TXIK TXAK aplikazio berria !

TXIK TXAK-ekin mugitzea sekulan baino errazagoa da, zure bidaiak konparatzeko eta antolatzeko egina izan den aplikazio berriari esker.

Zure garraiobideari egokitua den ibilbide hoberena

TXIK TXAK aplikazioak ibilbideen kalkulatzaile bat proposatzen du, lurralde osoan, sinpleki eta autorik gabe ibiltzeko. Norabidea eta abiapuntua sartu ondoren, abiatu nahi dugun tenorearen araberako ibilbide hoberena proposatzen digu. Garraiobide ainitz eskuragarriak dira, bidaiaren egiteko, izan dadila bizikletaz, autobusez edo autokidetzaz.

Orduan, bagoaz?

Denbora errealeko ordutegiei esker, nire denbora hobeki menperatzen dut

Oraindik goiti, denbora erreala eskuragarria da, TXIK TXAK sarearen linea guzietan.  Izan gaitezen, Atharratzen, Donazaharren ala Biarritzen, jakin dezakegu zuzen, gure autobusa geldilekura noiz iritsiko den. Aski da geldilekuaren izena sartzea, hortara eramaten duten garraio-linea guziak agertuko zaizkizu. Bukatzeko, zirkulazio-norabidea zehaztea gelditzen zait.

Trafikoari buruzko informazioak zuregana zuzenean!

TXIK TXAK aplikazio berriari esker, garraio-lineak, geldilekuak, leku bat edo etxeko edo laneko lekuaren helbideak bezalako informaziak gokokoenen sailean sar ditzakezu.

Garraio-linea bat gogokoen sailean sartu nahi baduzu, aski duzu, orri gaineko eskuinaldean den bihotzean klik egitea.

Funtzionalitate honi esker, trafikoaren nahasmenduak jakinarazten dizkigu. Lasaiago bizi gara eta hertsadurak aurreikusten ditugu!

Autokidetza, orain da entseatzeko mementoa!

TXIK TXAK-ekin, autokidetza eginez bidaia dezakegu ibilbide kalkulatzaileari esker. TXIK TXAK aplikazioak ondoko 4 plataforma partaideen iragarkiak biltzen ditu: Blablacar Daily, Karos, Klaxit edo Mobicoop.

Ez du gehiago balio webgune andana ikustera joatea, nire gustuko gidariaren eta tenorearen aurkitzeko. Baliagarria da, ez?

Orain da, TXIK TXAK autokidetzaren eskaintza bereziarekin abiatzeko mementorik egokiena:

– Gidarientzat, 150€-rainoko diru itzultzea hilabete bakoitz: merke bidaia dezakegu!

– Autokidetza-bidaiarientzat, bidaiak %100 urririk dira, edozein izan distantzia.

Eta bidaia bizikletaz egiten bagenu?

Bizikletaz, lanera edo ibiltzera joateko gogoa ote duzu? Arras sinple da, zure ibilbidea prestatzea.

Zinez erraza. Zure abiapuntua eta helmuga sar itzazu. Kalkulatzaileak, ibilbide hoberena emanen dizu bat batean: lasterrena, seguruena edo gomendatuena. Bizikleta bidea edo bide partekatua? Badakigu zehazki non gabiltzan.

Les autres actualités