Ikastolen besta handia itzultzen zaigu bere 43. edizioaren karietara, eta 2026ko maiatzaren 10ean (igandea) bilduko gara Senpereko aitzira inarrosarazteko! TXIK TXAK jokoan izanen da harat lasaiki eramanak izateko.
Nola joan Herri Urratserat?
Karia horretara, hiru linea berezi antolatuak dira:
1 linea berezia
KANBO Autobus-geltokia <> EZPELETA Mendi Alde Burgua <> ZURAIDE Burgua <> SENPEREKO AINTZIRA
2 linea berezia
DONIBANE LOHIZUNE Xantako Aldiriko aparkalekua <> AZKAINE Lur Eder <> SENPEREKO AINTZIRA
3 linea berezia
UZTARITZE Bazter Karrika <> EZPELETA Mendi Alde Burgua <> ZURAIDE Burgua <> SENPEREKO AINTZIRA
Garrantzitsua
Linea berezi horiek, 3€tan den TXIK TXAK x Herri Urrats joan/jina tituluarekin erabil daitezke bakarrik*.
*TITULU HORI EZ DA AUTOBUSETAN SALGAI IZANEN
Non erosi Herri Urrats tiket berezia?
3 €ko garraio-titulua (joan-jin 1) Herri Urrats lotura-guneetan eskuragarri da; hauen zerrenda Herri Urratsen webgunean aurkituko duzu.
AUPA HERRI URRATS !