TXIK TXAKekin, uda sekulan baino sinpleago da

Visuel été

2025eko ekainaren 30etik agorrilaren 31ra, TXIK TXAK udako moduan ezarriko da. Zure udako joan-jinak presta itzazu, lasaiki ibiltzeko!

Egitarauan? 24/24 orenez dabiltzean bi autobus linea, 20 aldiriko aparkaleku hondartzetara eta herri-barneetara heltzeko, urririk zainduak diren 1000 bizikleta-leku 9 hondartzatan, 800 bizikleta elektriko zerbitzu librean … Hots, gure gustuko jarduerez gozatzeko aterabide baliagarriak eta sinpleak, autoz ibiltzeko ordez. Egun on erratea bezain sinple da!

Sare egokitu bat, udaz %100 baliatzeko

Gure beharrei erantzuteko, TXIK TXAK egokitzen da: 

  • Udako linea eta joan-jinkari batzuk, eskainitako garraio-zerbitzua indartzen dute
  • Ordutegien hedadura eta maiztasuna emendatzen dira, egunaz gauaz bezainbat baliatzeko

Udako linea bereziak

Hiru linea, zuen hondartza edo mendi eskapaldiendako bereziki pentsatuak izan dira.

  •  29 linea,  Saint-Martin-de-Seignanx-etik Ondres-eko hiri barnera doa.
  •  30 linea Donibane Lohizuneko hondartzetara doa, Zaldien digatik Akotz arte, Erromardi eta Lafiteneatik pasatuz  
  •   linea, 15 minutu guziz, Iraty aldiriko aparkalekutik (P+R) Biarritzeko hiri-barneara doa, 10 minututan!
  •   linea hartuz, Getariako eta Donibane Lohizuneko hondartzetara joan gaitezke autoa Akotzeko aldiriko aparkalekuan utziz.
  • 65 lineak, Donibane Garazi Iratiri (Larraine) lotzen zaie mendizaleei.
  •  linea, Mauletik Iratira (Larraine) joateko.

 

Urririk diren lau autobus joan-jinkariei esker, errazki joan gaitezke Ondreseko, Miarritzeko, Bidarteko eta Getariako hondartzetara:

  • N4 joan-jinkaria, Miarritzeko herri-barnetik Euskaldunen Kostara eta Portu Zaharrera joateko.
  • N5 joan-jinkaria, Miarritzeko Hondartza Handitik eta itsasargitik gaindi pasatzen dena.
  •  joan-jinkaria, Ondreseko hondartzara heltzen dena herri-barnetik abiatuz eta Ondreseko tren-geltokiko ondoan den Le Quillet aldiriko aparkalekura heltzen dena.
  •  joan-jinkaria, Uhabia eta Ilbarritze arteko Bidarteko hondartza guzietara heltzen dena.

Linea berri bat Bidarteko Lore Landa geldilekutik Biarritzeko geltokia geldilekura

Uda honetatik goiti,  linea, 30 minutu guziz, Bidarteko Lore Landa auzotik Biarritzeko geldilekura joanen da, 06:30etik 20:00etara, astelehenetik larunbatera  21 linea ordezkatuz, ibilbidea sinplifikatuz

Ordutegi hedatuak linea batzuetan

Udako arratsez gozatzeko gutizia duzu, tenoreari behatzeko beharrik izan gabe? Udako sarearen ordutegi hedatuei esker, minutu bakoitzaz goza zaitezke.

Autobus-lineak arratsetan eta gauaz, agorrilaren 31 arte (barne)

23:00etatik landa dabiltzan lineak:

  • T1 eta 18 lineak: 24/24 orenez eta 7/7 egunez
  • 11 eta 12 lineak: Goizeko 01:00a arte egunero.
  • T2 eta 3 lineak: Goizeko 00:30a arte egunero
  • 4, 8, 10 lineak: gauerdi arte egunero
  • 7, 14, 15, 16  lineak: 23:30a arte
  • 30 linea, 02:30a arte egunero
  •  linea, 01:00a arte egunero
  •  linea, 23:00ak arte egunero

Aldiriko aparkalekuak, bizia errexteko

Hondartzara edo herri-barnera joatea sekulan baino errazagoa izanen da. Aldiriko aparkalekuei esker, denbora gutiago behar dugu aparkatzeko eta denbora gehiago har dezakegu pausatzeko, igerikatzeko eta baliatzeko!

Izan Tarnosen, Donibane Lohizunen, Baionan edo Angelun, udako 20 aldiriko aparkalekuez baliatzen gara (aparkalekua urririk + autobusa), 7/7 egunez eta 24/24 orenez eskuragarri.

Holtzarteko aldiriko aparkalekua

Holtzarteko zubixkara joateko eta zure ibilaldiaz gozatzeko, aparkaleku baten xerkan aritzeko ordez, aldiriko aparkalekuari pentsa iezaiozu! Atharratzen kokatua da eta 66 autobus-linearen bidez hurbil zaitezke ibilaldiaren abialekura. 7/7 egunez erabilgarria da, 08:45etik 16:55era eta Holtzarteko zubixkara joateko molderik sinpleena eta zaluena da.

Bizikletaz, hondartzara noa lasai-lasaiki

Bizikletendako aparkaleku segurtatu batzuk

Bizikletak urririk zainduak dira 9 hondartzatan, Uztailaren 5etik agorrilaren 24ra.

Mota guzietako bizikletak onartuak dira 1000 aparkaleku baino gehiagotan, zama bizikletak eta surf taulak eramateko baliatzen direnak ere. Ez duzu gehiago estakururik, hondartzara bizikletaz joateko!

Ekipatuak diren 9 hondartzak:

  • Bidarte: UhabiaErdiko HondartzaErrege PabiloiaIlbarritz
  • Miarritze: MiladyHondartza Handia
  • Angelu: Amodio Ganbera
  • Tarnose: Metroko hondartza
  • Ondreseko hondartza

Nola erabil daiteke?

Zerbitzua aldagela bat bezala erabiltzen da:

  1. Heltzerakoan, TXIK TXAKeko langile batek nire telefono mugikorraren zenbakia eta bizikletaren argazki bat hartzen ditu
  2. Baieztapen-SMS bat ukaiten dut segidan (atxiki behar dudana)
  3. Joaterakoan, SMSa erakusten dut bizikleta berriz eskuratzeko

Irekitze-tenoreak: egunero 12:00etatik 19:00etara

Pony bizikleta elektrikoak zerbitzu librean: binaka, hobeki da!

  • 800 bizikleta hedatuak dira Angelu, Baiona, Miarritze, Bidarte, Bokale, Ziburu, Getaria, Hendaia, Donibane Lohizune, Hiriburu, Tarnose eta Urruñako 150 aparkalekutan. Goazen aitzina (Kattina)!

Udako ordutegi eta plano guziak: