ESKOLA-GARRAIOAN IZEN- EMATEA

ESKOLA-GARRAIOAN IZEN-EMATEA: ORAIN DA!

Eskolako haurra, kolegioko, lizeoko ikaslea zara? Eguneroko eskolako bidaiaz aparte noiznahi eta prezio merkean Ipar Euskal Herri eta Hego Landetan gaindi mugitu nahi al duzu? Eskola-garraio orrialdeetan izen-emateko hemendik has zaitez.

Berritasuna! Aurten, eskola-garraio txartela 28 urtez pekoen TXIK TXAK txartela bilakatu da. Txartelarekin sareko linea guzietatik mugi zaitezke askatasun osoz, eskolara eta zure aktibitate guzietara lagunduko zaitugu.

Agorrilaren 2a aitzin izena emazu, TXIK TXAK txartela ikasturte hastapena aitzin eskuratzeko eta uda honetatik goiti baliatzeko!

 

Onurak:

– Zure txartela urte osoan bali da; asteburuetan, bakantzetan eta besta egunetan, mugarik gabe bidaiatzeko, Ipar Euskal Herri osoan eta Hego Landetan,

– Eskolara joateko, eskola-lineak zure ikastetxetik hurbil eta tenorez eramanen zaitu,

– Zure aktibitate eta aisialdientzat, zure nahi eta beharrei egokitua den garraiobidea hauta ezazu: garraio publikoak (autobusa, Tram’bus-a, Car express-a) eta bizikleta edo autokidetza,

– TXIK TXAK webgunearekin, konektatua zaude eta zure ordutegia, linea eta ibilbideak denbora errealean kontsulta ditzakezu,

– Prezio merkean mugitzen zira, 4€-tan hasita hilabetea. Hainbat diru aurreztua zure ateraldi eta aisialdietarako… zure plazerrerako alegia.

– Garraio publiko ekologikoagoak erabiliz lurraren alde egiten duzu.

Prest al zaude? Jo aitzina!

Les autres actualités