TXIK TXAK: ongi etorri gugana!

txik-txak-ibilbide-kalkulatzailea
Berri-berria eta arras praktikoa den zure TXIK TXAK webguneak egunero, gau eta egun harrera eginen dizu.

Ipar Euskal Herrian eta Hego Landetan gaindi nahi bezala bidaiatzeko gogoa al duzu? Mugarik gabe aurrekontu ttipi batekin eta autoa pixka bat baztertuz? Gaurdanik hemen gertatuko da! Utz zaitez eramaten, gurekin eramaten zaitugu:

Autobusa, Tram’bus-a, bizikleta eta itsasontzian baita ere, autokidetzan eta trenean: nonahi eta noiznahi mugitzeko TXIK TXAKen eskaintza guziak ezagut ditzagun,

Norberaren beharrei, nahiei eta aurrekontuari egokituak diren prezio hoberenak hautatzen ditugu,

Eskolako haur, kolegioko, lizeoko ikasleentzat, aski goiz prestatzen dugu datorren ikasturtea eta eskola-garraio txartela lortzeko izen-ematea hemen egiten dugu,

Abiatzeko prest? Kalkulatzailearekin ibilbide hoberena eta garraiobide egokiena kalkulatzen dugu

Ibilbide eta ordutegien fitxak kontsultatzen ditugu,

Ibilgailuan arauak errespetatzen ditugu eta mementu goxo bat partekatzen dugu,

Zirkulazioa denbora errealean kontsultatzen dugu hemen, edo, informazioak zuzenean e-mezuz ukateko newsletterren izena emanez.

Galderarik ba al duzu? Erantzunak guk emanen dizkizugu. Gurekin harremanetan jar zaitez!

TXIK TXAK zure ondoan dela bidaia ona ukan ezazu.

Les autres actualités