enpresako langileen beharrei hobeki erantzuteko.
Erabilgarri diren geldileku berriak
linea: gaurdanik, autobusak Itsasontzi basea aldiriko aparkalekutik (P+R) iraganen dira urte osoan zehar
linea: Maignon geldileku berri bat (1945eko maiatzaren 8ko etorbidea) Angeluko hiri barnerako norabidean
linea: Water Sport Center (Decathlon) zentroraino hedatua
eta
lineak: autobusak Maignon geldilekutik (1945eko maiatzaren 8ko etorbidea) iraganen dira berriz. Compagnet geldilekua gehitua.
linea: Azken abiatzea 10 minutu berantago izanen da Larrungo trenarekin lotura segurtatzeko Santinazioko lepoan
linea: Biarritzeko merkatuaren aldetik iragateko zerbitzua iraunkortua izanen da 2025eko ekainaren 30etik bezala.
Linea batzuk kenduak eta geldileku batzuk lekuz aldatuak: beharretan oinarrituriko eskaintza
linea: Lagrange geldilekua L. Wallon kolegiora lekuz aldatua
linea: Ambroise Croizat geldilekua (ikastetxea) Forges geldilekura lekuz aldatua
eta
lineak kenduak: ez baitira arrakastatsuak izan, linea horiek ibilarazteko baliabideak gehiago eskatuak diren lineetan baliatuko dira.
linea: lehengo
. eskola-linearekin bateratua
Ordutegi berriak, ibilbide xeheak eta mapa eguneratuak aurkituko dituzue txiktxak.fr webgunean.
Eskola-lineei dagokienez, aldaketa guziak eskuragarri dira orrialde honetan: eskola-lineak.
Aurten, TXIK TXAK erabiltzen dut egunero: abonamendua hartzen dut!
Hilabetekoa, urtekoa, solidarioa… Abonamenduen prezioak adinaren eta irabazien araberakoak dira.