Korrika TXIK TXAKekin

Korrikaren 23. edizioa abiatua da! AEK-k antolatzen duen Euskararen aldeko aldizkako lasterketak aurten ere Euskal Herria zeharkatuko du 11 egunez eta 10 gauez gelditu gabe, helmuga Baionan izanez martxoaren 24an! Goazen korrika egitera, korrikalariak sustengatzera edo sinpleki animazioetaz gozatzera TXIK TXAKekin!

Autoz, Ametzondon aparkatzen gara eta TXIK TXAK autobus berezia hartzen dugu!

Hegoaldetik, Korrikaren helmugara heltzeko, hitzordua ematen dizugu Ametzondoko merkataritza gunean (HEMEN), aparkalekua urririk da! Ametzondoko merkataritza guneko geldilekutik, SP48 autobus-linea hartzen dugu eta Baionako hiri-barnera eramanen gaitu 5 minutuz. Abiatze bat proposatua izanen da 15 minuturo, 10:00etatik 00:30era.

Egun goxo bat pasa ondoren euskararen alde, etxera sartzeko autobus bat izanen da 15 minuturo 10:00etatik 00:30era La Nautique (HEMEN) geldilekutik Ametzondoko merkataritza gunera itzultzeko.

TXIK TXAK autobus-linea erregularrekin!

T1 eta T2 tram’bus-lineak indartuak izanen dira egun osoan eta 00:30a arte ibiliko dira.

Hendaiatik, 3 autobus-linea indartua izanen da goizeko 08:00etik 11:00etara. 15:00etatik goiti, Baionatik abiatzen diren 3 autobus-linea guziak Hendaiara doaz.

Azken kilometroak korritzeko prest?

Aitzina hartzen dugu eta oraindanik gure ibilbidea TXIK TXAK kalkulatzailearekin aurreikusten dugu. Nire ibilbidea kalkulatu.