40 eta 46 lineak aldatu dira urtarrilaren 5etik

Urtarrilaren 5etik, TXIK TXAK sareak 40 eta 46 lineetako ordutegiak egokitu ditu. Egokitzapen horiek eguneroko garraio beharrei hobeki erantzutea eta ibilbideen erregularitatea hobetzea dute helburu, bereziki Kanbo, Ezpeleta eta inguruko herrien artean.

40. linea: ibilbide denbora egokituak eta bidaia bat gehiago asteazkenetan

  1. lineako ibilbidearen denbora egokitu da zerbitzuaren erregulartasuna hobetzeko.

 

Urtarrilaren 5etik aitzina:

  • Bidaia bat gehitu da asteazkenetan 12:30ean, Kanbotik Ezpeletarako zentzuan.
  • Abiatzeko tenorea aldatu da Kanbotik Ezpeletarako zentzuan (17:08tan 17:04 ordez).

Aldaketa horrek hobeki erantzuten die astean zeharreko joan-jin beharrei, bereziki eskola garraioei dagokienez.

46. linea: ordutegi egokituak, indartzea egun bukaeran eta ibilbide aldaketa

  1. linean hainbat egokitzapen egin dira egun osoko joan-jinak errexteko.

Tren Geltokitik (Kanbo) Mendi Alde herri barnerako (Ezpeleta) zentzuan

  • Abiatze berri bat 17:10etan astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan
  • 17:24etako abiatzea 17:25era aldatu da egunero
  • Ibilbide denborak egokitu dira

Mendi Alde herri barnetik (Ezpeleta) Tren Geltokirako (Kanbo) zentzuan

  • 8:06etako abiatzea 8:03ra aitzinatu da
  • Ibilbide denborak egokitu dira

Zuraideko ibilbidearen garapena

  • 46. linea ez da gehiago Pilota plazako geltokian gelditzen
  • Horren ordez, Herri barneko geldialdi berria ezarri da, herriko etxeak berriki sortu duena erabiltzaileen erosotasuna eta segurtasuna bermatzeko.

Zure ibilbidea prestatu

Ordutegi fitxa eguneratuak eskuragarri izanen dira laster, anartean ikus:

Ordutegi berriak urtarrilaren 5etik aitzina aplikatuko dira.